Maruri-Jatabeko Udalak 2026ko San Lorentzo Jaietako kartel irabazleak aurkeztu ditu
2026-07-22 10:54 KultureaAurten 13 lan aurkeztu ditue.
Zazpi proposamen lehenengo kategorian (14 urtera arte) eta sei bigarren kategorian (15 urtetik aurrera). Aurkezpenak Basajai Jai Batzordeak aukeratutako lanak ezagutarazoteko balio izan dau. Batzorde hori 2026ko garagarrilaren hasieran batu zan kartel parte-hartzaileak balorau eta saritutako lanak erabagiteko.
Ondokoak dira edizino honetako kartel irabazleak:
• Lehenengo kategoria (14 urte arte), 150 euroko saria.
Kartela: Con Basajai de guia, empieza la alegría.
Egilea: Laia Dolara.
• Bigarren kategoria (15 urtetik aurrera), 250 euroko saria.
Kartela: Basa Jai-jai.
Egilea: Sare Iulia Ibarrola Bergaretxe.
Erlantz Urresti Maruri-Jatabeko alkatea, Laia Dolara eta Sare Iulia Ibarrola Bergaretxe irabazleak eta Nora Esteban 2026ko San Lorentzo Jaietako pregoilaria izan dira ekitaldian.
Kartel sarituak 2026ko San Lorentzo Jaien irudia izango dira, jaietako ekitaldien zabalkundeagaz batera eta Maruri-Jatabeko ospakizunaren espiritua irudikatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
