Getxoko Munduko Arrozak ekimenean parte hartzeko izen-emotea zabalik
2026-07-21 10:50 KultureaJaia irailaren 27an izango da Algortako San Nikolas plazan.
Datorren irailaren 14ra arte zabalik dago Algortako San Nikolas plazan irailaren 27an egingo dan Getxoko Munduko Arrozak ekitaldiaren VII. edizinoan parte hartzeko izena emoteko epea. Jai aldarrikatzaile hau udalerriko erakunde ugarik (sozial, kultura, emakume, etorkin edo euskerearen aldekoa...) eta Getxoko Udalak atontzen dabe.
Edozeinentzako edegia izango dan jarduerea jai eguna izango da, besteak beste, umeentzako olgeta, musika, aldarrikapen-kalejirea eta arrozaren inguruko herri bazkariagaz, talde bakotxak bere errezeteagaz, jakina. Helburua da Kulturartekotasuna sustatzea eta persona, talde eta eragile sozialen arteko hartu-emonak lantzea, eta aldi berean, aniztasuna normalizau eta jatorri ezbardineko persona eta taldeen arteko hartu-emonak eta bizikidetzea defendidutea.
Izen-emotea taldeka egin beharko da ondoko formularioaren bidez. Talde bakotxak 5 euro ordaindu beharko dau gehi 1,5 euro persona bakotxeko.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
