Udagoienean izan beharrean, aurtengo Dantzaldia apirilean hasiko da
2009-03-30 14:53 KultureaDantzaldiaren X. edizinoa izango da aurtengoa; honetan, datea aldatu, udagoienetik udabarrira pasau da eta apirilean eta maiatzean izango da. Aurreko edizinoetan legez, entzute handiko artista, euskal talde eta nazinoarteko taldeez gan, beste ikuskizun eta ekintza batzuk be (artisten topaketak, bideo-saioak...) izango dira.
47 taldek 51 antzezlan aurkeztuko ditue 2009ko Leioako Umore Azokan
2009-03-27 10:42 Kulturea Hamargarren edizino honetan, 17 ikuskizun estreinauko diraEdizino barri honetan, Leioako Umore Azokeak Euskal Herriko 16 konpainia, Estadu espainoleko 18 eta nazinoarteko beste 13 talde batuko ditu, antolatzaileek jasotako 470 proiektuetatik aukeratuak. Lau egun honeetan, 51 antzezlan ikusteko aukerea izango da horreen artean 17 estreinaldiak izango dira.
Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau Zirkuituak Bilbon
2009-03-26 11:58 KultureaAugusto Boal brasildarrak idatzitako manifestuan, egunerokotasunean antzerkiak dauen lekuaz hausnartzen dau, goizeko kafe orduko momentutik hasi eta Senatuko saioetaraino, eta zer esanik ez batzuen aurrezpenetatik 'fikzino hutsa bilakatu dan' diruaren 'antzezpen txarraren enreduetaraino' doan krisian.
Irati Jimenezek bere lehenengo nobela luzea, 'Nora ez dakizun hori', argitaratu dau
2009-03-25 14:35 Kulturea472 lan aurkeztu dira X. Umore Azoka – Leioako Umorearen Kale Artisten Azokara
2009-03-13 10:46 KultureaUmore Azoka — Leioako Umorearen Kale Artisten Azokeak bere hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21, 22, 23 eta 24an. Edizino barri honetarako, azokeak 472 proiektu jaso ditu, pasa dan urteko kopurua handituz.
Bilbaoeszenak antzezlanaren sormen prozesuko pausu guztiak jasoten dituan ikastaro bat antolatu dau
2009-03-12 16:41 KultureaHelburua, antzezlan baten prozesuko pausu guztiak aztertzea da, ikastaroa emoten dauen konpainia honek egindako lan bat zehaztuz eta etapa bakotxa aztertuz.
'Zazpi etxe Frantzian', Bernardo Atxagaren nobela barria plazan
2009-03-09 13:39 KultureaJabier Muguruza eta Alvaro Rabelliren barriena plazan
2009-03-05 14:51 KultureaJabier Muguruzaren 'Laura kanpoan da'- 'En ausencia de Laura' liburuaren gaztelaniazko itzulpena, Miren Ibarluzeak egindakoa eta Alvaro Rabelliren 'Euskera para Hispanohablantes / Espainoldunentzako Euskara' euskera metodoa aurkeztu ditue gaur Bilboko Fnac dendan, Atenea eta Euskal Liburutegi Elebidunaren eskutik.
Idoia Beratarbideren 'Cassamance Likine' pintura erakusketea ikusgai Ondarroan
2009-03-05 13:26 KultureaMartiaren 8an ospatuko dan Emakumeen Nazinoarteko Egunaren inguruko egitarauari hasierea emoteko, bihar, martiak 13, 19:00etan, Idoia Beratarbideren 'Cassamance Likine' ('Cassamancen bizi naiz') pintura erakusketearen inaugurazinoa egingo da Ondarroako Kofradia Zaharrean. Danetara, 16 koadrok osotzen dabe erakusketea, teknika mistoan egindakoak.
Jantza Garaikidearen Zirkuituaren bosgarren edizinoak 50 emonalditik gora eskainiko ditu
2009-02-26 10:48 KultureaOrain dala lau urte zirkuitu hau sortu zanean, helburu nagusi bi landu gura ziran: formatu txikiko produkzinoak erakusteko espazio egonkorrak eskaintzea batetik eta honelako ikuskizunetara publikoa erakarteko antzokiek egiten daben ahaleginean laguntzea bestetik. Aurten, zezeilaren 28tik zemendiaren 28ra, 50 emonalditik gora eskainiko dira Euskal Autonomia Erkidegoko 16 antzokitan.
Euskal konpainiak Europako Umeentzako Antzerki Jaialdian
2009-02-25 13:45 KultureaEuropako Umeentzako Antzerki Jaialdiaren 18. edizinoa, zezeilaren 28tik martiaren 6ra egingo dabe Gijonen. Asturiaseko urira hurreratuko diran 59 konpainiek, horreetako bi Euskal Herritik, 100 emonaldi baino gehiago eta umeentzako produzidutako lan onenen aukeraketa bat eskainiko ditue astebetean.
Antzerkia eta dantza eroango ditu IX. ZirkuitoaK Bilboko barruti guztietara
2009-02-24 16:55 KultureaAntzerki amateurra eta dantza Bilboko kultur egitaraura helduko dira IX. Zirkuitoagaz. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak bertoko antzerki talde amateurren jarduerea sustatzeko antolatzen dauen ekimena da Zirkuitoa.
Katixa Agirrek 'Habitat' izeneko ipuin-bildumea kaleratu dau
2009-02-23 11:43 KultureaBigarren ipuin-liburua kaleratu dau Katixa Agirrek, Igartza bekearen laguntzinoari esker: Habitat. Sei istorioz osoturiko bildumea, kokalekua dauena ardatz eta lokarri: etxea.
Bosteko erakusketa ibiltariak Dora Salazar, Begoña Zubero eta Jorge Garcia artisten obrak batuko ditu
2009-02-20 14:06 KultureaArte Garaikidearen 'Bosteko' izeneko erakusketearen hamabigarren edizinoa antolatu dabe, aurten Arrigorriagako, Amorebieta-Etxanoko, Getxoko, Basauriko eta Leioako udalerriek. Alicia Fernandez historian aditu eta arte-kritikariak aukeratu ditu erakusketan erakutsiko diran obrak.
Murakami artista japoniarraren obra koloretsuak ikusgai Guggenheimen
2009-02-17 11:33 KultureaGaur hasita eta maiatzaren 31ra arte, Takashi Murakami (Tokio, 1962) artista japoniarraren atzera-begirako erakusketea izango da ikusgai Bilboko Guggenheim museoan. 90. hamarkadako lehen lanetatik hasita neurri handiko eskulturak eta animazinoak dira erakusketearen ardatz nagusiak.
Arriaga Antzokian, 'Emma' antzerki-obrea preparetan hasi dira
2009-02-12 13:56 Kulturea'Emma' Bilboko Arriaga Antzokiak 2008-2009 denporaldian eskainiko dituan 5 produkzino propioetako bat da, antzerki produkzino bakarra. Ramón Barearen zuzendaritzapean, Toni Acosta aktoreak, Emmaren pertsonaiari bizia emongo deutso. Karra Elejalde, Aitor Mazo, Gurutze Beitia, Irene Bau, Enriqueta Vega, Mikel Losada eta Gabriel Ocina aktoreek be parte hartuko dabe lan horretan, martiaren 12tik 16ra.
Gotzon Garateren 'New York, New York' liburuaren edizino barritua udabarrian argitaratuko dau Elkarrek
2009-02-12 12:03 KultureaGotzon Garatek dozenaka liburu kaleratu zituan, -tartean gurean best-seller izatetik gertu egon ziran polizi eleberri batzuk- , baina hareen artean badago bat oso bitxia dana, bere garaian eskuz eskuz pasau zana, New York, New York izenburukoa eta 1988an argitaratutakoa.
'Munduko emakumeen literaturea: Afrika baltza' mintegia egingo da Ondarroan
2009-02-10 13:34 KultureaIkastaro-egunak zezeilaren 13an, martiaren 6an, apirilaren 3an, maiatzaren 8an eta 15ean, eta bagilaren 12an eta 19an izango dira, Guzur Etxean, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Isa Castillo (Skolastika) izango da irakaslea eta bere helburua Afrikako emakumeek egindako literaturea ezagutzeko bidea egitea izango da.
Aurtengo 'Gutun Zuria' arrakastatsua izan da
2009-02-09 17:17 KultureaAlhondiga Bilbao zentroak 'arrakasta handiagaz' amaitu dau Gutun Zuria letren jaialdia, eta egileen berbaldi guztietan aretoen edukierea bete egin da. Danetara, 2.600 pertsona inguruk parte hartu dabe sendotzen doan ekimenean eta datorren urtean 'Bilbao, beste uriak eta hareen idazleak' gaiaren inguruan egingo da.
Barandiaran eta Mitxelenaren testuak jaso ditue 'Euskal Klasikoak' saileko bi ale barrietan, ingelesez
2009-02-09 16:56 Kulturea'Selected Writings of Jose Miguel de Barandiaran: Basque Prehistory and Ethnography. Introduction by Jesus Altuna' da lehenaren izenburua eta 'Koldo Mitxelena: Selected Writings of a Basque Scholar. Compiled and with an introduction by Pello Salaburu' bigarrenarena.
The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for...
»» Mastodon.eus sare sozial libre eta ...