Durangoko Azokan boluntario izateko aukerea eukiko dabe herritarrek
2015-10-13 17:08 KultureaLehenengo aldiz, nahi daben herritarrek boluntario lan egin ahal izango dabe Durangoko Azokan. Lan administratiboa, komunikazinokoa, teknikoa eta abar egin ahal izango dira, bakotxaren ezagutzen arabera. Herritarrei Durangoko Azokea barru-barrutik ezagutzeko aukerea emon nahi jake eta, bide batez, azokearen antolakuntzeari bultzadatxua emon. Urriaren 31ra arte emon leiteke izena.
Arteak hartuko dau Bilbo asteburuan, Bilbao Art District-en eskutik
2015-10-13 14:44 KultureaHirugarren urtez, Bilboko arte galeriek atea zabalduko deutsie herritar guztiei, Bilbao Art District ekimenaren bidez. Museo, unibersidade, ostalari, merkatari eta erakunde publikoen laguntzinoagaz, arteari eskainitako asteburua eratu dabe urriaren 16 eta 17rako eta udagoienean galerietan egongo diran erakusketak aurkeztuko ditue. Berbaldiak, bisitaldi gidatuak, tailerrak eta abar be antolatu ditue.
Bizkaiko zazpi museo bisitetako aukerea emoten dau Bost Txartelak
2015-10-13 10:42 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak atara dau Bost Txartela, zazpi museo eta erakusketa-areto bi nahi beste bidar erabilteko aukerea emoteko. Kanpainea orain hasi dabe eta txartelak zezeilera arte erabili ahal izango dira. Honeek dira museoak: Bilboko Arkeologi Museoa, Muskizeko El Pobal burdinolea, Balmasedako La Encartada fabrika-museoa, Gernikako Euskal Herria museoa, Bermeoko Arrantzaleen museoa, Kortezubiko Santimamiñe kobazuloa eta Bakioko Txakolingunea. Ondare eta Rekalde aretoetarako be balio dau.
Federico Leon, Cecilia Bengolea edo Txileko Teatro Errante Konpainia lako nazinoarteko artistak XVII. Bad Jaialdian
2015-10-09 15:31 KultureaBilboko Udalak antolatutako jaialdia urriaren 21ean hasi eta zemendiaren 1era arte izango da, dagoeneko ohikoak diran BilbaoArte, La Merced, Errekalde Aretoa, La Fundición, Muelle 3, Bilborock eta Garabia Zawp eszenatokietan. BAD-ek hogei konpainia ingururen azken lanak ekarriko ditu Bilbora, horreen artean erabateko zortzi estreinaldi eta Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango diran lau lan.
Leioako Umore Azokarako proposamen artistikoak bialtzeko epea zabaldu dabe
2015-10-09 15:29 KultureaMaiatzean egingo da, urtero legez, Leioako Umore Azokea, kale antzerkiari eta aire zabaleko arte eszenikoei eskainitako hitzordua. 2016ko ekitaldian parte hartu nahi daben konpainiek izena emon leikee, zemendiaren 15era bitartean. Ondoren, zuzendaritzeak aukeraketea egingo dau, maiatzean Leioan izango diran obrak zeintzuk izango diran erabagiteko.
Juan Jose Alvarezek urriaren 13an jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
2015-10-09 12:53 KultureaJuan Jose Alvarez Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Nazinoarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak datorren martitzenean, urriaren 13an, jasoko dau Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa - Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2015eko saria.
Azkuna Zentroak 'Zergatik ez Judy Chicago' erakusketea aurkeztu dau
2015-10-07 17:22 KultureaErakusketeak ikus-ibilbide bat proponiduten dau arte feministearen aitzindarietako baten lanean barrena, 50 urtean sortu dituan obren eta dokumentuen sailkapen baten bitartez.
Judy Chicago praktika eta teoria artistikoan sartzea lortu eban emakumeen lehenengo belaunaldiaren zati da.
Gauaren espirituari dei egingo deutsie Bilbaopoesia jaialdian, urriaren 14tik 23ra
2015-10-07 14:29 KultureaRamon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Chantal Maillard, Antonio Colinas, Clara Janes eta beste artista ezagun asko batuko ditu aurten Bilbaopoesia jaialdiak. Urriaren 14an hasiko da eta hamar egunez kontzertuak, errezitaldiak eta berbaldiak egongo dira. Gaua izango da aurtengo gai nagusia.
'Hormako mezuak', sasoi bateko iragarkiak Bilboko Arte Eder Museoan
2015-10-07 12:05 KultureaHormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975) erakusketeak berrehun pieza baino gehiago emongo ditu ezagutzera, zehatz esateko 227 kartel, danak be museoaren antxinako kartelen fondo handi eta ez lar ezagunekoak. Aitatutako lanak Euskal Herriko Unibersidadeko Artearen eta Musikearen Historia Saileko irakaslea dan Mikel Bilbao Salsiduak aukeratu ditu.
Dantzaz konpainiaren 'Aureo' estreinauko dabe Arriagan, nazinoarteko bost koreograforen lanakaz
2015-10-06 15:00 KultureaUrriaren 9an eta 10ean egingo dabe Dantzaz konpainiaren ikuskizun barriaren estreinaldia, Bilboko Arriaga antzokian. Aureo, bost piezaz osotuta dago, bakotxa koreografo batek egina eta Adriana Pousek koordinauta. Sortzaile beteranoak eta gazteak buztartu ditue eta, euren aginduetara, Dantzazeko jantzari gazteak ipini ditue. Publikoaren eta obrearen arteko hartu-emon perfektuaren bilaketea da Aureoren abiapuntua.
Joxemiel Bidador pastorala Iruñean antzeztuko dabe zapatuan
2015-10-06 11:15 KultureaGazte hil zan Joxemiel Bidador (1970-2010) baina ondare zabala eta jarrera eredugarria itxi zituan. Haren bizitzeari buruzko pastoral bategaz omenaldia egingo deutsie Nafarroako kultur munduak eta euskalzaleek zapatuan. Zuberoako tradizinoari kasu eginaz eratu dabe ikuskizuna eta, ganera, astean zehar be ekitaldi ugari egongo dira, Bidadorren lana gogora ekarteko. Sarrerak agortu egin dira.
Basque Country kamisetea aurten be New Yorkeko maratoian
2015-10-05 17:35 KultureaDatorren zemendiaren 1ean nazinoarteko kirol proba ospetsu horretan parte hartzeko asmoa daben euskal kirolariek Basque Countryren ordezkari lez korrika egiteko aukerea izango dabe, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, Euskadiko Atletismo Federazinoa eta Euskadiren AEBetako Ordezkaritzearen arteko lankidetzeari esker.
Urriaren 16an egingo da 'Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015)' jardunaldia Baionan
2015-10-05 13:35 KultureaJardunaldia Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu dau eta Larzabalek kulturgintzan eginiko ekarpenaz gogoetea egitea dau helburu.
Ikuspegi arkitektonikodun eskulturak Bilbao Arten, Iago Rey de la Fuenteren erakusketan
2015-10-02 15:16 Kulturea'Matriz' izeneko erakusketea zabaldu dau Bilbao Arte fundazinoak, Bizkaiko uriburuko Urazurrutia kalean daukan egoitzan. Urriaren 23ra arte, Iago Rey de la Fuente zarauztarraren eskulturak ikusi ahal izango dira bertan. Bilbao Arteren artista egoiliarra izan zan Rey 2014an eta bere sorkuntza proiektuaren emoitzea da 'Matriz', fundazinoaren ekoizpen propioko erakusketea.
Cafe Bar Bilbao teatro laburrerako gidoi lehiaketea martxan ipini dabe
2015-10-02 14:33 KultureaEuskerazko eta gaztelaniazko atalak eukiko ditu lehiaketearen 13. edizino honek. Tamainu txikiko antzezlan laburretarako gidoiak aurkeztu ahal izango dira. Abenduaren 31ra arte entregau leitekez proposamenak Bilboko Cafe Bar Bilbao taberneak, Tartean Teatrok lagunduta, antolatutako lehiaketara.
Galtzagorri alkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo ditue urrian
2015-10-02 12:31 KultureaGaltzagorri alkartea 1990ean sortu zan, umeen artean irakurzaletasuna bultzatu eta haur eta gazte literaturea bultzatzeko. Mende laurenaren atxakian, urte guztian ekitaldi piloa egiten dabil Galtzagorri, baina urteurren zehatza urriaren 24an danez, hile honetarako gorde ditue ospakizun nagusiak. Ipuin kontalarien maratoia, 'Ilustrazioen enkante dramatizatua' eta Umeen liburuen jaia egingo ditue.
XXXVI. Santurtziko Antzerki Jaialdia urriaren 23an hasiko da
2015-10-01 15:38 KultureaAurtengo jaialdia urriaren 23tik zemendiaren 28ra bitartean egingo da eta antolatzaileek hogei ikuskizunez osotutako programazinoa atondu dabe, aurten danon eskura, izan be, Santurtziko Antzerki Jaialdiak prezio merkeen alde egindako apustuari esker, abonu bat jarriko da salgai 85 euroan antzezlan guztiak ikusteko, umeentzako ikuskizunak izan ezik.
Aiko taldea, hamar urte jentea jantzan jarten
2015-10-01 14:32 KultureaDantzaldi Ibiltariaren ikasturte barri honek Aiko taldearen 10. urteurreneko ospakizuna izango dau mugarri. Kolektibo honek jantza tradizionala ikasi, irakatsi, balorau eta disfrutetako estilo barri bat finkatu dau. Hamarkada honetan, 4.000 persona inguruk parte hartu dabe taldeak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean antolatu dituan ehunka ikastaro, tailer, erromeria eta emonalditan.
Kalandraka argitaletxeak eta Isaac Xubin itzultzaileak irabazi dabe I. Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria
2015-10-01 10:43 KultureaEtxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak aurten sortu daben Itzulpen Saria banatu dabe bart, Itzultzaileen Nazinoarteko Egunean. Jatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako literatura lan baten itzulpen lan bat saritzeko asmoz sortutako saria da eta, bart jakinarazo dabenez, Galiziako Kalandraka argitaletxeak eta Isaac Xubín itzultzaileak irabazi dabe aurten, Tempo de exilio Joseba Sarrionandiaren poema bildumaren galizierarako itzulpenagaitik.
Euskal Herria Museoko 'Bartzelonako Gernikak' erakusketako katalogoa argitaratu dabe
2015-10-01 10:16 KultureaGernikako bonbardaketea gogoan hartzeko orain dala zortzi urte uri horretako Euskal Herria Museoan ekitaldi ugari egiten hasi ziran. 'Bartzelonako Gernikak' erakusketea programazino horri batu jakon apirilean eta orain katalogoa atara dabe. Xabier Saenz de Gorbea erakusketearen komisarioa oraintsu hil da eta haren borondateari kasu eginaz atara dabe argitalpena.





















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...