Bart emon ditue Bilbon VII. AzPlay, Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako sariak
2016-11-25 09:41 KultureaAzPlay jaialdiaren harian, Azkuna Zentroak JokuPlay aurkeztu dau, gaurtik Mediateka BBKn modu iraunkorrean izango dan joko espazio barria.
Azkuna Zentroak datorren domekara arte VII. AzPlay ospatuko dau, Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketea. Lehiaketa honetan originaltasuna, sormena, barrikuntzea eta Azkuna Zentroagaz loturea daben bideoak balio bereizgarritzat dituen bideo-joko produkzinoak aurkezten eta sustatzen dira. Ganera, AzPlay jaialdia martxan dala aprobetxauta, Azkuna Zentroaren helburu estrategikoak kontuan hartuz, JokuPlay aurkeztu dabe gaur, jokoari eskainitako espazio honetan, familiek euren aisialdia konpartidu ahal izango dabe, joko tradizionalen eta teknologikoen bidez.
AzPlay-k bultzadea emon gura deutse bideo-jokoaren arloko bertoko enpresei, eta industria-ehuna sortu, sektore horretako euskal enpresen proiekzinoa errazteko. Herritar guztiei zuzendutako jaialdi zabala da eta bertan interesa daben persona guztiek ia ekintza guztietan parte hartu ahal izango dabe, baita sari banaketako ekitaldian, bideo-jokoak probetan, mahai-inguruetan euren eskarmentua eta eretxia emonez eta abar.
Urteotan guztiotan, AzPlay erreferente bilakatu da sektore independenteko profesionalentzat, mundu osoko zaleentzat eta bertoko enpresentzat. Lehiaketea handitzen doa, urtetik urtera. Lehenengo edizinora, 47 bideo-joko aurkeztu ziran, eta, aurten, barriz, 250 proiektu egongo dira lehian, saria eskuratzeko, aurreko edizinoan baino % 58 gehiago. 47 herrialdetatik heldutako lanak dira, besteak beste, Singapur, Australia, Argentina edo Egiptotik, besteak beste.
Sariak
Bart, hilak 24, AzPlay 2016 sariak emoteko ekitaldia egin zan eta bost sari emon zituen, 5.000 eurokoa bakotxa, ondoko kategoriatan: ideia original onena, sortze-diseinu onena, soinu-musika onena, jokagarritasun onena eta euskal bideo-joko onena. Aurten, ganera, Mediateka BBK-ko 'Etorkizuneko bideo-jokoa diseinatzen' tailerrean ikasleek egindako lanik onenek be jaso dabe saria.
Sortzaileen lana balorau dauen epaimahaia munduko indie bideo-jokoko industriatik, komunikabide espezializatuetatik eta mundu akademikotik datozen persona nabarmenek osotzen dabe. Edizino honetan Jana Palm, Stuganeko Zuzendari Nagusia; Koldo Gutiérrez, kazetaria eta Cactus aldizkari kulturalaren fundatzailea; Lara Sanchez Coteron, Arte Ederretako Doktorea Arte Interaktiboan eta Jokoen Diseinuan espezializatua; eta José María Martínez Burgos, ‘Hafo’, eskuko telefonoetarako jokoak eta umeentzako app-ak egiten dituen enpresen kofundatzailea.
Sail bakotxeko bideo-joko irabazleak eta finalistak:
Idea original onena: ‘Calendula’. Blooming Buds (Espainia). Finalistak: ‘Metrico+’ Digital Dreams (Herbehereak) ‘Stifled’ Gattai Games (Singapur) ‘Urban Pirate’ Baby Duka (Danimarka) 'Clapper'. Bridgeside (Suedia) ‘‘Liyla and the Shadows of War’ Rasheed Abueideh (Palestina).
Diseinu sortzaile onena: Etherborn, Altered Matter (Espainia). Finalistak: ‘Beat the Game’ Worm Animation (AEB) ‘Bulb Boy’. Bulbware (Polonia) ‘Hue’. Fiddlesticks Games (Erresuma Batua) ‘INKS’. State of Play Games (Erresuma Batua) ‘Metrico+’. Digital Dreams (Herbehereak) ‘Moon River’. Guillaume Cerdeira (Suitza).
Soinu-musika onena: Tacenda, Finifugu & Friends (London College of Communications) (UK). Finalistak: ‘Beat the Game’ Worm Animation (AEB) ‘Fossil Echo’ Awaceb (Frantzia) ‘Party Gods’. Chopsticks Games (Txekiar Errepublika) ‘Stifled’. Gattai Games (Singapur) 'Meantime'. Team Meantime (Suitza).
Jolasteko erraztasuna: Moon River, Guillaume Cerdeira (Switzerland). Finalistak: ‘Calendula’. Blooming Buds (Espainia) ‘Flat Heroes’. Parallel Circles (Erresuma Batua) ‘Hue’. Fiddlesticks Games (Erresuma Batua) ‘Love You to Bits’. Alike Studio / Pati.io (Espainia) ‘Metrico+’. Digital Dreams (Herbehereak) ‘Stifled’. Gattai Games (Singapur).
Euskal bideo-joko onena: Dynasty Feud, Kaia Studios (Basque Country). Finalistak: ‘Brain Trap’. Zoltar Games ‘Paint Your Way’. Eri Studio ‘Sorginen Kondaira’. Binary Soul ‘StoneHeart’. DigiPen's Bizarre Team.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!