Getxoko Udagoieneko Garranbladea joan zan

Bizkaie! 2016-12-23 08:38   Kulturea

Ezin ahaztu etenbako feedback-a etorritakoakaz! Gauean sortu ziran etenbako berbeta eragileak, abiarazotako adiskidetasun onak, garatutako proposamen Garrobitar interesgarriak...

Getxoko Garrobi arte-kultur alkarteak, artisten harrobiak atonduta, gauari hasierea emonaz, euren lanaren ganean, euren bizitearen ganean ibili ziran primerako hiru ilustratzaile: Euge Guridi, Jose Carlos Torre eta Esti Amo. Jose Carlosegaz hasita, bizitzan amesak lortzen saiatzea txokolatezko tartak jatearen antzekoa dala kontau euskun. Eta buruari eragiten itxi gintuan, bai horixe, aldi berean irribarrea ezpanetatik kendu ezean genbiltzala...

Ostean, Eugek, bereari buruz kontau ezean, kanta egin euskun. Artisteak kontzertu intimo eta kotidianoa izango zala abisau euskun, baina ez genduan kotidiano sentidu, ez ba, aparta izan zan. Intimitatea ordez bazegoen bai, euren etxeko saloian sentiarazi gintuen danak.

Hirugarrenez Esti etorren. Aurrekoen arlo egiatia hartu eta bere egitearen ingurukoak kontau euskuzan ezelako lotsa barik. Eta aurkezpenari amaiera ezin hobea emon eutson bere aurretik joandako ilustratzaile bien erretratuak erakutsita. Aparta!

Aurkezpenen ostean, performanceak hasi ziran: Ie-ata jantza kolektiboak, Natalia Garcia eta Andrés Alarcón, Mugain piezeagaz dardarazo euskun. Pieza hau orain dala hilebete gitxi sortu eta aurkeztu zan gengozan aretoan bertan eta espero zan legez, garranbladatar gauagaz bat ezin hobeto etorren.

Mugain ostean, Huellas-erantz mobidu ginan: Aintza Uriarte, Jone Saitua, Urtzi Lee eta Soraya Vega gure zain egozan goiko aretoan, zorionez, bete egin zana!

Huellas: gauean bertan jaio zan jam-session performatiboa. Diziplina anitzekoa eta inprobisatua. Inork ez genekian zer pasauko ete zan, eta sorpresa bikaina izan zan. Leku jentetsu harek 'jantza margoztu' horren parte izatea sentiarazo euskun.

Gaua amatzeko Javier Fernández Páiz egon zan geugaz modu bikotxean: Golden Wood legez abestu eban (eta gorputza eta ahots-kordak mobidutea eragin euskun), bere eskuz egindako ilustrazinoek kontzertuari beste esangura berezi bat emoten eutsien bitartean.

Ah, eta ezin ahaztu etenbako feedback-a etorritakoakaz! Gauean sortu ziran etenbako berbeta eragileak, abiarazotako adiskidetasun onak, garatutako proposamen Garrobitar interesgarriak...

Errepetiduteko moduko gaua! Argi dago! Laster, neguko Garranblada de invierno, Egon adi!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu