Carreras Múgica eta Consonni, euskal ordezkariak Madrilgo ARCO azokan
2017-02-21 09:57 KultureaArte garaikideari eskainitako azoka garrantzitsuenetako bat da ARCO. Zezeilaren 26ra bitartean, mundu guztiko artista eta galerien topaleku izango da.
Euskal enpresa bi Madrilen dagoz egunotan, ARCO galerian parte hartzen, Etxepare Euskal Institutuak zabaldu dauen datuaren arabera. Alde batetik, Carreras Múgica izango da azokan parte hartuko dauen euskal galeria bakarra. Bere obrak mundu guztiko arte zaleei erakusteko, beste profesional batzukaz hartu-emona izateko eta artearen jokera barrienak ezagutzeko asmoz jo dau Bilboko galeria horrek ARCOra.
Beste alde batetik, Consonni argitaletxea Arts Libris azokan izango da. ARCOren barruan antolatzen da urtero argitalpen garaikideari eskainitako gune hori eta Consonni enpresa bilbotarrak bere azken nobedadeak erakutsiko ditu hor. Arts Libris azokea bihar, eguaztena, hasiko da.
Arte garaikidearen alorrean, nazinoarteko topaketarik garrantzitsuenetako bat da Madrilgo ARCO. Urtero euskal artearen ordezkaritza bat egoten da han. Aurten, 36. edizinoan, bihartik domekara bitartean, 27 herrialdetako 200 galeria inguruk parte hartuko dabe, tartean Bilboko Carrera Múgicak. Azokearen barruan jarduera osogarri ugari antolatzen dira (foroak, topaketak...) eta horreetako baten, Arts Librisen, egongo da Consonni.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!