Okela Sormen Lantegikoak be ez dagoz geldi: Hemen da 'Jarrerak', XII. Artisten Meeting Pointa

Bizkaie! 2017-02-07 09:27   Kulturea

Okela, artistek sortutako irabazi asmorik bako espazioa da, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibau eta artista plastiko eta bisualen arteko hartu-emonak sortzeko asmoz.

Bilboko Okela Sormen Lantegiak Artisten Meeting Pointaren XII. edizinoa ospatuko dau zezeilaren 16tik martiaren 2ra bitartean. Edegierea María Andrés artista eszenikoaren interbentzino bategaz emongo jako eta martiaren 2an erakusketea zarratzeagaz batera Iratxe Jaio + Klaas Van Gorkum, Jon Otamendi eta Estitxu Oterminen artisten berbaldiak izango dira arratsaldeko 19:30ean.

Erakusketea edegita egongo da martitzen, eguazten eta eguenetan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean.


Iratxe Jaio + Klaas Van Gorkum

Iratxe Jaio eta Kas van Gorkum artistak dira eta batera lan egiten dabe 2001etik. Beren jardunean, egiletzeari, kulturea, identidadeari eta produkzinoko hartu-emonen ganeko ohiko kontzeptuak aztertu eta zalantzan jarten ditue.

Banakako erakusketen artean ondokoak dira aitagarrienak: Of Mortgages and Marriages, Jomone Gallery Rotterdam (2015); The Margins of the Factory (Lantegiaren ertzak), ADN Platfomr,Bartzelona 21), Réinventer le monde autour de l'usine, FRAC-Aquitaine, Bordele (2013); eta Amikejo, MUSAC, Leon (2011). Beren lanak areto honeetan bere ikusgai egon dira: San Telmo Museoa (Donostia); Kunsthalle Exnergasse (Viena); Koldo Mitxelena Kulturgunea (Donostia); TENT Center for Contemporary Art (Rotterdam); Fabra i Coats (Bartzelona); De Appel (Amsterdam); Konsthall C (Stockholm); eta MARCO (Vigo).


Jon Otamendi

La inmensa manada (Galeria Carreras Mugica, 2015), Jonas (Artium, 2014), Atrias (Bilbao, 2014), Adyton#3 (Barcelona, 2013) lako proiektuak gauzatu ditu eta 2010 MLDJ ekimena martxan jarri eban (Lorea Alfaro, David Martínez Suárez eta Manu Urangagaz batera). San Telmo Museoan (2014), Artiumen (2014), Guggenheim Bilbao (2013) eta Rekalde Aretoan (2011) be erakusketa kolektiboetan parte hartu dau.


Estitxu Otermin

Arteko gradua amaitu eban 2016an, Leioan. Unibersidadea zala eta herritik Bilbora bizitera etortea eta bertako arte testuinguruagaz topo egin eban. Uriko bizitea, arteaz bizi nahi dauen jende ugari, idazkiak, artelanak, erakusketa espazioak, tailerrak, museoak, laborategiak...

Gradua amaitzeko lanaren izenburua: Gauzen atzekaldeak, eta errepikapen elementuak.

Ikusitakoak erakusketa batean garrantzia berezia dauela uste dau muntaiako momentuak. Ikusleak heldu eta ikusi dauenak. Eta dana hartu beharko da kontuan. Baita artisteak edo antolatzen dauenak ikusi nahi ez leukezan gauzak be.


Okela

Okela, artistek sortutako eta kudeatutako irabazi asmorik bako espazio bat da. 2014ean zabaldu zituan ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibau eta artista plastiko eta bisualen arteko hartu-emonak sortzeko asmoz, hurreko arte esparruko hutsuneak identifikau eta egiteko beste modu batzuk sortuz.

Egun Okela kudeatzen daben artistak Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu eta Nora Aurrekoetxea dira, ibilbide honetan bidelagun doguzan artista konplizeak, kolaboratzaileak eta Okelatarrakaz batera. Egun Bilboko San Frantzizkoko 11. zenbakian dabe egoitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu