26 argazki jaso doguz 'Udagoiena jantzan' Argazki Lehiaketan

Bizkaie! 2016-12-01 11:50   Kulturea

Santi Yaniz Aramendia eta Iñaki Mendizabalek argazkiok aztertu ondoren, abenduaren 16an, barikuan, zabalduko dogu ebatzia Facebook, Twitter zein Bizkaie! atarian.

Udagoienean bete-betean, Bizkaie! agerkariak Azkue Fundazinoagaz darabilen alkarlanaren erakusgarri, Argazki Lehiaketea izan dogu martxan zemendiaren 4tik 30era bitartean, argazkilari amateurrak deskubridu eta euren lana autortu eta zabaltzeko. 

Udagoiena, udagoieneko koloreak, beroa eta hotza, hondartzea eta mendia, eguzkia eta edurra ardatz hartuta, argazki ederrak jaso doguz, danetara, 27. 

Epaimahaian argazkigintzan adituak diran lagunentzako lana dator orain: Santi Yaniz Aramendia, freelance argazkilari bilbotarra, hemen zein nazinoartean saritua, 20 bat liburu argitaratu dituana eta Iñaki Mendizabal Elordi berrituarra, kazetaria, argazkilari amateurra.

Azkue Fundazinoaren babesari esker, lehiaketan hiru sari izango dira; irabazleak 500 euro jasoko ditu; bigarrenak 300; eta hirugarren argazki onenak, barriz, 200 euro. Edozelan be, lanon kalidadea ez dalako nahikoa edo bestelako arrazoiakaitik saririk ez emotea be erabagi leikie epaimahaikoek.

Kontuak kontu, epaimahaikoek argazkiok aztertu ondoren, abenduaren 16an, barikuan, zabalduko dogu ebatzia Facebook, Twitter zein Bizkaie! atarian.

Udagoiena jantzan Argazki Lehiaketara batutako argazkiak ikusi hemen.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi eta suberterik onena opa deutsuegu!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu