Miren Gorrotxategik irabazi dau Agustin Zubikarai Saria

Bizkaie! 2015-10-30 13:07   Kulturea

Miren Gorrotxategiren 33 ezkil nobela-proiektuak irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. Hamahiru lan aurkeztu dira bertara, eta horreen artean Gorrotxategiren proposamena aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria bart jaso dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.

Miren Gorrotxategiren nobela-proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. Hamahiru lan aurkeztu dira bertara, eta horreen artean Gorrotxategiren proposamena aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria bart jaso dau Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.

33 ezkil dau izena Miren Gorrotxategiren proiektuak, eta baserri giroan kokatutako eleberria izango da. Ferminek, atxurrean dabilela, buruhazur bat topauko dau lurpean, eta horren haritik tiraka hainbat jazoera kateatuko dira, baita zenbait heriotza subertauko be. Thrillerraren formatua erabili arren, beste hainbat gai be agertuko dira nobelan, eta horreek hartuko dabe pisu nabaria: belaunaldien arteko talka (eta horregaz lotuta baserriaren eta kalearen artekoa), bikote hartu-emonak...

Urtebete dauka Gorrotxategik proiektua ontzeko eta amaitzeko, eta ondo bidean 2016ko udagoienean ikusiko dau liburuak argia.

Miren Gorrotxategi Azpeitian jaio zan 1981ean, Itzulpengintzan lizentziatua da, Turismoan diplomatua, eta baditu zenbait master be. Lanbidez irakaslea da Elgoibarko ikastolan. Gaztetan Urruzuno saria eskuratutakoa da, baina azken aldion itxita, baztertuta edo izan dau literaturea idaztea, beka honi esker barriro heldu deutson arte.


Agustin Zubikarai Saria

Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketea izan zan, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zan. Ordutik, ondokoak izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituen lanak:

- Joxean Agirre, Zwei Frauen (Bi emakume).
- Itxaso Araque, Damutzen ez direnak.
- Garbiñe Ubeda, Hobe isilik.
- Garazi Kamio, Orube abandonatuak.
- Jasone Osoro, 12etan bermuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu