Afrikako diseinatzaile garaikideen indarra heldu da Guggenheim Museora
2015-10-29 16:17 KultureaGaur eguneko 120 sortzaile afrikarren lanak batu ditue Bilboko Guggenheim Museoan, Making Africa, Afrikari dagokio etorkizuna izeneko erakusketan. Diseinu garaikideek Afrikako gizartean eragin daben aldaketea erakusten dau, baita artisten begirada kritikoa be. Zezeilaren 21era arte egongo da Bilbon erakusketea.
Gaur eguneko 120 sortzaile afrikarren lanak batu ditue Bilboko Guggenheim Museoan, Making Africa, Afrikari dagokio etorkizuna izeneko erakusketan. Diseinu garaikideek Afrikako gizartean eragin daben aldaketea erakusten dau, baita artisten begirada kritikoa be. Zezeilaren 21era arte egongo da Bilbon erakusketea.
Amelie Klein komisarioak azaldu dauenez, erakusketearen helburua ez da Afrikako gaur eguneko sorkuntza guztiaren barri emotea, hori 1.100 miloe biztanleko kontinente baten ezinezkoa litzatekealako. Internet bifez mundu osora zabaldu dan diseinu garaikidearen alderdirik bikainenak batzea da asmoa. Amelie Klein Basileako (Suitza) Vitra Design museoko kidea da, izan be Guggenheimek museo horregaz antolatu dau Making Africa erakusketea.
Bilbora etorri aurretik, Basilean egon da erakusketea. Dana dala, Guggenheimerako beste 13 pieza gehitu ditue, formatu handikoak, Basileako museoan ez ziralako sartzen.
Guztira, 120 sortzaile eta diseinatzaileren piezak dagoz Bilbon. Saharaz azpiko Afrikako herrialde ugaritatik datoz: Kenia, Hego Afrika, Zinbaue, Nigeria, Senegal, Ghana eta abar. Amadou Lamine Ngom senegaldarrak grafitia margoztu dau Guggenheim Museoaren atariko zutabe baten. Hor hasten da erakusketea. Bigarren solairuan dagoz ganerako artelanak, lau ataletan banatuta.
Making Africa erakusketeren bidez, ikusleari azaltzen jako diseinuak zelan eragin dituan Afrikan aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko sakonak. Artisten begirada kritikoa ezagutzeko be balio dau, hau da, Europako koloniek urteetan Afrikari buruz zabaldutako aurreretxiak zelan ikusten dituen bertan bizi diran sortzaile gazteek.
Azken finean, askotariko kontinente bat da Afrika, interneten aroan hazi diran gazteak dira erakusketan parte hartzen dagozan artistak eta euren lurraldearen dinamismoa agirian ixten dabe. Belaunaldi barri bateko pentsalariak eta eragileak dira eta disziplina ugari batzen ditue. Beraz, diseinuak eta sormenak gizartean daukien eragina ezagutu leiteke zezeilaren 21era arte Guggenheim Museoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!