Alessandra Torresek Bilboko egonaldian sortutako obrak ipini ditue Bilbao Arten
2015-10-30 12:59 KultureaPropriozepzioa izenburuko erakusketea zemendiaren 20ra arte ikusi ahal izango da Bilbao Arteren egoitzan, Urazurrutia kalean. Bilbon egindako sei hileko egonaldian sortutako artelanak erakusten ditu bertan Alessandra Torres amerikarrak. Bere gorputza da lanotako protagonista nagusia, izan be, ingurunea ulertzeko bere gorputz guztia erabilten dau artisteak. Bilbo be bada erakusketan protagonista, Torresen eta uriaren arteko hartu-emona da ardatzetako bat.
Propriozepzioa izenburuko erakusketea zemendiaren 20ra arte ikusi ahal izango da Bilbao Arteren egoitzan, Urazurrutia kalean. Bilbon egindako sei hileko egonaldian sortutako artelanak erakusten ditu bertan Alessandra Torres amerikarrak. Bere gorputza da lanotako protagonista nagusia, izan be, ingurunea ulertzeko bere gorputz guztia erabilten dau artisteak. Bilbo be bada erakusketan protagonista, Torresen eta uriaren arteko hartu-emona da ardatzetako bat.
Bilbao Arten Torresek egindako egonaldiko ekintza artistikoak argazkietan erakusten dira Propriozepzioa erakusketan, baita ekintzotan erabilitako material batzuk eta artisteak Bilbon sortutako piezak be. Egonaldiaren ostean sortutako obra batzuk be sartu ditue erakusketan, besteen osagarri.
Gorputza da obretako oinarria, ekintza artistiko gehienetan Alessandra Torresen beraren gorputza agiri da, inguruko objektu, espazio edo personakaz alkarrekintzan. Kontzeptu bat ondo ulertzeko neure gorputz guztiagaz sentidu behar dot, adierazo dau Torresek. Bere gorputza lengoaia unibersal baten moduan erabilten dau, zehaztu dau Iñaki Lopez Agileta Bilboko Udaleko kultura zuzendariak. Obrak oso personalak dirala ganeratu dau Torresek, bere sentimenduak agirian dagozalako.
Bilbao Arten ikusi dodazan erakusketa guztien artean, hauxe da Bilbogaz loturarik estuena daukana, kanpotik etorritako artisten artean behintzat, azpimarratu dau Lopez Agiletak. Puerto Ricokoa da jatorriz Alessandra Torres eta Baltimoren bizi da. Baina Bilbon egindako sei hileko egonaldian uriaren paisajea goitik behera aztertu eban: Bilbora heldu eta oinez hasi nintzan, kalerik kale, dana arakatzen, gogoratu dau artisteak.
Bilboren ezaugarriak bereziak dira, Torresen ustez. Askatasunez ibilten nintzan Bilbon, baina era berean, mendien artean harrapauta dago uria, zulo bat da. Ezaugarri hori lotuta dago Torresen artelanen formeagaz, mobimentu mugatuaren kontzeptuagaz. Bueltak emotea lekutik mobidu barik, artelanaren mobimentua ikusteko ikuslea bera mobidu behar izatea edo mobiduten dagozan objektuak geldirik moduan egotea, behin eta barriro errepetiduten diran ideak dira Torresen lanean.
Mobimentu horretan, ikuslea bera be parte-hartzaile izatea bilatzen dau Torresek. Angelu zuzenik ez dago bere obran, mobimentua eta orekearen etenbako bilaketea dagoz Torresen obran, azaldu dau Juan Zapater Bilbao Arteko zuzendariak. Mobimentu biribilak, kiribil formako eskilarak, forma okertuak eta abar dagoz bere obran.
Artelanetan erabilitako material gehiena (buztina, egurra eta abar) Euskal Herrikoa da. Izan be, Alessandra Torresek badauka Euskal Herriagaz loturea. Haren izeko bat Donostian bizi zan eta Torres bisitan etorri jakon behin: Mapa barik ibili nintzan hango kaleetan, dana ikusten. Bilbon be, senide batzuk eukazan eta Euskal Herrian hainbat bidar egon zan Bilbao Artera etorri aurretik. Euskal Herria nire umezaroaren parte da, adierazo dau.
Bilbao Arten be gustura egon dala dino Alessandra Torresek, Bilbao Arte moduko gune bat bakarra da, oso ondo dago. Juan Zapaterrek be badino, Torres Bilbao Arteren parte bihurtu dala, sei hileko egonaldian ondo sartu dala bertako giroan. Produkzino propioko urteko zazpigarren eta azkanengo erakusketea da Bilbao Arten Propriozepzioa. Zemendiaren 20an amaituko da. Gero, erakusketa kolektiboa ipiniko dabe, urtea biribiltzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!