John Verdon AEBetako idazlea Bilbon izango da asteon
2015-11-02 16:39 KultureaJohn Verdon eleberrigile estadubatuarra Bilbora itzuliko da datorren eguaztenean, zemendiaren 4an, gaztelaniaz argitaratu barri dan Controlaré tus sueños liburua irakurle bilbotarrakaz konpartiduteko, Azkuna zentroak antolatutako Aurrez aurre topaketen barruan.
John Verdon eleberrigile estadubatuarra Bilbora itzuliko da datorren eguaztenean, zemendiaren 4an, gaztelaniaz argitaratu barri dan Controlaré tus sueños liburua irakurle bilbotarrakaz konpartiduteko, Azkuna zentroak antolatutako Aurrez aurre topaketen barruan.
Zentro bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez, Iñaki Esteban eta Félix Linaresegaz berbetan, lan barriko bilbea aztertuko dau idazle estadubatuarrak, David Gurney detektibeak misterio barri hau konpondu beharko dauelako: Zelan da posible lau personak ames bera izatea? Zergaitik hil behar eben beren burua ames egin ondoren?
Eleberrigile estadubatuarrak Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren bosgarren edizinoan parte hartu eban. 2012ko edizinoan, Sekretuak eta guzurrak literaturan izan zan jaialdiaren ardatza. Garai haretan, Verdonek hirugarren eleberria eukan argitaratuta, Let the Devil Sleep izenekoa, eta guzurrak esateagaitik ordaindu behar dan prezioa izan eban aztergai berbaldian. Ondoren, Peter Pan Must Die argitaratu eban, suspenseko saga poliziakoaren jarraipena.
Kontuak kontu, Azkuna zentroko ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta, amaitu ondoren, John Verdon idazle estadubatuarrak bere liburuaren aleak sinatuko ditu erakusketa aretoko atalondoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!