New Yorken egonaldia egiteko beka deialdia zabaldu dau Bilboko Guggenheimek ikasleentzat
2015-11-03 09:36 KultureaDeialdia zabalik dago dagoeneko eta zemendiaren 30era arte emon leiteke izena, Guggenheim Bilbao museoak jakitera emon dauenez. Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikaslek eukiko dabe Amerikako Estadu Batuetara joateko aukerea, 2016an, hiru hilerako. Aurreko deialdiko aukeratuak, hain zuzen be, orain dagoz New Yorken. Bertako Guggenheim museoko hainbat arlotan praktikak egiteko aukerea eskaintzen dau bekeak.
Deialdia zabalik dago dagoeneko eta zemendiaren 30era arte emon leiteke izena, Guggenheim Bilbao museoak jakitera emon dauenez. Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikaslek eukiko dabe Amerikako Estadu Batuetara joateko aukerea, 2016an, hiru hilerako. Aurreko deialdiko aukeratuak, hain zuzen be, orain dagoz New Yorken. Bertako Guggenheim museoko hainbat arlotan praktikak egiteko aukerea eskaintzen dau bekeak.
Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim museoen arteko lankidetzeari esker, bigarrenez antolatu dabe beka deialdia. Lehenengo deialdian, igaz, 77 hautagaik emon eben izena New Yorken egonaldia egiteko. Lau aukeratu zituen eta euretako batzuk hiruhileko honetan dagoz Amerikan. Aurten, zemendi osoan egongo da izena emoteko aukerea, 30era arte, eta lau ikasle aukeratuko ditue guztira.
Hiru hileko egonaldian, era askotako zereginak eukiko ditue bekadunek, bai arlo artistikoan eta baita museistikoan be. 2016ko udan eta udagoienean izango dira praktiketarako txandak, guztira hiru hile ikasle bakotxak. Beste erakusketa eta galeria batzuk bisitetako aukerea be eukiko dabe tarte horretan, euren formakuntzea osotuteko. Diru-laguntzinoa 3.500 dolarrekoa izango da bakotxarentzat.
Deialdia, graduko azkanengo urteko ikasleei, ikasle graduadu barriei eta graduondokoan dabilzanei zuzenduta dago. Euskal Autonomia Erkidegokoak izan beharko dabe edo, behintzat, azkanengo urteotan berton bizi izan diranak. Ingelesez ondo jakitea eskatzen jake hautagaiei. Baldintza guztiak eta izen-emote orria, hemen.
Beka deialdi horregaz batera, Bilbo eta New Yorkeko Guggenheim museoek artistentzako egonaldiak antolatzen ditue urtero. Horreek egonaldiak be New Yorken egiten dira. Aurtengo deialdian, Alain Urrutia eta Carla Tobar joan dira Amerikara. Joan dan astean amaitu eben lau asteko egonaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!