Bilboko Itsas Museoan poesia bisuala ikusgai, zemendiaren 15era arte
2015-10-30 10:09 KultureaJuan Carlos Eguillor nazinoarteko sariketan parte hartu daben obretatik 23 aukeratu ditu epaimahaiak erakusketarako. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusi leitekez poesia bisualeko horreek pieza guztiak, zemendiaren 15era arte, doban. Lehiaketearen aurreko edizinoetako obra batzuk be sartu ditue erakusketan, itsasoagaz loturea daukienak hain zuzen.
Juan Carlos Eguillor nazinoarteko sariketan parte hartu daben obretatik 23 aukeratu ditu epaimahaiak erakusketarako. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusi leitekez poesia bisualeko horreek pieza guztiak, zemendiaren 15era arte, doban. Lehiaketearen aurreko edizinoetako obra batzuk be sartu ditue erakusketan, itsasoagaz loturea daukienak hain zuzen.
Laugarrenez egin dabe aurten poesia bisualaren nazinoarteko sariketea, Juan Carlos Eguillorren izena daroana. Urteroko lehiaketea da, Euskadiko Idazleen Alkarteak antolatua. Urterik urtera, disziplina horretako zaleen artean izena hartzen doan ekimena da, antolatzaileen esanetan. Pinturearen, argazkilaritzearen, ekintza poetikoaren, antzerkiaren eta lirika diskursiboaren arteko bidegurutzean dago poesia bisuala, Euskadiko Idazleen Alkartekoen esanetan.
Aurtengo ekitaldian, 119 lan jaso ditue Juan Carlos Eguillor lehiaketan. Epaimahaiak irabazle bat eta akzesit bi aukeratu ditu eta, beste 20 obragaz batera, Itsas Museoan ipini ditue. Mundu zabaletik heldu dira proposamenak, batez be Europatik eta Amerikatik.
Lehiaketako irabazlea Controversia izenekoa izan da. Madrileko bikote artistiko batek, 'diez+zeid' dalakoak egin dau pieza hori. Iruñeko Jordi Alcarazen La partida izan da lehenengo akzesitaren irabazlea eta, bigarrena, Iñaki Saldaña madrildarraren Me siento libre obreak lortu dau.
Bilboko Itsas Museoko arduradunek esan dabenez, 23 obrako erakusketan pieza harrigarri, ludiko eta hunkigarriak topauko ditu bisitariak. Aldi berean, lehiaketearen aurreko edizinoetako obra batzuk be ipini ditue. Itsasoagaz loturea daukien piezak dira eta Eguillor eta itsasoa izenburupean batu ditue. Museoko entzungelan ikusi leiteke erakusketea. Sartzea libre da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!