Blanca Urgellek atondutako Axularren 'Gero' liburuaren edizino kritikoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-03-03 14:53   Kulturea

Nafarroako Gobernuaren egoitzan aurkeztu dau gaur eguerdian Axularren Gero liburuaren edizino kritikoa Blanca Urgell filologoak. Aurretik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Niki de Saint Phalleren ibilbide osoa ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2015-02-27 11:38   Kulturea

Berrehun artelan batu ditue Niki de Saint Phalle artista frantsesaren atzera begirako erakusketan Bilboko Guggenheim museoan, orain arte egileari buruz egindako handienean. Pinturak, eskulturak eta ikus-entzunezko lanak jaso ditue, tartean artxiboko hainbat dokumentu. Erakusketea bagilaren 11ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Jon Kortazarren 'Literatura vasca. Siglo XX' liburuaren 25. urteurrenean, erakusketea antolatu dau Mungiako Udalak

Bizkaie! 2015-02-26 17:41   Kulturea

Erakusketearen osogarri, zezeilaren 26an, Euskal Literaturea: atzo, gaur... bihar izenburuko mahai-ingurua egingo da leku berean, iluntzeko 19:00etan. Xabier Etxaniz EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Kirmen Uribe idazleak eta Jon Kortazarrek berak parte hartuko dabe.

Bilboko II. Artisau Garagardaoaren Azokea barikuan eta zapatuan izango da

Bizkaie! 2015-02-26 09:39   Kulturea

Helburua artisau garagardaoaren sorrerearen artea alkarbanatzea eta zabaltzea da, eta horretarako 11 garagardao marka izango dira, gehienak Euskal Herrikoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Carreras Mugica eta Altxerri, Arco Arte Garaikidearen Azokan

Bizkaie! 2015-02-25 14:41   Kulturea

Mundu osoko 32 herrialdetako berrehun bat galeriek bat egingo dabe egunotan, gaur hasi eta martiaren 1era arte, Madrileko Arco Arte Garaikidearen Nazinoarteko Azokan. Aurte be euskal ordezkari bi besterik ez dira izango bertan, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.

Dejabu Panpin Laborategiaren 'Arrastoak' lanak irabazi dau XV. Donostia Antzerki Saria

Bizkaie! 2015-02-25 12:08   Kulturea

Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako XV. Donostia Antzerki Saria jaso dau Dejabu Panpin Laborategiaren Arrastoak beharrak. Martiaren 27an, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean, egingo dabe sari-emote ekitaldia Victoria Eugenia antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hemen da Leioako Kultur Maratila 2015

Bizkaie! 2015-02-23 17:56   Kulturea

Leioako Udalak, Artedrama eta Kultur Leioak alkarlanean sortutako aste kulturala aurkeztu dabe gaur goizean Kultur Leioako prentsa gelan. Laugarren urtez jarraian egingo da Kultur Maratila, antzerkia, musika, performantzea, etab. buztartu eta plazaratzea helburu dauelarik, euskal sorkuntzea beti oinarri izanik.

Jose Mari Segurolak 'Ukabilak eta loreak' ipuin liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-02-19 12:04   Kulturea

Ignacio Aldekoa sariketea birritan irabazi ostean, liburua argitaratu barri dau Jose Mari Segurolak azpeitiarrak Elkar etxeagaz. Julen Belamuno ezizenagaz sinatu dau Ukabilak eta loreak. 2007 eta 2013 artean idatzitako kontakizunak batu ditu bere lehenengo lan honetan.

Laurita Silesek 'helARTE es morirse de frío' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Bizkaie! 2015-02-18 16:56   Kulturea

barriek 2015 programaren barruan, Laurita Siles artistearen erakusketearen ardatz nagusia hiru lekutan egindako ikus-entzunezkoa da, Islandiako Laugarvatn, Bizkaian eta Marbellan, jaioterrian. Erakusketea martiaren 22ra arte egongo da Bilboko Rekalde aretoan. Zezeilaren 19an, Silesek berak eta Joseba Edesak Lurra iruten izeneko presormancea egingo dabe, erakusketea inauguretako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Skeleton Sea. Mantendu ozeanoak garbi' erakusketea edegi dabe Euskadiko Biodiobersidade Zentroan

Bizkaie! 2015-02-18 13:24   Kulturea

Skeleton Sea taldeak itsas mundua maite daben hiru surflariren erakusketea ekarri dau Euskadiko Biodiobersidade Zentrora, Busturiako Madariaga torretxera.  Hain zuzen be, Luis de Dios, Xandi Kreuzeder eta João Parrinharen sormen-lanak batu ditue erakusketan. Maitzaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Belen Gopegui eta Harkaitz Cano aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-02-13 13:26   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Belén Gopegui eta Harkaitz Cano idazleek, idazketearen eta konpromisoaren ganean berba egingo dabe datorren martitzenean, zezeilaren  17an.

Leioako Umore Azokeak badauka kartela

Bizkaie! 2015-02-12 17:53   Kulturea

Aurtengo Umore Azokan parte hartzeko 410 eskaera jaso dira (42 Euskaditik, 234 beste autonomia-erkidego batzuetatik eta 134 gehiago beste 20 herrialdetatik). Horreetatik 74 estreinaldi-proposamenak (20 Euskaditik, 38 estadutik eta 16 beste herrialde batzuetatik) eta nazinoarteko konpainien artean, Estaduan estreinetako 53 proposamen.

Artedrama topaketak apirilaren 6tik 11ra bitartean egingo dira Aulestin

Bizkaie! 2015-02-11 13:46   Kulturea

Arte eszenikoetan euskeraz behar egiten dabenentzako topagunea izango da aurten be Artedrama Euskal Laborategia (ADEL). Aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizale guztiei zuzenduta dago ikastaroa, bai profesionalei, bai ikasleei.

Antonio Casado da Rochak 'Islandiera ikasten' olerki liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2015-02-11 10:47   Kulturea

Azkenengo lau urteotan idatzitako poemak batu ditu Antonio Casado da Rochak errenteriarrak Islandiera ikasten (Utriusque Vasconiae) lanean, 66 danetara, lau ataletan banatuta. Islandierea eta euskerea lotu ditu, eta metafora lez erabili, besteak beste, hizkuntzen bizitzaz eta historiaz berba egiteko.

Atea Teatroren 'Ekoetikopatetikobikoa' lana da Donostiako Boltsiko Antzerkia programearen irabazlea

Bizkaie! 2015-02-10 10:49   Kulturea

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak euskerazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta produkzinoa bultzatzeko sortutako Boltsiko Antzerkia programearen laguntzinoa Atea Teatroren Ekoetikopatetikobikoa egitasmoari emongo deutsiela iragarri dabe.Taldeak 4.000 euro jasoko ditu antzezlana garatzeko.

Maki Na Kamurak inaugurauko ditu Bilbao Arteren aurtengo erakusketak 'Horizon, rainbow and horizon'-egaz

Bizkaie! 2015-02-09 13:26   Kulturea

Japoniako kulturea izango da protagonista Bilbao Arten hile honetan pintura-erakusketa bategaz eta Hitoshi Matsumoto eta Kenji Mizoguchi zuzendarien zinema-ziklo banagaz. Produkzino artistikoko zentroan, Berlinen finkatuta dagoan Maki Na Kamura margolari japoniar kotizatuaren Horizon, rainbow and horizon (Zerumugea, ortzadarra eta zerumugea) izenburuko erakusketea izango da ikusgai.

Javier Riaño artista bilbotarren margoak ikusgai, Rekalde aretoan

Bizkaie! 2015-02-05 14:27   Kulturea

Azkenengo bost urteotan sortutako berrogei beharrek osotzen dabe Javier Riañoren erakusketea. Riañoren sorkuntzearen gai nagusietakoa da lanon protagonistea: arkitekturea. Gizaki bako arkitekturea jorratzen dau. Maiatzera arte egongo da zabalik erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jon Ander eta Maria Garcia neba-arreben erakusketea ipini dabe Bilbon, Batzar Nagusien egoitzan

Dabi Piedra Robledo 2015-02-05 14:15   Kulturea

Son Gokuren seme-alabak izenburuko bildumea da, Jon Ander eta Maria Garcia Benitez neba-arreben eskutik datorrena. Hamabi pieza dira guztira, eskulturea eta pinturea. Zezeilaren 28ra arte egongo da ikusgai.

Euskerea aurten be Parisko Expolangues azokan izango da

Bizkaie! 2015-02-05 13:48   Kulturea

Europako hizkuntzen azoka garrantzitsuenetakoa dan Parisko Expolangues gaur hasiko da. Etxepare Euskal Institutuak eta Azkue Fundazinoak standa ipini dabe aurte be, eta bertan izango dira hilaren 7ra arte, gure hizkuntzeari buruzko argibidea eta baliabide desbardinen barri emoteko.

Koko-eskea Eibarren zezeilaren 7an

Bizkaie! 2015-02-05 13:02   Kulturea

Eibarrek koko-jantzari eta koko-marru konparsea izan ditu 2008tik, hain zuzen be Kezka jantza taldeak zeregin horri ekin eutsonetik. Aurten, zezeilaren 7an ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri.