Patxo Telleria aktorea izentau dabe 2016ko Aste Nagusiko pregoilari
2016-07-08 08:21 KultureaAurtengo txupinerea Komantxe konparsako kide Gisèle Felli Gorritxo izango da.
2016ko Aste Nagusiko pregoilaria Patxo Telleria aktore bilbotarra izango da Bilboko Udaleko Jai Batzordeak aho batez aukeratu ondoren.
Erabagi honegaz, batzordeak omenaldia egiten deutso aktore, zinema zuzendari, gidoilari, dramagile eta antzerkigile honi. Telleria (Bilbo, Bizkaia, 1960) 80. hamarkadearen erdialdera hasi zan antzerki eta telebistako aktore lanak egiten. Antzezlanak idatzi ditu baita telebistarako eta zinemarako gidoiak be. Haren karrera osoan zehar sari asko jaso ditu eta, pasa dan urtean, Bilboko Udalak Euskerearen Nazinoarteko Egunean, Mikel Martinezegaz batera, egindako lanagaitik omenaldi bat eskaini eutson.
Beste alde batetik, Bilboko Konparsek Gisèle Felli Gorritxo, Komantxe Konparsako kidea aukeratu dabe 2016ko Aste Nagusiko Txupinera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!