UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiek doktoregoko 400 ikasle batuko ditue

Bizkaie! 2016-07-11 09:29   Kulturea

Garagarrilaren 11n eta 12an egingo diran I. doktorego jardunaldi honeek 2. mailako doktoregaiei eta 99/2011 EDren aurreko errege dekretuek araututako programetako doktoregaiei zuzenduta dagoz.

Gaur, astelehenea, garagarrilak 11, goizeko 9:45ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldien inaugurazino ekitaldia izango da;  doktorego programetakoko 400 ikasle baino gehiago batzea espero da eta unibersidadeko 65 doktorego programen ikerketa lerroen emoitza garrantzitsuenak jakitera emongo ditue.

Inaugurazino-ekitaldia Mitxelena Auditorioan izango da eta ondokoak izango dira: Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazinoarteko Harremanen arloko errektoreordea; Fernando Plazaola, Ikerketearen arloko erretoreordea; eta Gabriela Chotro, Master eta Doktorego Eskolako zuzendaria.

UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiak izaera honetako lehenengoak dira gure lan-inguruan, eta gure unibersidadeko doktoregoko ikasleen ikerketa gaitasuna dabe gai nagusi.

Ekitaldi honek hiru helburu ditu: Alde batetik, prestakuntza-ekitaldi bat da, ikasleek gaitasun desbardinak bereganatu deiezan. Beraz, astelehenean, goizeko 10:00etan, Pedro Miguel Echeniquek Aholkuak ikerlari gazte bati izeneko berbaldia emongo dau; bestalde, mahai-inguru bi izango dira: Zientzia eta Gizartea. Ikerkuntzearen gizarte komunikazinoa (astelehenean, goizeko 11:30ean) eta bigarrena Doktoreen enplegarritasuna (astelehenean, 12:45ean).

Kontuak kontu, zientzia arloko ekitaldia izanik, ekitaldi honek arlo desbardinetako doktorego aurreko ikasleen arteko esperientziak eta eretxiak trukatzea dau helburu, euren arteko kolaborazinoa sustatuz. Azkenik, unibersidadean aurrera eroaten diran ikerketak zabaltzeko aukera parebakoa da ekitaldi hau.

Garagarrilaren 11n eta 12an egingo diran lehenengo doktorego jardunaldi honeek 2. mailako doktoregaiei eta 99/2011 EDren aurreko errege dekretuek araututako programetako doktoregaiei zuzenduta dagoz. Jardunaldien bidez jakintza adar desbardinetako ikertzaileek alkarren arteko esperientziak eta eretxiak trukatzea bultzatu nahi da; era berean, ikertalde edo doktorego programa desbardinei lotutako doktoregaien arteko alkarlanak eta sinergiak garatzen sustatzea, UPV/EHUko doktorego programetan garatzen dan ikerketa jarduerea ezagutarazotea eta zeharkako gaitasunak garatu daitezen ahalbidetzea dira asmoak.

Jardunaldiak aukera ona dira holan nahi daben doktorego programek, edo tesi zuzendariek doktoregaien jarraipena egiteko. Hori dala eta, jardunaldietako saioak edegita egongo dira zuzendari, tutore eta batzorde akademikoetako kideei, horreek egoki eretxi ezkero, doktoregaiakaz eretxiak trukatzeko doktorego prestakuntzearen garapenaz eta saioetan aurkezten daben lanaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu