'Gerra Zibila Euskadin: Berregite historikoak' erakusketea Bilboko Foru Liburutegian ikusgai irailaren 9ra arte
2016-07-08 13:08 KultureaErakudeketagaz batera, Gerra Zibilaren inguruko berbaldien zikloa antolatu dau Aldundiak: hilaren 7, 14 eta 21ean izango dira Foru Liburutegian. Sarrerea librea da.
Euskadin izandako gerra zibilaren 80. urteurrenaren ondorioz eta jazoera historiko hori gogora ekarri guran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura Sailak guda horren irudikapen historikoaren argazkien erakusketa bat antolatu dau. Irudiok Jesús Valbuena Maesok egindakoak dira. Era berean, horregaz batera, garai haretako objektuak be erakutsiko dira, Beurkoko Santxo Alkartearen objektuak, hain zuzen be.
Horri lotuta, zenbait berbaldi be antolatu ditue. Berbaldiotan honako gaiak jorratuko ditue adituek: Guillermo Tabernilla Aragónek eta Jesús Valbuena Maesok birsorkuntza historikoei men egingo deutse kultur ekarpenaren osogarri legez (Garagarrilak 7, 18:00etan); José Ángel Berna Alonsok Burdin Hesiaz egingo dau berba Burdin Hesia, gotorlekuak eta horreen ezaugarriak gaiaren inguruan (Garagarrilak 14, 18:00etan) eta, azkenik; Guillermo Tabernilla Aragónek gerrearen garapenaren gaia jorratuko dau euskal lurraldean, bai eta zenbait jazoerek izan eben garrantzia be (Garagarrilak 21, 18:00etan).
Ekitaldiokaz, birsorkuntza edo irudikapen historikoa nabarmendu eta azpimarratu gura izan da, hain ezaguna ez dan osogaia dalako eta orain arte oso baloratua izan ez dalako iraganeko historiari zabalkundea emoteko eta erakusteko baliabide legez. Segurutik hori holan izan da birsorkuntzea sarritan ikuskizunagaz buztartu dalako irudikapen mueta honeek garatzeko zorroztasun eta egiazkotasunagaz baino gehiago.
Birsorkuntzak, azken batean, garai haretako materialean eta attrezzoan pentsauta egiten dira, izan be, beste modu batean egin ezkero, material hori ezin topau daiteke, museoetan edo interpretazino zentroetan ez bada. Birsorkuntzak, beraz, gomuteari bideratzen jakoz, bai eta dokumentazino zehatza argazki edo film bidez jasoteko zereginari be, hori guztia benetako dokumentazino egiaztatuaren elementu osogarria eta argigarria baita.
Bestalde, birsorkuntza historikoek behar bezela sustraitutako seriotasun eta tradizinoa dabe beste toki batzuetan, eta gure inguruan lan honeek garrantzia hartzen eta ezagunak izatean hasiak dira, ekarpen azpimarragarriak egin leikezalako kulturako elementu lez eta gomuta historikoa berreskuratzeko osogarri lez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!