Getxoko II. Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik
2011-10-20 18:43 Euskerea berbagaiDatorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Getxoko Euskara Saria-ren bigarren edizinorako hautagaiak aurkezteko epea. Helburua euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da.
Euskerea Londresko Language Show hizkuntzen azokan izango da urriaren 21etik 23ra
2011-10-19 10:40 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzearen ordezkari, Londresko The Language Show 2011 hizkuntzen azokan hartuko dau parte datorren barikutik domekara, urriaren 21etik 23ra, euskerea beste herrialdeetako hizkuntzakaz batera nazinoartean erakusteko.
'Hamaika 11n' lemapean, Nafarroako ikastolen jai handia egingo dabe Tafallan, hilaren 16an
2011-10-11 11:41 Euskerea berbagaiTafallako Garces de los Fayos ikastolea da aurtengo Nafarroa Oinez jaiaren arduraduna, Hamaika 11n lemapean milaka euskaltzale batzeko asmoa dauke domekan, urriaren 16an. Bost kilometroko ibilbidea atondu dabe, bost gunetan banatuta. Jasotako diruagaz DBHko eraikin barria egin gura dabe, orain daukena lar txikia da-eta 400 ikasleentzat.
IbiPuntoZero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia
2011-10-06 18:48 Euskerea berbagaiIbiPuntoZero lemapean, 2012ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Trapagarenen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopurua nabarmen hazi dala gogoan hartuta, beste ikastetxe bat eregiteko dirua batzea izango dau helburu.
Arratierea ikasteko aukerea Igorren
2011-10-03 15:42 Euskerea berbagaiZertu Kultur Alkartearen ekinbidez, Ganoraz Arratiako Euskara Taldearen eta Igorreko Udalaren babesagaz, Arratiera tailerrean parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea zabalik dago; horretarako azken eguna urriaren 12a izango da.
Domekan, Kilometroak jaia Azpeitian, Ikasberri ikastoleak antolatuta
2011-09-30 12:18 Euskerea berbagaiDomekan, urriaren 2an, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia egingo dabe Azpeitian, Ikasberri ikastoleak antolatuta. Zirkuitua 9:30ean edegiko dabe, eta egun osoan musikea, jantzea, umeentzako jokoak eta beste makina bat jarduera izango dira. Aurtengo lemea Klik! da.
Euskaltzaindiak Nafarroa Oinez jaiagaz bat egingo dau Tafallan
2011-09-29 13:03 Euskerea berbagaiUrtero lez, Euskaltzaindiak bat egingo dau Nafarroa Oinez jaiagaz. Irailaren 30an, El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua eta Euskaltzaindia eta Nafarroa lanaren bigarren argitaraldia aurkeztuko ditue Tafallan. Aurtengo Nafarroa Oinez Tafallan bertan egingo da, urriaren 16an, Garces de los Fayos ikastolak antolatuta.
HABEren lana moldatzeko plan estrategikoa aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak
2011-09-28 11:40 Euskerea berbagaiLurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak HABEren lana moldatzeko plan estrategikoaren barri emon dau Eusko Legebiltzarrean. HABEren lan egiteko modu batzuk aldatu beharra dagoela adierazo dau, zaharkituta dagozalako, eta horregaitik, euskalduntze sistemea krisi ekonomikora eta ikasleen gitxitzera egokitu behar da.
Euskerea ikasteko 'Arian' metodo barria aurkeztu dau Elkar argitaletxeak
2011-09-27 15:38 Euskerea berbagaiEuskerea ikasten hasteko metodo barria aurkeztu dau Elkar etxeak, Arian. Metodo modernoa, osoa, erakargarria eta erraza dala nabarmendu dau aurkezpenean Txantxon Zubeldia argitaletxeko editoreak. Itziar Etxabe eta Marian Urkizu Arian metodoaren egileak, eta Joseba Ezeiza EHUko irakaslea be prentsaurrekoan izan dira.
Bilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-09-22 15:38 Euskerea berbagaiBilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Euskaltegiaren izenean Arantza Camarero zuzendariak sinatu dau eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Pedro Alberdi Bilbo Zaharra Forumaren burua eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria be ekitaldian izan dira.
Altzora euskera alkartea aurkeztuko dabe Sondikan
2011-09-22 14:05 Euskerea berbagaiSondikoztarrek euskera alkarte barria aurkeztuko dabe irailaren 23an, Altzora Euskera Alkartea izenekoa, hain zuzen be. Ekitaldia 19:00etan izango da, Sondikako kultur etxean. Altzora alkartearen helburua nagusia euskerea sustatzea da, eta herrian euskerearen normalizazinoa eta erabilerea bultzatzea.
Estaduko Aldizkari Ofizialak euskeraz argitaratuko ditu lege mailako arauak
2011-09-21 12:35 Euskerea berbagaiAurrerantzean, BOE Espainiako Estaduko Aldizkari Ofizialak euskeraz argitaratuko ditu lege mailako Estaduko arauak, Eusko Jaurlaritzeak Espainiako Gobernuko Presidentetzako Ministerioagaz izenpetuko dauen lankidetza hitzarmen bati esker.
Karneta eta pasaportea euskeraz atara dodaz
2011-09-20 15:38 Euskerea berbagaiDonostian ateko poliziak ez deust ulertu euskeraz karneta eta pasaportea barritzera ninoiala. Nhaikoa aztoratu esan deust espainolez, berehala ekarriko deustala itzultzailea. To! Baina itzulian zuzenean bialdu nau 9. mahaira. Han, euskeraz polito, barritu deustie Espainiako nortasun-agiria.
Lip dub bategaz hasiko dabe aurtengo Euskerearen Eguna Igorren, hilaren 24an
2011-09-20 14:00 Euskerea berbagaiIgorreko Euskera Planak 9. Inbiu jaialdia antolatu dau, hilaren 24an. Lip dub baten grabazinoagaz hasiko dabe jaia, 10:30ean, udaletxeko plazan. Euskera Planeko kideak buru-belarri dabilz beharrean ibilbidea, gidoia, parte-hartzaileak eta abar antolatzeko.
Euskaltzaindiak egoitza barria dauka Gipuzkoan
2011-09-19 14:26 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak egoitza barria dauka Gipuzkoan, Donostiako Tolare baserria, hain zuzen be. Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzeaz gan, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten daben taldeek Tolaren jardungo dabe aurrerantzean.
Helduen euskalduntzearen 2011-2012 ikasturtea abiarazoko dau Eusko Jaurlaritzeak Donostian
2011-09-16 10:55 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) euskaltegien 2011-2012 ikasturtea inaugurauko dabe gaur, hilak 16, Donostian. Gainera, saio berean helduen euskalduntzearen inguruko erradiografia bat egingo da.
Alex Txikon izango da aurtengo 'Aukeratu Zeurea' kanpainearen irudia
2011-09-12 12:22 Euskerea berbagaiEuskerea eta kirola buztartzen dituan Aukeratu Zeurea kanpainearen aurtengo edizinoaren barruan, mendizaletasuna jorratuko dau Alkarbide bilguneak (Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak) Alex Txikon mendizale lemoarraren eskutik.
Udal euskaltegiek hasierea emon deutsie 2011-12 ikasturteari
2011-09-08 15:14 Euskerea berbagaiHABEko zuzendari Iñaki Uribek ondokoa adierazo dau: Abagune ekonomiko gogorrean egon arren, bai Kultura Sailaren eta bai Hizkuntza Polikarako Sailordetzearen lehentasuna da euskalduntze eta alfabetatzera bideratzen dan diru-partideari ahal den neurrian eustea.
Euskera ikastaroetan izena emotea bultzatuko dabe Bilboko Udalak eta euskaltegiek
2011-09-08 11:15 Euskerea berbagaiBilbon 18 euskaltegi dagoz, uriko zortzi barrutietan banatuta, eta dagoeneko ia auzo guztiek dabe euskaltegi bat. Lan didaktiko eta profesionaltasun bikainak dira euskaltegien ezaugarririk behinenak. Ez da edozelakoa eskola-orduetatik kanpo euskerearen erabilerea bultzatzeko egiten daben ahalegina be, jarduera kulturalak, ludikoak eta jai-girokoak antolatuta
'Aek-k hitza ematen dizu' matrikulazino kanpainea abian da
2011-09-07 11:57 Euskerea berbagaiAEKren eretxiz, Korrika 17 igarota, euskalakari berbeak ez dau galdu ez gaurkotasunik, ez indarrik, eta horren iraupena aldarrikatzen segidu behar dala uste dau, AEKren azken helburua lortu arte, hau da, herritar guztiak euskalakari izango diran Euskal Herria, Euskal Herri euskalduna.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...