Kxo!, euskerea ikasteko eskuko telefonoetarako aplikazinoa eskuragarri
2012-06-27 15:46 Euskerea berbagaiKxo! euskerazko oinarrizko hiztegia ikasteko smartphoneetarako (Android eta iPhone plataformetarako) aplikazinoa aurkeztu dau gaur Elhuyar-ek. Gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntu hartuta, euskerea ikasi ahal izango dau erabiltzaileak.
II. Gerardo Lopez de Gereñu Lehiaketako sariak emon ditue Gasteizen
2012-06-25 17:47 Euskerea berbagaiGerardo Lopez de Guereñu lehiaketearen bigarren edizinoaren sari-emote ekitaldia egin zan bagilaren 22an, Gasteizeko Arte Ederren Museoan. Arabako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketeak Araban dagoan euskal toponimia ezagutzea eta euskereak bertan daukan presentziaren barri emotea ditu helburu nagusi.
'Giro onean' lelopean Gasteizko Udalak uriko ostalaritzan euskerea bultzatzeko kanpainea abiarazo dau
2012-06-25 11:37 Euskerea berbagaiEskainitako zerbitzuen artean, euskerea ikasteko diru laguntzak dagoz baita jatetxe eta tabernetako kanpo errotuluak edo webgunea euskeratzeko be. Bestalde dobako itzulpen zerbitzua eskaintzen da eguneroko lanerako behar diran testuak, menuak edo kartak kasu, euskeratzeko.
Euskerazko kultura-produkzinoa aztertuko dabe Ander Lipus, Maialen Lujanbio, Asier Altuna, Eñaut Elorrieta, Katixa Agirre eta Estitxu Fernandezek Bilbon
2012-06-25 10:56 Euskerea berbagaiMintegi honek abiapuntu jakin bat izango dau: ganerako hizkuntza nagusiakazko hartu-emonetan euskaldunen komunidadeak zailtasun erantsiak ditu, bai hasierako sormen-prozeduran, bai sortutako kultura-produktuak zabaltzeko momentuan be.
UPV/EHUren ikasle barrien % 88k izan dau aurten osorik euskeraz emoten diran graduetan matrikuletako aukerea
2012-06-22 15:21 Euskerea berbagaiUPV/EHUn matrikulau diran ikasleen % 96,51k izan dau euskeraz ikasteko aukerea. Hauxe da egunotan Gobernu Kontseiluan aurkeztutako UPV/EHUko Euskerearen Plan Gidariaren (2007/08-2011/12) jarraipen ebaluazinoaren emoitzetako bat. Jarraipen ebaluazinoagaz batera, 2013 urterako luzapen-egokitzapena be aurkeztu da bileran.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko dau gaur
2012-06-18 11:52 Euskerea berbagaiBai Euskarari Laguna saria jasoko dau Athletic Clubeko atezain ohiak euskerearen normalizazinoaren alde urte honeetan guztietan egindako lanagaitik.
Euskerea bultzatzeko asmoz, Euskonbola martxan jarri dabe
2012-06-15 15:47 Euskerea berbagaiGaur eta bihar Bilboko Zubiarte merkatalgunean egongo da euskal tonbolea eta, bagileko azkenengo astegoienean, Portugaleteko Ballontin. Gazteei zuzendutako jolasa da Euskonbola, euskerazko piropoak idaztearen truke sari bikainak lortu leikiez. Leizaola Fundazinoak ipini dau abian ekimena, gazteen artean kontestu informaletan erderara sarri joten dala ikusita.
Hizkuntza-eskubideen urraketea betikotzeko beste lan eskaintza bat
2012-06-15 14:27 Euskerea berbagaiOsakidetzaren lan eskaintza barriko azterketak egingo dira asteburuan Barakaldoko BECen. 2.600 lanpostu atarako dira lehiara. Azterketa eredua aldatu egin da oraingo deialdian, Rafael Bengoak berak iragarri eban lez, euskera jakitea erabagigarria ez izateko.
'Barneratu, barreiatu', Araba Euskaraz Bastidan domekan
2012-06-15 11:38 Euskerea berbagaiBarneratu, barreiatu lemapean, milaka euskalzale batuko dira domekan, Araba Euskaraz jaian, Bastidan. Antolatzaileek hiru kilometroko ibilibidea atondu dabe, adin eta gustu guztietarako eskaintza zabalagaz, jana, edana, musikea, bertsoak, jantzea... Batutako dirua Bastida ikastoleak egindako handitze lanak ordaintzeko bideratuko da.
Soziolinguistika Klusterrak VIII. Batzar Orokorra egin dau
2012-06-15 11:30 Euskerea berbagaiEstatutuek Batzar Orokorrerako arautzen dituen ohiko atal formalak aztertzeaz gan (aurreko urteko balorazinoa, urteko plana eta aurrekontua, zuzendaritzearen osoketea…) Alkartearen estatutu barriak onartu eta Euskaltzaindia ohorezko bazkide izentau da.
Topaguneak 'Zergatik ez?' tailerraren eskaerea egiteko epea zabaldu dau
2012-06-13 14:31 Euskerea berbagaiTopaguneagaz batera 12 euskera alkartek eskainiko dabe tailerra: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Getxo), Elgoibarko izarra (Elgoibar), Irun Iruten (Irun), Jardun (Bergara), Karralikaluze (Atarrabia), Loramendi (Eskoriatza), Pil-pilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).
XLIII. Derioko Udako Euskal Ikastaroa
2012-06-12 12:06 Euskerea berbagaiUdeagaz batera datoz oporrak, baina batzuk oporrak ikasketa bereziak egiteko aprobetxeten ditue. Labayru Ikastegiak berrogeta hiru urte daroaz hutsik egin barik udan ikastaroak eratzen euskerea ikasteko. Aurten be badator.
'Futbola, oinarritik euskaraz' futboleko entrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe
2012-06-08 15:46 Euskerea berbagaiFutbola, oinarritik euskaraz futboleko estrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe Bilboko Foru Liburutegian. Proiektu aitzindaria da, izan be orain arte ez da euskerazko materialik egon. Lehenengo mailako materialaren ostean, laster bigarren eta hirugarren mailakoak kaleratuko ditue.
Euskaltzaindia 'Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena' jardunaldian izango da
2012-06-06 18:51 Euskerea berbagaiBagilaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolatuta, Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena izeneko jardunaldia egingo da Burlatan, Udal Parkeko Jauregian.
Bermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren bigarren fasea abiatuko dau eguaztenean
2012-06-04 17:48 Euskerea berbagaiBermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) bigarren faseari ekingo deutso hilaren 6an. Hurrengo bost urteetarako plangintza barria herritarrekaz batera landu nahi dabe.
Aurreikuspen guztiak bete dira Trapagarango Ibilaldian
2012-06-04 12:03 Euskerea berbagai100.000 lagun inguru espero zituen eta aho-betez esan daiteke antolatzaileen aurreikuspenak bete egin dirala.
2013ko Ibilaldia Portugaleten izango da Asti Leku ikastoleak antolatuta.
Euskera eta Euskal Kulturako Irakurletza sortuko da datorren urtean Université de Pau et des Pays de L'Adour-en
2012-05-29 11:19 Euskerea berbagaiUnibersidadeko graduko titulua edo lizentzia izan beharko dau irakurleak. Lehentasuna izango dabe Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua dabenek edo Itzulpengintza eta Interpretazinokoek. Hizkuntzei jagokenez, EGA edo baliokidea, eta frantseseko B2 mailaren ezagutza baliokidea izan beharko dau.
VII. Mintza Eguna Santurtzin, bagilaren 2an
2012-05-28 12:21 Euskerea berbagaiBagilaren 2an, Mintza Eguna egingo dabe Santurtzin, Topaguneak, Bai Esan Santurtzin Euskaraz alkarteak eta AEK-k antolatuta. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestau dabe. Mintza Eguna mintzalagunen ikasturte amaierako jaia da.
Langune hizkuntz industrien alkartea Bruselan aurkeztu dabe
2012-05-25 14:46 Euskerea berbagaiLangune Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Alkartea egunotan Bruselan aurkeztu dabe, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan. Languneko zuzendari Fernando Alanak erakundearen jatorria, funzionamentua eta helburuak aurkeztu zituan.
Eusko Jaurlaritzeak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plan barria gizarteratzeko prozesua hasi dau
2012-05-25 11:13 Euskerea berbagaiBide nagusia Euskera 21 bloga izango da. Hilebetez, bagilaren 24ra arte, nahi dauenak bere ekarpen eta proposamenak egiteko aukerea izango dau blog horretan.




















Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...