Euskaltzaindia eta Bizkaia Irratia, alkarlanean 'Goizeko izarretan' saioan

Bizkaie! 2011-05-26 17:52   Euskerea berbagai

Goizero, astelehenetik barikura, euskal toponimiari buruzko lehiaketea egiten dabe Bizkaia Irratiko Goizeko izarretan irratsaioan. Euskaltzaindiagaz alkarlanean atondutako saioaren helburua euskal leku-izenak aztertzea eta zabaltzea da.

Badator 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' euskerea familia bidez transmitiduteko kanpainea

Bizkaie! 2011-05-26 12:50   Euskerea berbagai

Bizkaiko ia 16.000 familiak jasoko daben 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' lemapeko kanpainearen helburua, euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak dauen garrantzia nabarmentzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxepare Institutuak eta Ramon Lull Institutuak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2011-05-25 18:42   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak eta Ramon Llull Institutuak lankidetza hitzarmen markoa sinatu dabe Donostian. Itunaren helburu nagusia euskerearen eta katalanaren zabalkuntza ardatz daben programa eta ekintzetan alkarlanean jardutea da. Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Vicenç Villatoro Ramon Llull Institutuko zuzendariak sinatu dabe.

'Diserdit', gazteentzako sormen topaketak euskerearen erabilerea eta sormena sustatzeko helburuagaz

Bizkaie! 2011-05-24 18:25   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak sormen topaketak antolatu ditu datorren bagilaren 28an eta 29an udalerriko gazteentzat, sormena landu eta aurrerantzean Izarren Distira Galan parte hartu ahal izateko.

Kaiku izango da ikastolen aldeko jai guztien babes ofiziala

Bizkaie! 2011-05-23 18:51   Euskerea berbagai

Modu honetan, alde batetik, ikastolen aldeko jaien babesle ofiziala izango da, eta bestetik, umeek eurek diseinautako jokoen gune bat jarriko dau martxan. Gainera, konpainiaren produktuak modu esklusiboan eskainiko dira jai bakotxean.

Getxoko Udalak 'Mertzerian ere euskaraz' kanpainea jarri dau martxan

Bizkaie! 2011-05-23 15:51   Euskerea berbagai

Gehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren harira dator kanpaina hau. Orain urte batzuetatik hona udalerriko merkataritzearen hainbat sektoretan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz dago martxan egitasmoa, harategi, arrandegi, okindegi eta kirol-dendetan, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko udalerrietako hizkuntza-politiken ganeko datuak aurkeztu ditu Kontseiluak

Bizkaie! 2011-05-20 12:13   Euskerea berbagai

Euskal Herriko 116 udalerritako hizkuntza-politikak aztertu ostean, Kontseiluak Bizkaian neurtutako udalerrien irakurketa orokorra eta Bilboko Udalaren datuen barri emon eban prentsaurrekoan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna ospatuko da maiatzaren 21ean Kanpezun

Bizkaie! 2011-05-20 10:45   Euskerea berbagai

Kanpezuko Mintzalagun taldeak, XVII. Mendea Kultur Alkarteak, Maeztuko Amezti Euskera Alkarteak eta Urbisuko Biharra Kultur Alkarteak Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna antolatu dabe maiatzaren 21erako.

Dana prest Ondarroan Boga! egiteko

Dabi Piedra Robledo 2011-05-19 14:44   Euskerea berbagai

Ondarroan ospatuko da aurtengo Ikastolen Ibilaldia, maiatzaren 29an, eta adin eta gustu guztietako jentea erakarriko dabelakoan dagoz antolatzaileak, Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dabenez: Era guztietako parte-hartzaileak asetuteko jarduerak eratu doguz, adierazo dau Jaione Peña 2011ko Ibilaldiko dinamizatzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Juan Mari Lekuona zanaren liburutegia Oiartzungo herriarentzat izango da

Bizkaie! 2011-05-19 14:29   Euskerea berbagai

Daborduko, Oiartzungo Udala Juan Mari Lekuona zanaren liburutegiaren jaubea da, Udaleko Kultura sailak eta Lekuonaren familiaren arteko hitzarmenari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Etxepare Institutuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2011-05-17 17:32   Euskerea berbagai

Hitzarmenak Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sortzea dau helburu. Besteren artean, bi erakundeak batera jatdungo dabe, batez be EAEtik kanpo, euskerearen sustapenari, zabalpenari, ikerketeari eta oro har normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko, besteak beste, jardunaldiak eta ikastaroak antolatuz.

Euskerazko hedabideek erakundeekaz izandako batzarren emoitzak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2011-05-17 15:45   Euskerea berbagai

Euskera hutsez jarduten daben 86 hedabide ez publikok gizartean dauken papela azpimarratu eta erakunde publikoen babes handiagoa eskatzeko kanpaineari ekin eutsoen zezelaren 1ean. Gaur, alkarrizketen balorazinoa egin dabe Donostian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskaldunon programea: Demokrazia Linguistikoa, eta harago

Bittor Hidalgo 2011-05-16 15:55   Euskerea berbagai

Behingoz, euskal herritar guztiek onartu behar dabe, eta norberak barneratu, herri honetan danok dogula, gizalegez, euskera jakiteko betebeharra eta erabilteko eskubidea. Eta legeak be autortu behar dau hori.

Etxepare Institituak sei irakurletza barri eta katedra bi ipiniko ditu martxan datorren ikasturtean

Bizkaie! 2011-05-16 15:32   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak, 2011-2012 ikasturterako, sei irakurletza barri eta katedra bi ipini gura ditu martxan. Halanda ze, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak eta Konstantzako unibersidadeko katedradun Georg Kaiser-ek lankidetza hitzarmena sinatu dabe unibersidade aleman ezagunak irakurletzea abian ipini daian.

Topaguneak erronka barrien ganean jardun eban zapatuan, urteko batzar nagusian

Bizkaie! 2011-05-16 14:12   Euskerea berbagai

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko kideek euskera alkarteen mugimenduaren erronka barrien ganean jardun eben zapatuan, hilaren 14an, Iurretan egindako Urteko Batzar Nagusian. Gaur egun, Euskal Herriko 96 euskera alkarte dagoz federazinoan.

Euskerearen etorkizuna marrazteko 100 erakunde Bermeon

Bizkaie! 2011-05-13 12:32   Euskerea berbagai

Aurten, Arrain Azokan (Maiatzak 13, 14 eta 15ean) egingo dan ekitaldian arkatz-ontzia banatuko jake parte-hartzaileei, bertan, euskerearen aldeko arkatz eta kolore guztietako margoak gorde ahal izateko.

20.000 poltsa berrerabilgarri doban Zazpi Kaleetako dendetan euskerea bultzatzeko

Bizkaie! 2011-05-12 15:02   Euskerea berbagai

Akordioa Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak sinatu dabe alkarren segidako zazpigarren urtez, bai lagunen arteko hartu-emonetan bai merkataritzakoetan geure hizkuntzearen erabilerea sustatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko udalerriotako jai-esparruetan euskerea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2011-05-10 15:42   Euskerea berbagai

Bizkaiko udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuek azken bi urteotan garatutako ekimena finkatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta AFADEk (Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartea) lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur, hilak 10, gure lurraldeko herrietako jaietan jarten diran barraka eta jolas-ikuskizunetan euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerearen aldeko hizkuntza politikak aztertu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian

Dabi Piedra Robledo 2011-05-09 15:27   Euskerea berbagai

Euskal Herriko administrazino guztien lana aztertu eta igaz egindako aurrerapausuak eta gertatutako atzeraldiak batu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian. Bilbon aurkeztu dabe txostena, eta guztion eskura dago hizkuntza politikaren ganeko blogean: www.kontseilua.org/hizkuntzapolitika

Hur Gorostiaga: 'Euskal Herriak erantzun dau'

Bizkaie! 2011-05-09 11:06   Euskerea berbagai

Hamarnaka milaka lagun batu zituan atzo Herri Urrats 2011k,. Laku bat munduan lemapean, eta eguraldi ederra lagun, Iparraldeko zein Hegoaldeko euskaltzale ugarik gozau eben Senperen. Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen alkarteko buru Hur Gorostiagak gaur bertan, Bizkaie!-ri egindako balorazinoan, sano pozik dagozala adierazo deutso.