Euskaltzaindiak 2012ko 'Euskera' aldizkariak kaleratu eta 'Bertze prediku batzuk' liburua sareratu ditu
2014-01-02 11:13 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak 2012an argitaraturako Euskera agerkariaren hiru zenbakiak argitaratu ditu, eta Bertze prediku batzuk liburua webgunean irakurgai ipini barri dau. Hori lanori Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumearen 16. zenbakia da, eta Gratien Adema Zaldubi-ren lana jaso da bertan.
Euskaltzaindiak 2012an argitaraturako Euskera agerkariaren hiru zenbakiak argitaratu ditu, eta Bertze prediku batzuk liburua webgunean irakurgai ipini barri dau. Hori lanori Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumearen 16. zenbakia da, eta Gratien Adema Zaldubi-ren lana jaso da bertan.
Henri Duhau izan da Bertze prediku batzuk liburuaren prestatzailea. Hauxe da Duhauk Zaldubiri eskainitako seigarren liburukia, Euskaltzainak bilduman. Bertan, bere sasoiko eleiza katolikoaren irakaspenak jasotzen dituen hamalau prediku batu ditu. Denpora bateko lekukotasun bikainak dira, nabarmendu dabe Akademiako iturriek. Zaldubik eskuz idatzi zituan lez, gaur egungo tipografiara moldatuta, argitaratu danbe. Senpereko Udala, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzinoagaz kaleratu da.
Horrezaz gan, Euskera agerkariaren 2012. urteari jagokozan zenbakiak kaleratu ditu. Hemen zenbaki bakotxaren aurkibidea: Euskera 2012,1-2 eta Euskera 2012, 3.
Lehenengo zenbakiak Akademiaren lana eta bizitza akademikoa jasoten ditu. Hasieran, 2012an izan ziran ekitaldi nagusien barri emoten dau: Madrilen egindako Euskarari Gorazarre jardunaldiak; Zizur Txikian, Nafarroa Oinez 2012 zala-eta burutu zana; eta Manuel Lekuonaren heriotzearen 25. urteurrena gogoratzeko, Oiartzunen egin zana. Ganera, Baionako XVII. Jagon Jardunaldietan esandakoak jaso dira.
Betiko lez, Euskaltzaindiak bere bilera-agiri eta adierazpenak argitaratu ditu, eta omendutako euskaltzainen kronikea be idatzi dabe. Amaitzeko, urte horretan hildako Txillardegi, Karmele Esnal eta Josu Arenaza euskaltzainen hilbarri-txostenak sartu ditue.
Euskera 2012,3 zenbakian Euskaltzaindiaren ikerketa arloko artikulu originalak argitaratzen dira batez be, eta horregaz batera bestelako artikulu eta liburu-aitamen zenbait. Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa jardunaldian eta Eusebio Erkiaga euskaltzain eta idazlearen omenezko mendeurren jardunaldian irakurri ziran lanak kaleratu dira. Beste ikerketak atalean, jarraiko ikertzaileek, adituak diran arloko artikuluak argitaratu ditue: Xabier Alberdi Larizgoitia, Joseba Ezeiza, Ines M. Garzia-Azkoaga, Juan Carlos Odriozola, Ainara Ondarra, Iratxe Retolaza, Amaia Serrano, Gema Lasarte, Jaime Valverde, Txomin Peillen eta Pako Sudupe.
Amaitzeko, Pruden Gartziak Joana Albreten biografia bat liburuari iruzkina egiten deutso. Georges Rebuschik Jesu Kristen Imitazionea, Jean-Louis Davantek atondutako argitalpenari egindako erreseinea be argitaratu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!