Sopelana-Sopela auzian, Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur emongo dabe udalerriko izen ofiziala aldatzeko azken pausua

Bizkaie! 2014-01-29 09:51   Euskerea berbagai

Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur, urtarrilak 29, udalerriko izen ofiziala aldatzeko azken pausua emongo dabe, Sopelana izena Sopela bihurtuz, botazinoan aurrera egin ezkero.

Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur, urtarrilak 29, udalerriko izen ofiziala aldatzeko azken pausua emongo dabe, Sopelana izena Sopela bihurtuz, botazinoan aurrera egin ezkero.

Bizkaiko Batzar Nagusietako udal bilkurea 09:30ean hasiko da Gernikako Batzarretxean, eta bilkurako laugarren puntua izango da: Sopelana udalerriaren izenaren aldaketea onartzeko Foru Aldundiaren jaurtze-Batzarrak 2013ko urriaren 15ean izaniko bileran hartutako erabagia.

Batzar Nagusiek akordioa adosten badabe, izen ofiziala Sopela bihurtuko da. Horren ostean, Batzar Nagusiek hartutako erabagia Udalari jakinarazo beharko deutsie.

Horrezaz gain, Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialetan argitaratuko da iragarkia, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estaduko administrazinoei bialduko jake erabagia, jagokozan ondorioetarako. Era berean, toki-erakundeen jagokon erregistroari helarazoko jako foru araua.

Ebazpena jakinarazo eta argitaratzean, udalerriaren izen ofiziala Sopelana izatetik Sopela izatera igaroko da.


2012. urtean hasitako prozesua

2012. urteko zemendiaren 29an, Saioa Villanueva Sopelako alkateak Euskaltzaindiari gutuna bialdu eutson, udalerriko izen ofizialagaz loturea eben txosten guztiak udaletxean jasoteko asmoz. Euskaltzaindiak dokumentazinoa bialdu eban, eta udalerriko izen zuzena Sopela dala berretsi eban.

Kontuak kontu, Sopelako Udal Gobernuak izen aldaketarako prozedureagaz hastea erabagi eban, eta proposamena aurkeztu eban 2013. urteko urtarrilaren 21ean egindako Euskera, Hezkuntza eta Kultura Batzordean.

Betitxe Saitua aitatutako batzordeburuak hola eskatu ostean, Xabier Kintana Euskaltzaindiako idazkariak eta Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordearen idazkariak batzordean parte hartu eben. Bertan, alkatetzeak egindako proposamena aztertu zan (izen ofiziala aldatzea proposatzen dauena), eta Euskaltzaindiak azken urteetan egindako hainbat ebazpen aztertu ziran:

- 1979an, Euskaltzaindiak osotutako Euskal Herriko Udalen izendegian, Euskaltzaindiak onartu eta gomendatu eban izena Sopela izan zan.

- 1986an, berretsi egin eban erabagi hori Euskal Herriko Euskal Autonomia Erkidegoko herrien izendegian.

- 1987ko urriaren 28an, Onomastika Batzordeko Idazkari eta Euskaltzaindiako Lehendakariorde Jose Luis Lizundiak erespena emon eban eta Udal honetara bialdu, Sopelako udalerriaren izenean euskal era akademikoa Sopela dala argituz, Sopela dalako eskualdeko euskaldunek herria izentetako erabili daben ohiko izena, toponomastikearen arau orokorrari jarraituz, bokalen arteko n-a galduz. Sopelana izena, barriz, udalerriari deitzeko bersino erromantzea izentau eben.

- 1997. urtean, Euskaltzaindiak beste erespen bat emon eban aurrekoa berretsiz.

2013. urteko zezeilaren 28an, Sopelako udalbatzak gehiengo osoz udalerriaren izena aldatzea onartu eban, Bildu eta EAJren aldeko botoakaz eta PSE eta PPren abstentzinoakaz. Udal bilkureak birritan berretsi eban izen aldaketea, eta ordutik, Foru Aldundiaren esku egon da azken pausuak emotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu