Lurralde-antolakuntzeak eta urigintzeak euskerean daben eragina aztergai

Bizkaie! 2014-01-08 11:38   Euskerea berbagai

Lurraldea & hizkuntza. Hizkuntza & lurraldea (I. jardunaldiak) jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketearen arteko hartu-emonez hausnartuko da, batez be, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa daben guneei jagokenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) eta Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin deutsie alkarregaz. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldi hau antolatu dabe UEUgaz lankidetzan. Urtarrilaren 16 eta 17an izango da Donostiako Carlos Santamaria zentroan. Doban izan arren, urtarrilaren 14ra arteko epean, izena emotea nahitaezkoa da.

Hizkuntzearen eta egoera sozio-kulturalaren arteko hartu-emonak orain zenbait urte azaleratzen hasi ziran soziolinguistikearen jaiotzeagaz. Hizkuntzalaritzearen ikuspegi sozialago horri geografiaren garrantzia be gehitu eutson geolinguistikearen jakintza-alor barriak. Halan da be, gitxi berba egiten da oraindino be lurralde-antolakuntzeak eta urigintzeak hiztun-komunidadearengan daben eraginaz. Lurraldea & hizkuntza. Hizkuntza & lurraldea (I. jardunaldiak) jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketearen arteko hartu-emonez hausnartuko da, batez be, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa daben guneei jagokenez. Izan be, eragin linguistiko sano desbardina dauka uri handi batean mila etxebizitza barri eregiteak edo euskerearen arnasgune dan herri txiki batean berrehun etxe barri egiteak. Lurralde-antolakuntzearen eta urigintzearen ohiko egitarauan hizkuntzearen gaineko ikuspegiak be bere lekua euki beharko leukelakoan antolatzen da jardunaldia. Kultura-ondarea ez dabelako eraikinek eta natureak bakarrik osotzen.


Helburuak:

• Geografia eta hizkuntzearen arteko hartu-emon estuez hausnartzea.

• Lurralde-antolakuntzeak eta urigintzeak euskerearen hiztun-komunitatearengan dauen eragin zuzenaz ohartarazotea.

• Eragin hori kontuan har daiten hartu beharreko neurriez hausnartzea, bai kalteak murrizteko bai onurak indartzeko.

Jardunaldia hizkuntzalaritzearen inguruko adituei zuzentzen jake gehienbat: soziolinguistei, euskera-teknikariei, eta, oro har, euskerea indarbarritzeko interesa daben guztiei. Era berean, hainbat diziplina arteko gaia izanik, beste zenbait aditurentzat be interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, urigileentzat eta legelarientzat.

Matrikulea doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena emotea. Bazkaria be izango da (15€) lehen egunean (eguena 16). Matrikularako edo bazkarirako izena emoteko, argibideak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu