Motibazinoa ardatz, Topaguneak XI. Topaldia egingo dau urtarrilaren 30ean Durangon

Bizkaie! 2014-01-08 10:01   Euskerea berbagai

Topaldiaren hamaikagarren edizinoan izena emoteko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, http://topaldia.wordpress.com/eman-izena/ atarian. Matrikuletako 30 euro ordaindu behar dira, eta bazkaria barne izango dau. Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Euskaltzaleen Topaguneak XI. Topaldia egingo dau urtarrilaren 30ean Durangoko Elkartegian, Landako erakustazokearen ondoan. Hizkuntzeagazko motibazinoa oinarri hartuta, ardura personal eta kolektiboa aktibetako bidean kokatzea da helburua, antolatzaileek adierazo dabenez.

Horretarako, topaketan zehar, motibazinoaren eta barrubatzen dituan kontzeptuen definizinoa zehaztuko da lehenengo, eta zenbait kasu praktiko aztertuko dira ostean. Kasu guztietan eztabaidarako tartea egongo da. Arratsaldean, Jon Sarasuak aurkeztu barri dauen Hiztunpolisa liburuaren ekarpenei buruzko mahai-ingurua izango da.

Topaldiaren hamaikagarren edizinoan izena emoteko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, http://topaldia.wordpress.com/eman-izena/ atarian. Matrikuletako 30 euro ordaindu behar dira, eta bazkaria barne izango dau. Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Egun osoko jardunaldia izango da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte, eta hizlarien artean izango dira Mikel Irizar, Xabier Erize, Iñaki Martinez de Luna, Rosa Ramos, David Anaut, Iban Arantzabal, Julen Arexolaleiba, Iñigo Fernandez Ostolaza eta Belen Uranga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu