300 berbalagun batuko dira zapatuan Egoibarren, 8. Mintza Egunean
2013-05-27 15:45 Euskerea berbagaiElgoibarko Izarra kultur alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko egitaraua prestau dau bagilaren 1ean, mintzalagun, berbalagun eta mintzakide guztien jaia dan Mintza Egunean. Euskal Herri osoko 300 bat berbalagun batuko dira.
Euskerea eta mitologia aztergai, Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarrean
2013-05-24 15:48 Euskerea berbagaiMitologia: jatorria irakurtzeko zientzia izenburupean egingo dabe Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarra, zapatuan, maiatzak 25, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Mitologia eta hizkuntzea landu dituen hainbat adituk hartuko dabe parte jardunaldian, besteak beste, Roslyn M. Frankek, Juan Inazio Hartsuagak eta Felix Zubiagak.
Osakidetzako Bilbo Eskualdean 'Euskaraz bai sano' kanpainan buru-belarri
2013-05-20 17:32 Euskerea berbagaiOsakidetzako euskera planean aurrera egin guran, igazko urte amaieran abiatu zan profesional eta zerbitzu elebidunak identifiketako programearen barruan, Euskaraz bai sano goiburupeko sentsibilizazino kanpainea garatzen dabilz zerbitzu erakundeak.
Euskerearen aldatza leuntzeko asmoz egingo dabe maiatzaren 26an Ibilaldia Portugaleten
2013-05-16 14:59 Euskerea berbagaiAsti Leku ikastoleak antolatu dau 2013ko Ibilaldia eta Itsasadarraren Ezkerraldeko ezaugarri nagusi biak batuko dituan ibilbidea preparau dabe: Itsasadarra bera eta industria buztartuko ditu 7,5 kilometroko zirkuituak. Industriaren munduan euskerea sartzeko lan egin dabenei egingo deutsie omenaldia aurten.
Lan mundua euskalduntzeko konferentzia antolatu dau Kontseiluak bagilaren 13rako
2013-05-15 11:40 Euskerea berbagaiLan munduan zeresana daben lau eremu nagusiei, hau da, enpresariei, langileei, administrazinoari zein herritarrei, gaiaren inguruan berba egiteko plazea eskaini nahi deutsegu eta horretarako Kontseiluan parte hartzen dogun aholkulariok Lan mundua euskalduntzeko konferentzia antolatu dogu bagilaren 13rako.
Bizkaiko Aldundiak harrerea egin deutse Ibilaldia 2013ko antolatzaileei
2013-05-14 15:55 Euskerea berbagaiBizkaiko ikastolen aldeko jaiaren 35. edizinoa izango da aurtengoa, eta Portugaleten ospatuko da, datorren maiatzaren 26an, Aldapak leunduz lelopean.
Nafarroako Gobernuak Euskerearen Kontseiluko hamasei kide izentau ditu
2013-05-09 18:27 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak Euskerearen Kontseilua osotuko daben hamasei kideren izenak jakinarazo ditu. Kide horren artean Andres Iñigo dago, Euskaltzaindiaren izenean, Akademiak berak adierazo dauenez. Nafarroako Euskerearen Kontseiluaren buru José Iribas Hizkuntza kontseilaria izango da.
Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da
2013-05-03 12:26 Euskerea berbagaiAtzo, maiatzak 2, hil zan Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina, 81 urte zituala. 2008ko maiatzaren 10ean, Mendebalde Kultura Alkarteak omenaldia egin eutson, euskal hizkuntzalaritzan aitzindari eta bidegile izateagaitik.
Bost mila eta bostehun berbalagun
2013-05-02 11:36 Euskerea berbagai5.500 berbalagun edo mintzalagun dagoz Euskal Herri osoan. 5.500 herritar, euskaldunon komunidadeko kide aktibo izateko prest. Nork esango eutsen Donostiako Bagera euskaltzaleen alkarteko kideei, orain 20 urte martxan jarri eben egitasmo apal hori hainbesteraino zabalduko zanik?
'Gogoa kirolean' Mendebalde Kultura Alkartearen XVII. jardunaldiak Bilbon maiatzaren 3an eta 4an
2013-04-30 18:36 Euskerea berbagaiGogoa kirolean izenburupean, urteroko hitzordua antolatu dau Mendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 3 eta 4rako. Berbaldiok Bilboko Plaza Barria 15ean, Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira.
30. Herri Urrats jaia aurkeztu dabe Baionan
2013-04-30 13:26 Euskerea berbagaiAurkeztu barri dabe Herri Urratsen aurtengo edizinoa Baionan, hain zuzen be 30.a izango dana. Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia maiatzaren 12an izango da, Kanboko Xalbador ikastetxearen alde. Aurtengo leloa Hogeita abar urte izango da.
Elgoibarko Izarrak antolatuko dau aurtengo Mintza Eguna, bagilaren 1ean
2013-04-29 14:53 Euskerea berbagaiBagilaren 1ean, Elgoibarren ospatuko dabe aurtengo Euskal Herriko Mintza Eguna. Elgoibarko Izarra kultur alkarteak 50 urte bete barri ditu, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu gura ditue herrian.
AEK-k eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-04-17 15:45 Euskerea berbagaiHitzarmen horrek AEKren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sendotzea dau helburu, eta euskerearen normalizazinorako proponiduten diran egitasmoen inguruan gauzatuko da, euskerearen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazinoan eta sentiberatzean batez be.
'Biarnoko euskaldunak' liburua aurkeztu dau Philippe Etxegorrik
2013-04-12 16:25 Euskerea berbagaiPhilippe Etxegorriren Biarnoko euskaldunak: historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean liburua aurkeztu da be gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Aurkezpena Etxegorrik berak egin dau, ondoan Asier Iriondo ZingiZango Legazpiko euskera alkarteko presidenteordea izan da.
Euskaldunentzako topagunea laster da abian Etxebarrin
2013-04-12 11:26 Euskerea berbagaiHego Uribeko Etxebarri herrian biztanleen laurena euskalduna da, eta beste horrenbesteko euskeraz ulertzeko kapaza da. Halanda be, erabilerea % 3 ingurukoa besterik ez da. Egoerearen ganeko gogoetea egiteko, hitzordua ipini dabe: apirilak 19, 19:00etan, CIME zentroan.
Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae galego, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxuara itzuliko da
2013-04-10 17:51 Euskerea berbagaiBernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae euskaraz argitaratu zan lehenengo liburua galiziera, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxua hizkuntzetara itzuliko da, Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.
Amaia Apalauzaren 'Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa' liburua aurkeztu dabe
2013-04-10 11:13 Euskerea berbagaiAmaia Apalauzaren Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa liburua aurkeztu dabe gaur Iruñean. Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumako 10. zenbakia da.
Ate edegiak Iparraldeko ikastoletan
2013-04-03 15:52 Euskerea berbagaiSeaskak jakinarazo dau bere ikasle kopuruak 3000 zenbakia gainditu dauela, joan dan urtarriletik sartu diran umeei esker. Murgiltze sistemea aukeratu daben guraso barrien artean, eskualdeko kirolari famatuenetariko bat bada: Aretz Iguiniz, Baionako Aviron errugbi taldearen zutabea eta zapatuko ate edegien hitzorduan parte hartuko dau.
Korrika 18 mundiala izan da
2013-03-26 14:38 Euskerea berbagaiKorrika 18 mundiala izan da. Holan hasi dau Edurne Brouardek domekan Baionan amaitu zan Korrikaren balorazinoa. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu Korrikak, eta sekula ez da izan hain plurala. Euskal Herriko mugak gainditu ditu, bost kontinenteetaraino ailegau da.
Euskaltzaleak aktibau eta antolatzeko apustua berretsi dau Euskaltzaleen Topaguneak
2013-03-25 11:20 Euskerea berbagaiGizarte mobimentu modura egituratzen jarraitzeko kohesinoan eta gizarte eraginean lehentasunak jartea erabagi dabe Topaguneko kideek astegoienean, Durangon, egindako Batzar Nagusian.

















Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. PaĆs!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...