Bidea marraztera goaz, XXI. mendeko Donostia euskalduna!
2013-03-12 14:29 Euskerea berbagaiAbiapuntutzat, 6 alkargune-saio berezi izango dituan ziklo bat atondu dau Bagerak, geure artean ideia ekatxak sortzeko, bide emoteko, ideia horreek alkar trukatzeko, aztertzeko, eztabaidatzeko… Azkenean danon artean marrazten joan ahal izateko Donostiako euskaldunon ikusgarritasunaren alde abiatu geinkezan ekimen desbardinak.
Abian da Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea
2013-03-11 14:00 Euskerea berbagaiNahi dudalako! leloa ardatz hartuta, Enkarterriko Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak Bizkaiko hainbat Udalekaz batera abian jarri dau Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea.
Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren bersino barria aurkeztu dau, 42.942 formakoa
2013-03-06 14:53 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Hiztegi Batuaren azken bersinoa aurkeztu dau, eta daborduko sarean dago konsultagai. Danetara, 42.942 forma ditu orain hiztegiak. Ekitaldi berean UZEI eta Akademiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe erakunde bietako ordezkariek.
'Gidabaimena Euskaraz' kanpainan ehun gazte baino gehiago ibili ziran 2012an
2013-03-06 13:34 Euskerea berbagaiGidabaimena aterateko azterketak euskeraz egitera animetan dituan kanpaineak hirugarren urtea bete dau eta gorako bidean dago. Izan be, 2012an, lehenengo aldiz gainditu da ehun parte-hartzaileren kopurua.
'Hogeita abar urte' lelopean, maiatzaren 12an egingo dau Seaskak 30. Herri Urrats
2013-03-05 14:48 Euskerea berbagaiSeaskak Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaiaren 30. urtemugea ospatuko dau maiatzaren 12an, Senperen, Hogeita abar urte lelopean. Bixente Hirigarai Intxai bertsolariak sortu dau aurtengo leloa, eta Paxkal Indok logoa. Kantua, barriz, Xutik taldeak egin dau.
'Aldapak leunduz', Ibilaldia 2013ko kantea eta bideoklipa prest
2013-02-28 14:53 Euskerea berbagaiAldatsak apurka-apurka igoten dabil Portugaleteko Asti Leku ikastolea, aurtengo Ibilaldiaren antolatzailea. Ibilaldiko kantea eta bideoklipa prest dagoz daborduko, biak aurtengo jaiaren leloaren izenburu berekoak: Aldapak leunduz. Kherau talde bizkaitarrak sortu dau abestia. Maiatzaren 26an hartuko dau Portugaletek 35. Ibilaldia jaia.
Korrikaren unidade didaktikoa aurkeztu dabe AEK-k eta ikastolek
2013-02-25 14:17 Euskerea berbagaiEskolara hasten diranetik 18 urtera arteko neska-mutilentzat preparau dabe unidade didaktikoa, edade bakotxarentzat beren beregi egokitutako jarduerakaz. Korrika zer dan, ze ezaugarri daukazan eta euskerearen aldeko jarrerea lako kontzeptuak transmitidu gura ditue eta, bide horretan, irakasleen lagungarri izan nahi dabe.
Euskaltzaindiak 14 euskaltzain urgazle barri izentau ditu
2013-02-25 13:45 Euskerea berbagaiAkademiaren batzorde akademikoetan 2005etik lanean dabilzan personak izentau ditue: Iñaki Aldekoa, Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza
'Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak' liburua aurkeztu dabe Bilbon
2013-02-22 14:45 Euskerea berbagaiGaur, zezeilak 22, Agurtzane Azpeitiaren Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua aurkeztu dabe Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Iker bildumako 29. zenbakia da, eta Mondragon Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.
Euskerea indartzea eta suspertzea dala lehentasuna esan dau Jaurlaritzeak Bruselan
2013-02-22 10:58 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikako sailburuordeak nabarmendu dau Gobernuaren lehentasuna euskarea indartzea eta suspertzea dala, eta, prozesu horretan, hiru faktore erabagigarriak dirala: hizkuntzearen legezko babesaren estatusa, hizkuntza-politika aktiboa eta, batez be, herritarren atxikimendua eta borondatea.
Zezeilak 21: Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna
2013-02-21 09:17 Euskerea berbagaiLiburua ama hizkuntzan oinarritutako heziketearen ardatz lemapean, Irina Bokova Unescoko zuzendari nagusiak adierazo dauenez, teknologia barrien sasoian, liburuak tresna eder eta erabilgarriak dira ezagutza trukerako, alkar ulermenerako eta mundura zabaltzeko. Ezagutzaren gizarteen euskarri dira eta adierazpen askatasunaren eta danontzako heziketearen sustapenaren abangoardian dagoz.
Familien ia % 78k D eredua hautatu dau EAEn 2013-2014 ikasturterako aurrematrikuletan
2013-02-19 11:44 Euskerea berbagaiHizkuntza-eredua kontuan hartuta, euskerazko D ereduak aurreko ikasturteakazko gora egin dau; eta behera, barriz, B eredu mistoak eta gaztelaniazko A ereduak. Holan, azken urteetako joerea mantendu egin dala nabarmendu daiteke. Familien % 77,73k aukeratu dau D eredua, % 19,22k B eredua, eta % 3,05ek A eredua.
Maite Goñik edegiko ditu aurten Ermuko 'Berbetan' jardunaldiak
2013-02-15 10:24 Euskerea berbagaiEuskerearen ezagutzea eta erabilerea izango dira Ermuko Berbetan jardunaldien ardatza. Lau berbaldi eta mahai-inguru atondu ditue, lehenengoa zezeilaren 19an, Maite Goñik IKTei buruz jardungo dau Lobiano aretoan, 19:00etan
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2013-2015 eperako Plan Estrategikoa zehaztuko dau
2013-02-13 10:13 Euskerea berbagaiBai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2013-2015 eperako Plan Estrategikoa zehazteari ekin deutso bagilera bitartean. Proiektu honen bidez, Ziurtagiriaren Alkartearen norabidea behar dan moduan finkatzeko eta garatzeko pausuak zehaztu nahi dira.
Kontseiluak salatu dau hizkuntza-politiketan aurrerapausuak emon ez eta hainbat arlotan atzerapausuak be izan dirala
2013-02-07 17:49 Euskerea berbagaiKontseiluak euskeraz biziteko nahia kokatu nahi izan dau 2012an egungo egoera soziopolitiko barrian, eta, esangura horretan, euskerearen auzia agenda guztietan garai barriari begira egoki kokatzeko proposamena egin dau.
Aurtengo Korrikaren barri emoteko, teknologia barriak eta transmedia erabiliko ditue
2013-02-06 14:22 Euskerea berbagaiAEK-ko arduradunek 2013ko Korrikagaz lotutako hainbat egitasmo aurkeztu ditue gaur Bilbon: Hedabideek egingo deutsien jarraipena, euskarri multimedian sortu dituen ekimenak, baita Transmedia Proiektua izenekoa be, Korrikaren inguruan dagozan komunikazino moldeak aztertuko dituan ikerketea.
Kilometroak 2013ko kantea aurkeztu dabe
2013-02-06 10:37 Euskerea berbagaiKilometroak 2013k Ahora! abestia aurkeztu eban atzo Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Inozkoen arinen dabilz, izan be Tolosako inauterietarako prest euki gura izan dabe kantea, ahal danik eta gehien zabaltzeko.
Itsaslaster, itsasgune eta Antartikako leku-izenak batu ditu Euskaltzaindiak
2013-02-04 11:35 Euskerea berbagaiAzkenengo arauetan kontinenteetako leku-izen nagusiak emon ostean, Antartikako leku-izenak jaso ditu Euskaltzaindiak, eta horreekaz batera, munduko itsaslaster nagusien eta arrantzagune garrantzitsu batzuen euskerazko izenak, 172. arauan.
Erronka barriei aurre egiteko, Hezkuntza Lege barria eskatu dabe Ikastolek
2013-01-29 14:50 Euskerea berbagai1992ko ituna zaharkituta dago, euskal gizarteak harrezkero izan dituan aldaketa eta beharrizan barriei aurre egiteko, Koldo Tellitu Ikastolen Alkarteko lehendakariaren esanetan. Egoerea aztertzeko, etzi, urtarrilak 31, topaketea egingo dabe ikastoletako arduradunek Bilbon, Bizkaia aretoan.
Sopelanatik Sopelara izen ofiziala aldatzeko prozedurea martxan
2013-01-29 13:31 Euskerea berbagaiSopelako Udalak lehen pausuak emon ditu udalerriko izen ofiziala aldatzeko, gaur egungo Sopelanatik Euskaltzaindiak araututako Sopelara, hain zuzen be, Udal bizkaitarretik adierazo dabenez.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...