Tesiker egitasmoa euskeraz idatzitako tesiak batzen dabil
2013-10-02 10:56 Euskerea berbagaiUnibertsitatea.net aldizkari elektronikoak agerturiko informazinoaren arabera, Inguma Euskal Komunidade Zientifikoaren datu basearen arabera, 1976tik hona 448 tesi idatzi dira euskeraz, eta horreetatik 254 dira honezkero Tesiker egitasmora batu diranak.
Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak sorturiko Tesiker egitasmoa euskeraz idatzitako tesien bila dabil. Hori dala eta, tesi egileei edo euskeraz idatzitako tesi baten barri dauen edonori tesiker@ueu.org helbidera idazteko edo 94 679 05 46 telefonora deitzeko eskatu dau.
Unibertsitatea.net aldizkari elektronikoak agerturiko informazinoaren arabera, Inguma Euskal Komunidade Zientifikoaren datu basearen arabera, 1976tik hona 448 tesi idatzi dira euskeraz, eta horreetatik 254 dira honezkero Tesiker egitasmora batu diranak.
Orain gitxira arte gatxa zan jakitea unibersidadeetan euskeraz aurkeztutako tesiak zenbat eta zeintzuk ziran, baina UEUk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzeak lankidetzan sortutako Tesiker egitasmoari esker posible da.
Tesiker egitasmoak euskeraz sortutako tesiak digitalizetan ditu eta horreek konsultetako moduan dagoz 2011tik Euskarazko tesiak gunean. Beraz, lan horreek batzen jarraitzeko asmoa dauka, eta tesi egileei edo euskeraz idatziko tesi baten barri dabenei tesiker@ueu.org helbidera idazteko edo 946790546 telefonora deitzeko eskatu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!