EiTBk eta Euskaltzaindiak lau urteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-10-01 18:28   Euskerea berbagai

Lau urteko iraupena izango dauen lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Maite Iturbe Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakundeko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruak, EiTBren Bilboko egoitzan. Hitzarmen horren helburuetako bat da EiTBko hedabideetan euskerearen erabilera ona sustatzea.

Lau urteko iraupena izango dauen lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Maite Iturbe Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakundeko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruak, EiTBren Bilboko egoitzan. Hitzarmen horren helburuetako bat da EiTBko hedabideetan euskerearen erabilera ona sustatzea.

Maite Iturbek prentsaurrekoan adierazo dauenez, orain arte pausu handiak emon doguz alkarregaz, eta halan segiduko dogula espero dot. Gure helburua, gure hedabideen bitartez kalidadezko eredu estandarra zabaltzea da, eta horretarako, Euskaltzaindiaren laguntza ezinbestekoa da. Bestalde, Andres Urrutiak esandakoaren arabera, EiTBren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana norabide bikoa da; izan be, batetik, EiTBk Akademiaren aholkularitzea jasoten dau, eta bestetik, Euskaltzaindiak EiTBk erabilten dauen euskerea erabilten dau bere egitasmoetan, berbarako, Lexikoaren Behatokian.

Euskaltzainburua eta EiTBko zuzendari nagusiagaz batera, ondokoak izan dira ekitaldian: EiTBren izenean, Odile Kruzeta EiTBko irratietako zuzendari-koordinatzailea, Andoni Aranburu Estrategia eta Komunikazino zuzendaria eta Asier Larrinaga Euskera Zerbitzuaren arduraduna; Euskaltzaindiaren izenean, Xabier Kintana idazkaria, Adolfo Arejita Iker sailburua- EiTBren Administrazino Kontseiluan Euskaltzaindia ordezkatzen dau-, Erramun Osa idazkariordea eta Joseba Zabaleta kudeatzailea.

Sinatutako hitzarmenean jasoten danez, EiTBko hedabideek kalidadezko euskera eredu estandarra zabaltzen eta finkatzen lagunduko dabe. Modu berean, euskalkien aberastasuna bistaratzen eta balioan ipinten be lagunduko dabe hizkuntza erregistro egokiak erabiliz, saio bakotxari eta komunikazio egoera bakoitxari jagokon eran. Erispideak EiTBren estilo liburuan zehaztuta egongo dira. Hau guzti hau aurrera eroateko, EiTBk Euskaltzaindiko Hizkuntzearen Kalidadearen Behatokiaren laguntzinoa eta kolaborazinoa izango dau.

Erakunde bien arteko lankidetzea ondoo arloetean gauzatuko da: Hiztegi Batuaren eta Onomastikan, batez be EiTBn erabilten diran toponimo, exotoponimo, antroponimo eta abarrei lotuta; hizkuntzearen gramatikea; eta, ahoskereari buruzko arauak eta jarraibidea, hizkuntzearen ebakera zuzena jagon eta fonetika hutsak saihesteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu