Irailaren 28an, Soraluzen, egingo da aurtengo TopaEguna

Bizkaie! 2013-09-11 11:18   Euskerea berbagai

Pil-Pilean euskera alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu barri dabe irailaren 28an Soraluzen egingo dan TopaEguna. Euskaltzaleen jaieguna izatea nahi dabela azpimarratu dabe antolatzaileek. Euskaltzaleen ekarpenaren eskertze eta aldarrikapena izan nahi dau, baina jai eguna bere bai.

Pil-Pilean euskera alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu barri dabe irailaren 28an Soraluzen egingo dan TopaEguna. Euskaltzaleen jaieguna izatea nahi dabela azpimarratu dabe antolatzaileek. Euskaltzaleen ekarpenaren eskertze eta aldarrikapena izan nahi dau, baina jai eguna bere bai, alkarteetan antolatuta dagozan euskaltzaleen jaia, alkar ezagutza eta trukerako eguna.

Arrate Gisasola Pil-Pilean alkarteko eragileak eta Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendaria, eta Soraluzeko alkate Hiart Arluziaga eta Kukumixo asialdi taldeko Goretti Goiogana izan ziran aurkezpenean.

TopaEguna ospatzeko Soraluze aukeratu izana ez da kasualidadea izan, Jasone Mendizabalek azaldu ebanez. Izan be, Deba bailarako euskaltzaleak aitzindari izan dira beti euskera alkarteen mobimentuan.

Soraluzeko herritarrek TopaEgunean hartu daben funzinoa be nabarmendu eben Arluziagak eta Goioganak: Soraluzeko herritarrek beti izan dabe lotura handia euskaltzaletasunagaz eta auzolanagaz. Herriko hainbat erakunde eta eragilek hartuko dabe parte egunaren antolakuntzan; asialdi alkarteak, elkarte gastronomikoek, herriko eskoleak, musikariek eta gazte taldeek, besteak beste.

Egitarauak adin guztientzako eskaintzea eukiko dau. Eguneko ekitaldi nagusia arratsaldeko seietatik aurrera egingo da, bertan Euskal Herri osoko euskaltzaleen topaguneetako ordezkariek parte hartuko dabe eta. Horrezaz gan, aisialdiko eskaintzea (umeen uria, hezitzaileen jolasak, berbaprobak, Irrien Lagunak,…), kultur eskaintzea (Xero Xiette taldearen erromeria, Kokein eta Gose taldeen kontzertua, bertsolariak, andrabanda feministea,…) eta herri bazkaria antolatu dira. Ganera, Jon Sarasuak irailaren amaieran argitaratuko dauen liburu barriaren aurkezpena egingo dau Kultur Etxean. Xero Xiette taldeak prestau dau egunerako kantea.


TopaEguneko egitaraua

11:00etan. Harrerea
12:00etan. Liburu aurkezpena (hitzaldia): Jon Sarasua
Goizean zehar: Umeen hiria, Berba probak, Andrabanda feminista, Kantu Jirea, Puzgarriak
14:30ean. Herri bazkaria
Bazkalostean. Irrien Lagunak, Kultur Gindak, Hezitzaileen arteko jolasak, Kalejirea
18:00etan. Ekitaldi nagusia
19:00etan. Xero Xiette taldearekin erromeria
22:30ean. Kokein + Gose

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu