VIII. 'Hizkuntza-kudeaketa enpresan: 30+10' mintegia urriaren 23an

Bizkaie! 2013-10-08 17:50   Euskerea berbagai

Euskerea eta hizkuntzen kudeaketea enpresarentzat tresna erabilgarriak eta eraginkorrak dirala uste dabenentzako hitzordua atondu dabe, zortzigarren urtez jarraian, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan. Hitzordua urriaren 23an izango da.

Euskerea eta hizkuntzen kudeaketea enpresarentzat tresna erabilgarriak eta eraginkorrak dirala uste dabenentzako hitzordua atondu dabe, zortzigarren urtez jarraian, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan. Urriaren 23an, Eusko Jaularitzako eta Aldundiko ordezkarien hasierako berbez gan, sei berbaldi, tailer bat eta mahai-inguru bik osotuko dabe egitaraua; enpresa, ikastetxe eta erakundeentzat baliogarriak izan daitekezan zerbitzuak, baliabideak eta esperientziak aurkezteko.

Aurtengo berbaldiak Ahize-AEK, Argia, Artez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Banaiz-Bagara Elkartea, Elhuyar, Emun, IMH, Laneki eta Languneren eskutik izango dira. Tailerra Laneki-k dinamizauko dau eta Langileen prestakuntzea euskeraz gaiaren inguruan izango da. Lehen mahai-inguruan Errusian euskal enpresek saltzeko asmoa gogoan, hizkuntzearen kudeaketea zelan egiten daben ezagutuko dogu, AFM, Fagor Automation eta Ona Electro-Erosión-en eskutik eta bigarren mahai-inguruan, barriz, Onintza Irureta ARGIAko kazetariak Azk-Taldea, Euskal Herria Esnea eta Ternua-koakaz markearen osogai euskalduntasuna daben enpresakaz berba egingo dau Basque branding-ak ekar leikezan onurak aztertzeko.

Izena aurretik emon behar da eta dobakoa izango da. Interesatuek 943744132 telefonora deitu leikie edo www.imh.es webgunean sartu.

Egitarau osoa IMHko webgunean ikus daiteke.

30+10 Mintegia Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak antolatzen dau Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalaren laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu