Euskaltzaindia 'Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena' jardunaldian izango da

Bizkaie! 2012-06-06 18:51   Euskerea berbagai

Bagilaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolatuta, Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena izeneko jardunaldia egingo da Burlatan, Udal Parkeko Jauregian.

Bermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren bigarren fasea abiatuko dau eguaztenean

Bizkaie! 2012-06-04 17:48   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) bigarren faseari ekingo deutso hilaren 6an. Hurrengo bost urteetarako plangintza barria herritarrekaz batera landu nahi dabe.

Aurreikuspen guztiak bete dira Trapagarango Ibilaldian

Bizkaie! 2012-06-04 12:03   Euskerea berbagai

100.000 lagun inguru espero zituen eta aho-betez esan daiteke antolatzaileen aurreikuspenak bete egin dirala.

2013ko Ibilaldia Portugaleten izango da Asti Leku ikastoleak antolatuta.

Euskera eta Euskal Kulturako Irakurletza sortuko da datorren urtean Université de Pau et des Pays de L'Adour-en

Bizkaie! 2012-05-29 11:19   Euskerea berbagai

Unibersidadeko graduko titulua edo lizentzia izan beharko dau irakurleak. Lehentasuna izango dabe Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua dabenek edo Itzulpengintza eta Interpretazinokoek. Hizkuntzei jagokenez, EGA edo baliokidea, eta frantseseko B2 mailaren ezagutza baliokidea izan beharko dau.

VII. Mintza Eguna Santurtzin, bagilaren 2an

Bizkaie! 2012-05-28 12:21   Euskerea berbagai

Bagilaren 2an, Mintza Eguna egingo dabe Santurtzin, Topaguneak, Bai Esan Santurtzin Euskaraz alkarteak eta AEK-k antolatuta. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestau dabe. Mintza Eguna mintzalagunen ikasturte amaierako jaia da.

Langune hizkuntz industrien alkartea Bruselan aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-05-25 14:46   Euskerea berbagai

Langune Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Alkartea egunotan Bruselan aurkeztu dabe, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan. Languneko zuzendari Fernando Alanak erakundearen jatorria, funzionamentua eta helburuak aurkeztu zituan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzeak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plan barria gizarteratzeko prozesua hasi dau

Bizkaie! 2012-05-25 11:13   Euskerea berbagai

Bide nagusia Euskera 21 bloga izango da. Hilebetez, bagilaren 24ra arte, nahi dauenak bere ekarpen eta proposamenak egiteko aukerea izango dau blog horretan.

Guardia-Arabako Errioxa Koadrilak 'Euskara eta Ni' egitasmoa preparau dau

Bizkaie! 2012-05-24 15:54   Euskerea berbagai

Euskara eta Ni 2011. urtean egindago alkarrizketen laburpena da. Alkarrizketa horreek Arabar Errioxa Irratian egin ziran banakoek euskereagaz izandako bizipenak kontetako helburuagaz. Lau alkarrizketatu mota izan ziran: ikastolen lehenego pausuetan egondakoak, lehen belaunaldietako ikasleak, euskaltegian euskaldundutakoak eta belaunaldi barriak.

Zaratamoko toponimiaren mapea argitaratu dabe

Bizkaie! 2012-05-23 17:22   Euskerea berbagai

Zaratamoko toponimiaren mapea aurkeztu barri dabe. 2008tik, Maier Gurrutxaga eta Goizaldi Ugarte ikertzaileak ibili dira mapa toponimiko-topografikoa osotzen, Felix Mugurutza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidearen zuzendaritzapean. Zaratamoko Udalak mapearen 2.000 ale argitaratu ditu.

Trapagaraneko Itxaropena Ikastoleak danon babesa eskatu dau, hazten jarraitzeko

Bizkaie! 2012-05-22 14:34   Euskerea berbagai

Laster, 700 ikasleren kopurua gaindituko dogu eta Ibilalditik lortzen dan dirua behar dogu, geure azpiegiturak handitzeko, zehaztu dau Jose Mari Andres Itxaropena Ikastolako zuzendariak.

3,4 miloe euro, LanHitz eta Euskalgintza diru-laguntzetarako

Bizkaie! 2012-05-22 11:40   Euskerea berbagai

3.437.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 2012ko Euskalgintza eta LanHitz diru-laguntzetarako. Eguenean, maiatzaren 24an, argitaratuko da Euskalgintzaren deialdia, eta barikuan, LanHitzena.

Euskaltzaindiak 'Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian' ikerketea argitaratu dau

Bizkaie! 2012-05-21 17:47   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua aurkeztu dau Baionan. Erramun Baxo ohorezko euskaltzaina eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoa dira liburuaren egileak.

Gidatzeko azterketa praktikoa euskeraz egiteko bidea zabaldu dabe Bizkaian

Dabi Piedra Robledo 2012-05-21 15:33   Euskerea berbagai

Foru Aldundiak, Bizkaiko autoeskolen alkarteak eta Eudelek hitzarmena sinatu dabe, Gidabaimena Euskaraz ekimena luzatzeko. Aurtengo kanpainan, azterketa praktikoari begiratu deutsie eta ez teorikoari bakarrik. Holan, irakasleak trebatuko ditue, eskola praktikoak be euskeraz eskaini ahal izan daiezan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia batzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-05-21 12:06   Euskerea berbagai

Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia batzeko hitzarmena sinatu dabe. Udalaren izenean, Milagros Mondragon alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu dabe akordioa. Ikerketea Pello Mugartzak eta Justo Azagirrek egingo dabe.

Arakaldok eta Lemoak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dabe

Bizkaie! 2012-05-18 15:43   Euskerea berbagai

Arakaldoko eta Lemoako Udalek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu barri dabe. Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzeko Urrats Biziak Bizkaian izeneko kanpainearen emoitzea dira onespen biak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

I. Gunea Eguna Azpeitian euskera alkarteen topagune izateko helburuagaz

Bizkaie! 2012-05-15 11:38   Euskerea berbagai

Euskaldunon alkarteen mobimentuko lagunok batu, batzuk besteakandik ikasi eta danon artean lortzen gagozana ospatzeko eguna Topaguneak antolatu dau datorren zapaturako, maiatzaren 19rako, Azkoitian.

'Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia' Euskaltzaindiaren webgunean ipini dabe

Bizkaie! 2012-05-14 17:35   Euskerea berbagai

Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak. Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak atondu dau lana eta Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 9. zenbakia da.

Euskerearen Jatorriaren 7. Biltzarrak etnografia izan dau ardatz

Bizkaie! 2012-05-14 12:11   Euskerea berbagai

Euskerearen Jatorriaren 7. Biltzarrean hainbat gai jorratu zituen: euskal erritoak eta euskerea, Barandiararen aitz erroa, Julio Caro Barojaren Barscunesei buruzko proposamena, lur eta papeletan jasotako euskerearen oinatz galduak, sardana izentapen iberiarra, euskerearen jatorriari buruzko aurreretxiak eta Iruña-Veleiako grafitoek iradokitzen daben euskerearen egonkortasuna.

Basilio Sarobe Sunbillako parrokoak dohaintza garrantzitsua egin deutso Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2012-05-11 16:26   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekeak Basilio Saroberen liburu- eta dokumentu dohaintza garrantzitsua jaso dau, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez. Hain zuzen be, Eleiza Katolikoaren liturgia euskeratzeko hastapenekaz lotutako hainbat makinaizkribu eta argitalpen emon deutsoz Euskaltzaiundiari Sunbillako parrokoak.

'Hizkuntzaren keinua' liburua atondu dabe 25 idazle-ilustratzaile bikotek

Bizkaie! 2012-05-11 13:01   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hizkuntzaren keinua liburua kaleratu dau, 25 idazle eta 26 ilustratzaileren lanakaz. Testu eta irudi guztiek euskerea dauke ardatz nagusi.