Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak alkarregaz egin beharreko lanak zehaztu ditue

Bizkaie! 2013-10-15 18:03   Euskerea berbagai

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. EEPren izenean Frantxua Maitia presidenteak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. EEPren izenean Frantxua Maitia presidenteak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

2008an, Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak hitzarmen orokor bat izenpetu eben, erakundeen arteko lankidetzea garatzeko eta egituratzeko. Akordio horrek lankidetzearen nondik norakoa eta ardatzak zehazten zituan, eta erakunde bakotxaren betebeharrak finkatzen. Ordutik, urtero, hitzarmen orokorrari lotutako urteko gehigarria sinatzen dabe, urteko lanak alkarregaz zehazteko.

Baionan izenpetu barri dana 2013rako gehigarria da. Egitaraua, egitura bakotxaren egitekoak, argitalpen programa eta diru-laguntza azaltzen dira. Euskaltzaindiak ondoko lanak argitaratuko ditu: Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri. Gure Herria aldizkariaren idazleak (1924-1939), Jean-Baptiste Coyos; Ernest Daudet: 'Amodiaren martirra' Dolores, emazte bat berthutez bethea, Xabier Altzibar; eta, Kultura eskubideen oinarri etikoak, Piarres Xarriton.

Euskaltzaindiak EEPren eta Eusko Jaurlaritzearen Proiektu Deialdiko argitalpen proiektuen hizkuntza kalidadearen azterketea egingo dau. Euskaltzaindiak aholkua emongo deutso EEPri toponimoen grafia egokiari buruzko gaietan eta euskera teknikariei formakuntza ikastaroa eskainiko jakie.

IGNeko toponimoen normalizatze lanaren emoitzak publiko egiteko asmoa daukie, ganera. IKAS pedagogia zentroaren argitalpen proiektuen hizkuntza baieztapena gauzatuko da; Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2013an araberako prozedura egoki bat ipiniko dabe abian, IKAS pedagogia zentroagaz alkarlanean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu