2014ko Ibilaldiko kantea sortzeko lehiaketea abian da

Bizkaie! 2013-10-15 13:00   Euskerea berbagai

Gernikako Seber Altube Ikastoleak antolatuko dau 2014ko Ibilaldia jaia, eta daborduko beharrean dabilz. Hasteko, Ibilaldiaren abestia sortzeko lehiaketea martxan ipini barri dabe. Kantea aurkezteko azkenengo eguna zemendiaren 23a da.

Gernikako Seber Altube Ikastoleak antolatuko dau 2014ko Ibilaldia jaia, eta daborduko beharrean dabilz. Hasteko, Ibilaldiaren abestia sortzeko lehiaketea martxan ipini barri dabe. Kantea aurkezteko azkenengo eguna zemendiaren 23a da.

Lehiaketan edonork partu hartu leike, baina taldeko kideetako bat Busturialdekoa izan behar da derrigor, antolatzaileek adierazo dabenez. Hiru baldintza bete behar ditu kanteak: euskeraz idatzia izatea, ikastola berbea agertzea eta Euskararen bihozfera leloa azaltzea. Abestiek argitaletxe-kontratu bakoak izan behar dira. Edozein musika-estilotako piezak onartuko dira, eta grabazinoaren kalidadea ez da kontuan hartuko.

Antolatzaileek hiru abesti ditue idatzita, baina nahiago izan ezkero, lehiakideek beste bat sortzeko akerea daukie. Argibide gehiago, hemen.

Lanak modu bitara bialdu daitekez: CD formatuan, Seber Altube Ikastolako idazkaritzara bertara eroan behar da; edo, digitalean, ibilaldia@ikastola.net helbidean. Edozelan be, Ibilaldiaren webgunean dagoan izena emoteko orria bete beharko dabe parte-hartzaile danek.

Epaimahaia Ibilaldia 2014ko antolatzaileek aukeratuko dabe. Musikari bik, idazle bik eta Ibilaldia 2014ko Kultura batzordeak osotuko dabe epaile taldea. Abenduaren 3an jakinarazoko da zein dan abesti irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu