'Gabriel Arestiren ondarea' zikloan izena emoteko azkenengo egunak

Bizkaie! 2015-05-19 12:47   Euskerea berbagai

Maiatzaren 25etik bagilaren 5era bitartean, Deustuko Unibersidadeko DeustoBide Herritartasun Eskoleak Gabriel Arestiren ondarea izeneko jardunaldiak egingo ditu, Gabriel Aresti kultura alkartearen laguntzinoagaz. Izena emoteko epea eguaztenean, hilak 20, amaituko da.

Bilbon dana prest dago 37. Ibilaldia jaia ospatzeko

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-05-14 15:47   Euskerea berbagai

Maiatzaren 31n Bilbo ganezka egotea espero dabe Ibilaldiako antolatzaileek, hain zuzen be, 150.000 lagun inguru batu daitekez. Harrobia Lanbide Heziketako ikastolea da aurtengo antolatzailea. Bost gune eukiko ditu Ibilaldiak, lehenengoa ikastolan bertan, San Frantzisko auzoko Harrobia plazan.

Hezkuntzako 300 profesionaletik gora Getxolinguae 2015 jardunaldian

Bizkaie! 2015-05-13 18:05   Euskerea berbagai

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatzen dauen Heziberri 2020 Planaren barruan kokatzen dan ekimenean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, hizkuntza proiektuen arloko euren jarduera egokiak azaltzen eta ezagutarazoten dagoz gaur Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpentsetan izenburupean.

AEK-k udako matrikulazino kanpainea abiarazo dau

Bizkaie! 2015-05-04 17:59   Euskerea berbagai

Informazino gehiago eskuratu edo izena emon nahi dauenak, ondoko bide honeek ditu eskura: 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakiak; AEK-ko edozein euskaltegira joatea; www.aek.eus webgunea; eta udabarnetegiak@aek.org posta elektronikoa. 

Ziburuko ikastolea eregiteko erabiliko dabe aurtengo Herri Urratsen batutako dirua

Bizkaie! 2015-04-29 11:16   Euskerea berbagai

Urtero lez Senpereko lakuaren inguruan makina bat euskaltzale batuko dira maiatzaren 10ean, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jai handian. Atxik ikastola bildua lelopean, inoizko diru gehien batu gura dau Seaskak, Ziburuko ikastolea eregiteko, hain zuzen be. Datorren ikasturtean, ganera, hiru ikastola barri zabalduko ditue: Azkarate, Basusarri eta Biriatun.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

PuntuEUS Fundazinoak hamar euro emongo deutsoz Seaskari, .eus domeinu bakotxeko

Bizkaie! 2015-04-28 18:02   Euskerea berbagai

Maiatzaren 1etik 10era bitartean, PuntuEUS Fundazinoak hamar euro emongo deutsoz Seaskari, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazinoari, erregistrautako .eus domeinu-izen bakotxeko. PuntuEUSek euskereak Ipar Euskal Herrian daukan presentzia indartzen lagundu nahi dau ekarpen honen bidez.

Kontseiluaren eskutik, euskeraz biziteko eskubidearen aldeko ekitaldia izango da Iruñean zapatuan

Bizkaie! 2015-04-23 18:34   Euskerea berbagai

Euskeraz biziteko eskubidearen aldeko jaialdia egingo da Iruñeko Anaitasuna pabilioian datorren zapatuan, hilaren 25ean, Nafarroan euskereak aurrera egingo badau beste hizkuntza politika bategaz izango dala aldarrikatzeko. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Emaize Sexologia Zentroak irabazi dau IV. Euskerearen Ginkana

Bizkaie! 2015-04-20 12:19   Euskerea berbagai

Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak nagusitu dira eta eurek jaso dabe sari nagusia: euskerazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro. Saria, sexu hezkuntzarako euskerazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dabela azaldu dabe irabazleek, horreen falta edo bakotasun handia dagoalako gaur egun.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Esaera Zaharren Sopelako Txapelketea apirilaren 25ean izango da

Bizkaie! 2015-04-20 11:44   Euskerea berbagai

Izen-emateak 10 euro balio dau taldeko, eta bazkariak 20 euro personako. Izena emoteko edo informazino gehiago jasoteko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bialdu mezua posta elektronikoz (aitor-f@aek.org) apirilaren 20a baino lehen, izan be, izena emoteko epea apirilaren 20an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Sabino Arana Goiri eta euskerea gogoetagai, 'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegian

Bizkaie! 2015-04-17 14:37   Euskerea berbagai

Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atxutxa Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak hasi dabe jardunaldia. Arana Goirik euskerearen alde egindakoen gaurkotasuna eta garrantzia nabarmendu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zapatuan jokatuko da IV. Euskerearen Ginkanaren finala

Bizkaie! 2015-04-16 12:02   Euskerea berbagai

Kutxa Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz gozetako antolatzen dauen lehiaketea da Euskerearen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean egin dabe. Laugarren edizino honetan, aurrekoan lez, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazino lanak. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerea be 'On Kixote poliglota' lanean presente

Bizkaie! 2015-04-16 10:33   Euskerea berbagai

Euskereak El Tobosoko Udalak bultzatutako proiektu barritzaile batean parte hartu dau, izan be, Toledoko udalerri honek, On Kixote poliglota lana osotu dau, Cervantesen maisulanaren (bigarren zatiaren) edizino eleanitz bat, hain zuzen be. Gogoratu behar da lan honek 400 urte bete dituala aurten eta, hau dala eta, El Tobosoko Udalak hainbat ekimen antolatu dituala ospakizun modura. 

'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak

Bizkaie! 2015-04-08 11:18   Euskerea berbagai

Sabino Arana jaio zala 150 urte  bete dirala eta, urteurrena gogoan,  Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak. Apirilaren 17an izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:30etik 13:30era.

Ekialdeko eta Europako Antxinateko herrien izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-04-01 17:35   Euskerea berbagai

Modu sistematikoan batu ditue Ekialdeko eta Antxinateko herrien izenak; herri horreen euskerazko izenen tradizino zahar eta barria aztertu da, hainbat erdaratan zelan idazten diran jaso da, herri-izen horreek euskeraz adierazoteko erabilten diran erispideak zehaztu dira, eta, azkenik, zerrenda eleaniztun batean jaso dira. Hori guztia agertzen da Euskaltzaindiaren 174. arauan.

Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko 1,6 miloe euro bideratuko ditue EEPk eta Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2015-04-01 13:06   Euskerea berbagai

Ipar Euskal Herrian euskerearen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituan erakunde pribaduen lana diruz laguntzeko, 2015. urterako 1.600.000 euroko lankidetzarako funtsa osotuko dabe  Euskerearen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzeak, bien ekarpenakaz. Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 400.000 euro ipiniko ditu, eta ganerakoa, 1,2 miloe, EEPk.

Korrikarik handiena izan da

Bizkaie! 2015-03-30 18:03   Euskerea berbagai

Bilbon domekan amaitu zan 19. Korrikaren balorazinoa egin dabe Asier Amondo  Korrika arduradunak, Mertxe Mugika AEKren Koordintzaileak eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek. Bilbon ikusi genduan euskaltzaleen uriolea zoragarria izan zan. Bilboko kaleetan bizitakoa, goizean goizetik, Korrika honen adibiderik esanguratsuena izan da, adierazo dau Amondok prentsaurrekoan.

19. Korrikari ondoetorria emoteko jaia prest Bilbon

Bizkaie! 2015-03-26 14:51   Euskerea berbagai

Azken eguneko ibilbideari jagokonez, goizeko 07:16an sartuko da Bilbon Korrika 19, Enekuritik. Deustua, Zorrotza, Errekalde, Indautxu, Abusu, Alde Zaharra, Santutxu, Guggenheim aldea... euskahaldunduz, 12:25ak aldera helduko da San Nikolasera, Arenaleko zubia pasauta. Urepelen lekukoaren barruan sartu genduan mezua ezagutzeko momentua izango da orduan.

Ipar Euskal Herriko egileak dira protagonista 'Erlea' aldizkariaren zortzigarren zenbakian

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-03-26 14:08   Euskerea berbagai

Bernardo Atxaga idazleak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Erlea agerkariaren zortzigarren zenbakia aurkeztu dabe Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Egile ugariren beharrak batu ditue 104 orrialdetan, tartean, Eneko Bidegain, Janbattit Dirassar, Julian Zabalbeascoa, Uxue Apaolaza, Iñigo Astiz, Irati Elorrieta, Josu Txueka eta Josemari Iturralderenak. Azala eta barruko ilustrazinoak Xabier Idoatek egin ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

‘Zelan bizi dogu euskeria Elorrixoko gaztiok?’

Bizkaie! 2015-03-26 10:02   Euskerea berbagai

Gazteen arteko euskera erabilerearen datu txarrak arduratuta, gazte talde bat dogu Elorrion, egoereari bueltea emoteko gogoz. Ebalixu da taldearen izena. Gure kezketatik abiatuta, herriko gazteakana jo dogu eurak euskerea zelan bizi daben galdezka. Batutako materialagaz ikus-entzunezko lan bat egin dogu, eta martiaren 28an proiektauko dogu Arriola kultur aretoan, arratsaldeko 18:00etan. 

2015eko Kilometroen abestia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-03-23 14:05   Euskerea berbagai

Urriaren 4an, Usurbilen, egingo da aurtengo Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia.  Jakoba Errekondo  agronomo eta paisajista usurbildarrak idatzi dau Lotzen gattunk kantea, eta herriko hainbat musikariren artean osotu dabe. Udarregi Ikastolea da 2015eko Kilometroaken antolatzailea.