Lan arloko eragileak be, 'Zatoz euskaltegira!' kanpaineagaz bat

Bizkaie! 2013-09-18 18:36   Euskerea berbagai

Euskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainaren barruan, lan arloko eragileek agerraldia egin dabe gaur Bilbon, Euskaltzaindiko egoitzan.

'Kirolean ere euskaraz' kanpaineari esker Sopelako udal kiroldegiko areto-jardueren % 50 euskeraz eskainiko dira

Bizkaie! 2013-09-16 18:45   Euskerea berbagai

Kirolean ere euskaraz kanpainearen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dau gaur Sopelako Udalak. Bertan izan dira Betitxe Saitua (Sopelako Udaleko Euskera Zinegotzia), Koikili Lertxundi (Itzarri Consulting), Mikel Begoña (Aitxu! Euskara Taldea) eta Unai Espina (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen dauen enpresea).

Bilbon euskerea ikasteko deia egin dabe euskaltegiek eta Udalak

Bizkaie! 2013-09-12 17:36   Euskerea berbagai

Bilbotarrak euskaltegietara erakarri gura doguz, euskalduntze bidean jarri. Bertan topauko ditue euskerearen ikaskuntzea, erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko tresnak, azaldu dabe.

Eusko Jaurlaritzeak akordio zabalak proposatu ditu euskerea burruka politikotik atarateko

Bizkaie! 2013-09-12 11:22   Euskerea berbagai

Planaren garrantzia nabarmendu dau Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, datozen urteetako hizkuntz planifikazinoa zehaztuko dauen esparru orokorra ezartzen dauelako. Edozein hizkuntzaren suspertze prozesuaren arrakastea bermatzeko hiru faktorek bat etortea beharrezkoa dala esan dau, hau da, lege esparru egoki bat, hizkuntza politika eraginkor bat, eta herritarren atxikimendoa edo aldeko jarrerea.

Gurasoei zuzendutako kanpainea abiarazo dabe euskaltegien sareak eta hezkuntza eragileek

Bizkaie! 2013-09-11 18:36   Euskerea berbagai

Euskaltegi publiko zein pribatuek eta hezkuntza arloko eragileek Transmisioa gure esku. Gurasoei begira izeneko kanpainea jarri dabe martxan, gehienbat familiei begira, eta euskerearen transmisinoa bermatzeko helburuagaz. Ekimen honen bidez, euskaltegiek dei egin deutse gurasoei euskaltegietara hurreratu eta euskerea ikasi deien.

Irailaren 28an, Soraluzen, egingo da aurtengo TopaEguna

Bizkaie! 2013-09-11 11:18   Euskerea berbagai

Pil-Pilean euskera alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu barri dabe irailaren 28an Soraluzen egingo dan TopaEguna. Euskaltzaleen jaieguna izatea nahi dabela azpimarratu dabe antolatzaileek. Euskaltzaleen ekarpenaren eskertze eta aldarrikapena izan nahi dau, baina jai eguna bere bai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gabriel Aresti euskaltegia 35. urteurrena ospatzen hasi da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-10 15:00   Euskerea berbagai

Ospakizun eta ekitaldiz betetako egitarau oparo eta zabala eskainiz ospatuko dau Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak 35. urteurrena. Berbaldiak, musikea, bertsoa... saio ugari atondu ditue irailean.

Euskerea eta helduen euskalduntzea Jaurlaritzearen lehentasuna dirala esan dau Urkulluk

Bizkaie! 2013-09-06 10:57   Euskerea berbagai

Urkulluren ustez, euskereak aurrera egin dauen saltoa, begiradea hezkuntza sisteman eta helduen euskalduntzean jarteari esker izan da, eta euskalduntzearen arloan lanean dabilzanen ahalegina goraipatu dau.

Jean Haritschelharren aldeko hiletea, eguaztenean, hilaren 4an izango da Baigorrin

Bizkaie! 2013-09-02 10:28   Euskerea berbagai

Jean Haritschelhar euskaltzain eta euskaltzainburu ohiaren aldeko hiletea, hilaren 4an, egingo da Baigorriko Saint-Etienne eleizan, arratsaldeko 16:00etan.

UEUrentzat da aurtengo Euskara Saria

Bizkaie! 2013-08-19 11:42   Euskerea berbagai

2013ko Euskara Saria UEUrentzat izatea ez da arraroa. Luze daroe euskerearen aldeko lanetan: euskeraz funtzionetan, euskaldunen topaleku estrategikoa izaten, euskeraz egindako ondarea sortzen eta batzen eta euskereari zarratutako ateak zabaltzen. Euskerea bera da euren arrazoi nagusietako bat.

'Astroen izenak' araua argitaratu barri dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2013-07-29 12:59   Euskerea berbagai

Munduko leku-izen nagusiak arautu ostean, Euskal Herriaz haragoko toponimia nagusia amaitzeko, gure planetaz kanpoko lekuen izenak, astroen izenak, jorratu ditu Euskaltzaindiak.

Euskerearen Erakunde Publikoak eta Jaurlaritzeak 1,6 miloe euro banatu ditue Ipar Euskal Herriko eragileen artean

Bizkaie! 2013-07-18 10:57   Euskerea berbagai

Aurten 83 egitasmo aurkeztu dira deialdira, 55 eskatzaileren eskutik, eta horreetatik 65 egitasmo diruz lagundu dira, zortzi hitzarmen bidez eta 57 proiektu deialdiaren bidez.

Garabide alkarteak 'Hezkuntza-Euskararen berreskuratzea IV' lana aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-07-16 14:50   Euskerea berbagai

Orain dala lau urte abiatutako egitasmoaren laugarren atala aurkeztu barri dau Garabide alkarteak, Hezkuntza-Euskararen berreskuratzea IV liburua eta dokumentala, hain zuzen be. Alberto Barandiaran lanaren egileak eta Andoni Barreña Garabideko presidenteak aurkeztu eben beharra bart arrastian, Eibarko UEUren egoitzan.

'Zatoz euskarara', matrikulau zaitez Bizkaiko euskaltegietan

Bizkaie! 2013-07-12 14:39   Euskerea berbagai

Zatoz euskarara kanpainearen helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazinoa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2013-2014 ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diran herritarrak eta gizataldeak animetea euskerea eguneroko bizimoduan erabil deien euskaltegitik kanpo, edozein gizarte-esparrutan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskereagazko jarrera linguistikoak neurtzeko galdetegi barri bat sortu dabe EHUn

Bizkaie! 2013-07-12 10:59   Euskerea berbagai

DBHko ikasleek euskereagazko dituen jarrera linguistikoak zein hizkuntza hori ikasteko daukien motibazinoa aztertu ditu Urtzi Ruiz de Azua irakasleak Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) aurkeztu dauen doktore-tesian.

Ikastolan, gustora

Bizkaie! 2013-07-10 10:59   Euskerea berbagai

15 urtez euskeraz ikasi ondoren, azterketak frantsesez egin behar izan arren, emoitza onenak lortu ditue gure ikasleek. 47 ikasleetarik 47k Baxoa gainditzeaz gain, 34k aitamena lortu dabelako. Baina gure zoriona ez da osoa izango, ikasleek Baxoa osoa euskeraz egiteko aukerarik ez daben bitartean.

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketea egin da Eibarren

Bizkaie! 2013-07-05 11:01   Euskerea berbagai

Iñaki Segurolaren eretxiz, 300 urte barru peninsulako hizkuntza guztiak isildu egingo dira, gaztelania, portugesa eta euskerea. Ingelesa gailenduko da besteen gainetik eta akaso katalana izango da erdi bizirik gelditu daitekeena

Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekeak dohaintzan jaso dau 'Gordailu: pedagogi aldizkaria' (1970-1973)

Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako Zuzendaria 2013-07-04 12:33   Euskerea berbagai

Hemeretzi zenbakiko dohaintzea da Pako Eizagirre euskaltzaleak egin dauena. Aldizkaria aurrerantzean ikertzaile eta euskaltzale guztien eskura egongo da. Lehendik be gure funtsen artean baegozan zenbaki solte batzuk, baina orain bilduma osoa dauka Euskaltzaindiak.

Galdakaoko Vusa Eraikuntzak Bai Euskarari saridunen artean

Bizkaie! 2013-07-03 11:55   Euskerea berbagai

Anaje Narbaiza, Vusa Eraikuntzak enpresa eta Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko ziurtagiridunak izan dira sarituak. Bai Euskarari Ziurtagiriaren alkarteak eratu dau sari banaketea urtero legez.

Edurne Brouardek itxi egin dau Korrikaren ardurea

Bizkaie! 2013-07-02 11:09   Euskerea berbagai

Joan dan eguenean, batzar nazionala egin eban AEK-k, eta Brouarden ordezkoa izentau eben, Asier Amondo, 44 urteko laudiotarra, gaur egun AEKren Artezkaritzako kidea dana; beraz, Amondok hartuko deutso lekukoa Brouard and.ari urritik aurrera.