Dagigun!, 2016ko Ibilaldiaren aurkezpena Durangon

Bizkaie! 2015-12-04 13:51   Euskerea berbagai

Asko falta da datorren urteko Ibilaldirako baina gaur, abenduak 4, egingo da aurkezpen-ekitaldia Durangon. Ibaizabal eta Kurutziaga ikastoletako guraso, irakasle eta ikasleok mosaiko erraldoia eratuko dabe Landako gunean, Ibilaldiaren logoa eta leloa munduari erakusteko. Hitzordua 16:30ean.

Asko falta da datorren urteko Ibilaldirako baina gaur, abenduak 4, egingo da aurkezpen-ekitaldia Durangon. Ibaizabal eta Kurutziaga ikastoletako guraso, irakasle eta ikasleok mosaiko erraldoia eratuko dabe Landako gunean, Ibilaldiaren logoa eta leloa munduari erakusteko. Hitzordua 16:30ean.

Dagigun! izango da Durangon 2016ko maiatzean egingo dan ibilaldiaren lemea, Egin daigun! Egin daigun! Dagigun! Antolatzaileak Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak izango dira. Ikasle euskaldun, prestu eta konpetenteak hezteko zereginean aurrera sendo jarraitzeko konpromisoa erakutsi nahi dogu bi ikastoletan, eta gogora ekarri nahi dogu derrigorrezkoa dala danon arteko alkarlana, ikastolen jatorrizko proiektuak etorkizunean be frutu oparoak emon daizan.

Ibaizabalek eta Kurutziagak Ibilaldiaren jatorrizko kontzeptura itzuli nahi dabe, hau da, jente askoren konpromisoa goraipatu nahi dogu Ibilaldi honetan, askok eta askok lan handia egin dabelako euskerea eta ikastolen proiektua sustatzen. Ez jaku ahaztuko ikastolek zelako lana egin daben luzaroan Euskal Herria euskalduntzen eta egituratzen.

Kontuak kontu, abenduaren 4an izango da lehenengo aurkezpena, holan abiatuko da Ibilaldia 2016 Dagigun! Durango. Arratsaldeko 15:30etan hasita, bi ikastoletako guraso, irakasle eta ikasleak kalejiran joango dira Durangoko kaleetan zehar Landako gunean, 16:00retan batu eta danon artean mosaiko erraldoia eregiteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu