Extremadurako ipuin tradizionalen liburu bat euskeraz argitaratu dabe
2015-12-23 13:39 Euskerea berbagaiExtremaduratik Euskal Herrira etorritakoen ondorengoek eskualde haretako ondare aberatsa ezagutu daien plazaratu dau liburua Monfrague Errenteriako Extremadurako Etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz. Ipuin tradizional bi dakarz liburuak, euskerazko eta gaztelaniazko bersinoetan.
Ohi baino Bikain ziurtagiri gehiago banatu ditu Eusko Jaurlaritzeak aurten
2015-12-22 09:14 Euskerea berbagaiGasteizen egin dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiriaren banaketea. Aurten, 65 enpresa eta erakundek jaso dabe izendapen hori, aurreko urteetako bataz bestekoaren bikotxa. Urrezko edo goi mailako Bikain jaso dabe 41 erakundek, 20k zidarrezkoa edo tartekoa eta beste lauk oinarrizkoa.
Euskalzaleen Topaguneak Topaldia egingo dau urtarrilaren 21ean Durangon
2015-12-21 13:13 Euskerea berbagaiEuskalgintzan dabilzanen aktibazinoa aztertuko dabe Topaldiaren 13. ekitaldian, Euskalzaleen Topaguneak aurreratu dauenez. Landako gunean egingo dabe topaketa hori, urtarrilaren 21ean, aditu ugariren parte-hartzeagaz. Holan, askotariko ikuspuntuak entzun ahal izango ditue bertaratzen diran euskalzaleek.
Euskaltzaindiak eta Frisiar Akademiak hitzarmena sinatu dabe
2015-12-18 14:13 Euskerea berbagaiEuropa iparraldeko hizkuntzea da frisiera eta, euskerearen moduan, hizkuntza poteretsuagoak daukaz inguruan. Euskal Herrira bisitan etorri dira Frisiar Hizkuntzearen Akademiako kideak eta, Bilbon egindako batzarrean, Euskaltzaindiagaz hitzarmena sinatu dabe. Hizkuntza biak indartzeko jarduerak alkarlanean antolatzea adostu dabe eta Europako hizkuntza gitxituen akademien sarea sortzeko asmoa agertu dabe.
Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordetik alde egitea erabagi dau Euskal Konfederazinoak
2015-12-17 16:29 Euskerea berbagaiEuskal Konfederazinoa osotzen daben eragileek jakinarazo dabe Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordean parte hartzeari itxiko deutsiela, datozen urteetako hizkuntza politikeak ez deutselako erantzungo euskerea bizibarritzeko erronka nagusiei.
Eugenio Arotzenaren antzerki-bildumea emon deutso Oiartzungo Udalak Euskaltzaindiari
2015-12-16 16:32 Euskerea berbagaiHerritarren eta, batez be, ikertzaileen esku itxi nahi dabe Eugenio Arotzenak batutako antzerki-bildumea. Horregaitik, berau dohaintzan emon deutso Oiartzungo Udalak Euskaltzaindiari, erakunde biek sinatu daben akordioan jasoten danez. Bildumeak 2.800 erregistro baino gehiago ditu, tartean kartelak, liburuak, aldizkariak eta argazkiak.
Nafarroako Euskerearen legea aldatzeko prozesua alkarlanean egitea proponidu dau euskalgintzeak
2015-12-16 09:32 Euskerea berbagaiAbenduaren 15ean Nafarroako Euskerearen Legeak 29 urte bete dituala oinarri hartuta, Kontseiluak, bere bazkideen Nafarroako ordezkariek lagunduta agerraldia egin dau Nafarroako Parlamentuan. Bertan, Legea aldatzea, euskalgintzeagaz alkarlanean jardutea eta behar diran baliabideak eskaintzea eskatu deutsoz Gobernuari eta legearen aldaketa prozesuan laguntza eta lan egiteko gogoa eskaini deutsoz.
Patxi Saezek euskereaz eta Euskaltzaindiaz egindako inkesteak erantzun ona euki dau
2015-12-15 09:35 Euskerea berbagaiGaldera biko inkestea 554 personak erantzun dabe eta, ganera, gehienak bat datoz Patxi Saezek egindako proposamenakaz. Euskaltzaindiak datozan urteetako euskerearen bizibarritzerako estrategiaren gidaritzea hartu behar dauela uste dabe inkestea bete dabenen %82k eta Akademiaren mendeurrenean, 2018an, horri buruzko biltzar handia antolatu beharko litzatekeela uste dabe ia %85ek. Galdera bien erantzun posibe bakarrak bai eta ez izan dira.
Euskerea bizibarritzeko erronkea aztertuko dau Euskaltzaindiak zezeilean, mintegi baten
2015-12-14 11:38 Euskerea berbagaiPatxi Saez Azpeitiko Euskera Patronatuko zuzendariak Euskaltzaindiari egindako eskaeran oinarrituta antolatu dabe mintegia. Zezeilaren 12an egingo da, Akademiak Bilbon daukan egoitzan. Euskerearen bizibarritze prozesuak datozan urteotan eukiko dituan erronkak aztertzea izango da mintegiaren helburua. Nahi daben erakunde, alkarte eta adituei parte hartzeko deia egin deutse Euskaltzaindiak.
Kanpoko leku-izenetako herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak zehaztu ditu Euskaltzaindiak
2015-12-09 09:44 Euskerea berbagaiKanpoko leku-izenetatik abiatuta herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak zehaztu ditu Euskaltzaindiak, eta gomendio batean argitaratu: 178. araua (Kanpoko leku-izenei jagokezan herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak. Euskaltzaindiaren gomendioa).
Dagigun!, 2016ko Ibilaldiaren aurkezpena Durangon
2015-12-04 13:51 Euskerea berbagaiAsko falta da datorren urteko Ibilaldirako baina gaur, abenduak 4, egingo da aurkezpen-ekitaldia Durangon. Ibaizabal eta Kurutziaga ikastoletako guraso, irakasle eta ikasleok mosaiko erraldoia eratuko dabe Landako gunean, Ibilaldiaren logoa eta leloa munduari erakusteko. Hitzordua 16:30ean.
Erromako Associazione Culturale Euskarak jasoko dau ENE Saria
2015-12-04 11:24 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzak urtero emoten dau saria, euskerearen eta euskal kulturearen alde Euskal Herritik kanpo egiten dan lana goratzeko. Aurten, Erromako talde bati, Associazione Culturale Euskarari emongo deutsie saria. Italiako uriburuko kultur eskaintzea aberasten dau alkarte horrek eta euskerea eta euskal kulturea Erroman ezagutarazoteko ekimen ugaritan parte hartzen dau.
Euskaldun barrien omenezko leku bana ipini dabe BFAk eta Azkuek
2015-12-03 11:45 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak egindako eskariari kasu eginaz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazinoak euskaldun barrien omenez izentau dabe txoko bana. Aldundiaren kasuan, Foru Jauregiaren atzeko iturriak eroango dau aurrerantzean euskaldun barrien izena. Azkue Fundazinoak Euskerearen Etxeko areto bat izentau dau modu horretara.
Patxi Saezen gutuna Euskaltzaindiari, euskerearen geroaren gidaritzea hartu daian
2015-12-03 10:38 Euskerea berbagaiPatxi Saez soziolinguista eta Azpeitiko Euskararen Patronatuko zuzendariak idatzitako Elefantea ikusi gogoeteak zeresana emon dau euskalgintzan. Euskerea bidegurutzean dagoala eta aurrera begirako estrategia barriak behar dituala esaten dau bertan. Euskaltzaindiari prozesuaren gidaritzea hartzeko eskatzen deutso eta, horren harira, Saezek gutun edegia bialdu deutso Andres Urrutia euskaltzainburuari.
Euskereak interneten daukan osasuna neurtzeko behatokia sortu dau PuntuEus Fundazinoak
2015-12-03 09:40 Euskerea berbagaiPuntuEus Fundazinoko zuzendari Josu Waliñok azaldu dauenez, sarritan esaten da euskereak osasun ona daukala interneten, baina ez dagoala baieztapen horri eusteko datu zehatzik. Horretarako sortu dabe PuntuEus Behatokia, baita .eus domeinuaren zabalkundea neurtzeko be. Ganera, domeinu horregaz, dagoeneko 4.500 webgune erregistrau dirala azaldu dau fundazinoak eta urtea amaitu baino lehen 5.000ra heldu nahi dabe.
Euskerazko irakaskuntzan aitzindari izan ziran gurasoek jaso dabe Lauaxeta Saria
2015-12-02 14:32 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiak urtero emoten ditu Lauaxeta Sariak, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bueltan. Aurten, Ohorezko Saria Bizkaian irakaskuntzan euskerea sartzeko apustua egin eben gurasoek jaso dabe. Danen izenean, Joseba Arrieta Txertudi, Josu Meabe Mintegi, Sabin Zubiri zana eta Josune Zearra zana izentau ditue saridun. Poesia arloan, Jon Gerediagak eta Beatriz Chivitek lortu dabe Lauaxeta Saria eta ikus-entzunezkoen atalean, Joseba Gorordok.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez omendu ditu Bilbok
2015-12-02 09:49 Euskerea berbagaiBilboko Udalak eskerrik beroenak emon nahi deutsez euskaldun barri guztiei, euskereari ez bakarrik Bilboko kaleetan, Euskadiko herri zein uriburu guztietan entzun eta bizirik eusteko hartutako konpromisoagaitik baino. Ekitaldian gogorarazo ebenez, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek hainbat lan sortu, produzidu eta gauzatu ditue, guztiak euskerea oinarri izanda eta protagonistak euskaldun barriak izanik.
EHUk Koldo Mitxelena omentzeko jardunaldiak antolatu ditu
2015-12-01 14:07 Euskerea berbagaiBilbon eta Gasteizen izango dira jardunaldiak, abenduaren 2, 3 eta 4an, Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainari gorazarre egiteko asmoz. Haren ikasle izandako batzuek parte hartuko dabe berbaldi eta aurkezpenez betetako egitarauan. Ganera, Mitxelenari eskainitako webgunea aurkeztuko dau EHUk.
Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak batera ospatuko dabe Euskerearen Eguna
2015-12-01 13:07 Euskerea berbagaiEuskara... Plazan! izenburuko ekitaldia abenduaren 3an egingo dabe Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren egoitzan. Parlamentuak eta Euskaltzaindiak alkarregaz antolatu dabe saio berezi hori. Linguae Vasconum Primitiae euskerazko lehenengo liburuaren itzulpenak aurkeztu eta Koldo Mitxelena hizkuntzalaria omenduko dabe bertan.
Euskereak 365 egun
2015-12-01 12:03 Euskerea berbagaiAurtengo ekimenaren leloa ErabiZi da. Euskeraz biziteko hautua egiteko deia egin nahi da kanpainearen bidez eta horretarako, bakotxak bere errealidadetik eta egoeratik asko egin leikela azpimarratu nahi dau Topaguneak. Egunerokoan hartzen diran erabagi eta hautuetatik euskerea erabilteko eta euskeraz biziteko espazioak sortzearen alde egin nahi da holan.




















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...