Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa egingo dauen lantaldea eratu da
2015-10-16 13:02 Euskerea berbagaiHiztegi Juridiko-Parlamentarioa egingo dauen lantaldea eratu da Eusko Legebiltzarrean. Taldeak parlamentu-lexikoa bateratzea dau helburu, ondoren Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa osotu ahal izateko. Hiztegi horretan zuzenbide parlamentarioaren alorrean erabilten diran terminoak jasoko dira.
EHUko ikasleek master amaierako lanak eta doktorego tesiak Euskaltzaindian egin ahal izango ditue
2015-10-15 18:12 Euskerea berbagaiEHUk eta Euskaltzaindiak sinatu daben hitzarmenak esparru barri bat zabaldu dau erakunde bien arteko lankidetzan. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia graduan dabilzan ikasleek aukerea eukiko dabe doktorego tesia edo master amaierako lana Akademiaren egoitzetako baten egiteko. Era horretako ikasleentzat, aproposa izan leiteke Euskaltzaindia ikerketak eta praktikak egiteko.
Euskereak ekonomiari ekarpen adierazgarria egiten deutsala dino Eusko Jaurlaritzeak
2015-10-15 15:18 Euskerea berbagaiEuskereak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian daukan pisua eta eragina neurtu ditu Jaurlaritzeak eta emoitzak batzen dituan txostena jentaurrean aurkeztu dau Patxi Baztarrika sailburuordeak. Askoren aurreretxiek dinoenaren kontra, euskereak badauka pisu nabarmena erkidegoko ekonomian, datuetan jaso danez. Barne Produktu Gordinaren % 4,2 hartzen dau euskereagaz lotutako jarduereak eta 56.000 lanpostu dagoz sektorean.
EAEn lan egiten daben 9 finantza erakundek bezeroen hizkuntza eskubideak bermatzeko konpromisoa hartu dabe
2015-10-14 17:52 Euskerea berbagaiBBVA, Laboral Kutxa, Santander, Kutxabank, Bankoa Crédit Agricole, Caixabank, Rural Kutxa, Banco Popular eta Banco Sabadell Guipuzcoano dira hitzarmena sinatu dabenak.
Asterixen liburu barriko 4.000 ale, euskeraz
2015-10-14 13:55 Euskerea berbagaiLehenengo laginak astelehenean zabaldu bazituen be, hilaren 22ra arte itxaron beharko da emoitza osoa ikusteko. Egun horretan, Asterixek 56 urte beteteko astebete faltako danean, aldi berean argitaratuko ditue 4 miloe ale, frantsesetik 20 hizkuntzatara eroanak. Gaztelaniazkoak 160.000 izango dira, 25.000 katalanezkoak eta euskerazkoak, barriz, 4.000. Galegoz 3.000 argitaratuko ditue, eta asturieraz beste 1.500.
Ahoskerearen inguruko jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak urriaren 23an Donostian
2015-10-14 10:20 Euskerea berbagaiJardunaldiaren helburua ahoskerearen ganeko gogoetea egitea izango da. Euskera batuak ahoskera estandarrik behar ete dauen, euskalkiek ahozko batuaren alboan ze leku bete behar daben eta beste galdera asko ipiniko dira mahai ganean. Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordearen ekimenez antolatu da jardunaldia, urriaren 23an, eta batzorde horrek preparautako txostena aurkezteko be erabiliko da.
Hizkuntza eskubideak, Poziktibityko bideo barriko protagonista
2015-10-09 02:00 Euskerea berbagaiNahi izatea Poziktibity da lelopean, hirugarren bideo honetan hizkuntza eskubideen gaia da jorratu dana. Administrazinoaren aurrean, herritarrak eskubidea dauka berak nahi dauen hizkuntza ofizialean artatua izateko.
Irudimena sormen lehiaketea martxan ipini dabe EKEk eta Azkue Fundazinoak
2015-10-05 17:54 Euskerea berbagaiIrudimena lehiaketea Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundearen eta Bizkaiko Azkue Fundazinoaren alkarlanari esker sortu da. Datozan asteetan bosgarren ekitaldia egongo da martxan eta aurten, jantzea izango da oinarria. Izan be, euskal jantza tradizionalagaz lotutako soinu batetik abiauta sormen lanak aurkeztu beharko ditue parte-hartzaileek. Zemendiaren 15era arteko epea dago horretarako. Sei sari egongo dira.
'Denok euskaraz' programea abian ipini dau Barakaldoko Udalak, umeei eta familiei zuzenduta
2015-10-02 11:17 Euskerea berbagaiAstialdian euskerearen erabilerea handitzeko eta sendotzeko asmoz, Barakaldoko Udalak martxan ipini dau 'Denok euskaraz' izeneko egitasmoa. Lau eta zortzi urte bitarteko umeei eta hareen familiei zuzendutako programea da. Bariku guztietan, abendura arte, familientzako tailerrak egongo dira Clara Campoamor zentroan eta Gurutzetako kultur-etxean, ume eta gurasoek astialdia euskeraz pasetako aukerea euki daien.
'Euskal literatura XX. mendean. 25 urte' erakusketea ipini dabe Euskaltzaindiaren egoitzan
2015-10-01 17:25 Euskerea berbagaiJon Kortazarrek 1990ean argitaratu eban 20. mendeko euskal literatureari buruzko lan mardula eta horren 25. urteurrena gogoan hartu dau Euskaltzaindiak. Urriaren 2an hasita, Bilboko Plaza Barrian Akademiak daukan egoitzan erakusketea egongo da ikusgai. Kortazarren lanari buruzko erakusketea da.
'Euskaraz bizi nahi dut' lehiaketako film laburrik onenak UEMAko kide diran herrietan ikusi ahal izango dira
2015-09-30 17:59 Euskerea berbagaiDonostiako Zinemaldiagaz batera, film laburren lehiaketea egin dau Kontseiluak irailean, 'Euskaraz bizi nahi dut' leloa gai nagusitzat hartuta. Irailaren 19an banatu ziran sariak eta lehiaketako pelikularik onenak herririk herri eroateko asmoa dauka UEMAk. Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeko kide diran herriek film laburrak proiektau ahal izango ditue, doban. Zinema-aretoetan euskerazko zinemaren eskaintza urriari aurre egiteko neurria dala dinoe Kontseiluak eta UEMAk.
Kilometroak 2015era bizikletaz joateko deia egin dabe antolatzaileek
2015-09-30 15:05 Euskerea berbagaiKilometroak 2015ek bizikleta martxa bat antolatu dau datorren domekan, urriaren 4an, Usurbil inguruko herritarrak bizikletaz joan daitezan, Donostia eta Usurbil lotzen dituan bidegorria aprobetxauta. Idiazabalgo AMPO enpreseak babestu dau martxea, eta Rural Kutxak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazinoak eta Kalapie bizikleta alkarteak lagundu dabe.
Bigarrenez egingo dabe 'Lukie koiu' lehiaketea Txorierrin, gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko
2015-09-30 13:12 Euskerea berbagaiTxorierriko Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak igaz ipini eban martxan lehenengoz lehiaketea, DBHko gazteei zuzenduta. Gazteen hizkuntza ohituretan eragin eta euskerea erabiltea bultzatu nahi dabe, motibazinoaren eta parte-hartze ludikoaren bidez. Igaz arrakasta handia euki eban lehiaketeak: Ehun parte-hartzaile ibili ziran eta aurten kopuru hori bardindu edo gainditu nahi dabe. Urtarrilera arte egongo da martxan 'Lukie koiu'.
Ume eta gaztetxuak literaturara erakarteko webgunea aurkeztu dau Berbarok
2015-09-24 11:54 Euskerea berbagaiDurangoko Plateruena Kafe Antzokian egin dabe Haur Literatur Aretoa webgunearen aurkezpena, eragile askotako ordezkarien aurrean. Bi eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxuen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, edade horretakoentzako proposamen literarioen bildumea dakar webguneak. Guraso eta hezitzaileentzako be interesgarria da hor batutako materiala. Webgunea Berbaro euskera alkarteak ipini dau martxan.
AEK-k astegoienean aurkeztu dau mintzapraktika egitasmoetarako izen-emote kanpainea
2015-09-21 10:44 Euskerea berbagai2015-16 ikasturtean be, AEK-k abian jarri ditu mintzapraktika programak; joan dan zapatuan, egitasmoaren aurkezpena egin dau, Lotsarik barik, praktikau geugaz lelopean.
Aurten be euskeraz biziteko gogoa arin-arinka adierazoteko aukerea izango da
2015-09-18 15:10 Euskerea berbagaiLaugarren aldiz ospatuko dira aurten Euskeraz bizi nahi dot herri-lasterketak. Ekimen honek, euskeraz biziteko nahiaren inguruan alkarlana bultzatzea dau helburu. Aurtengo lasterketak asteburu honetan hasi eta abendura bitartean egingo dira hainbat herritan eta Kontseiluak herritarrak animau nahi ditu lasterketok antolatu eta parte hartu deien.
'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren japonierazko bersinoa aurkeztu dabe
2015-09-17 14:47 Euskerea berbagaiSho Hagio eta Hiromi Yoshida japoniar euskaldunduak arduratu dira euskerazko libururik zaharrena euren hizkuntzara itzultzeaz. Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako sailburuorde Patxi Baztarrikaren eta Etxepare Institutuko Aizpea Goenagaren laguntzinoagaz aurkeztu dabe itzulpena Donostian. Linguae Vascomun Primitiae 1545ean argitaratu zan. Bernart Etxepareren lan hori euskeraz idatzitako lehenengo liburua da.
Igorreko Euskerearen Egunean euskal literaturea izango dabe ardatz
2015-09-15 18:11 Euskerea berbagaiUrriaren 19an egingo da Igorreko Euskerearen Eguna, Inbiu izenekoa. Euskerazko liburuak irakurteko zaletasuna bultzatzea izango da aurtengo helburuetako bat. Horretarako, nork bere etxean daukazan liburuak plazara atara eta trukea egiteko deia zabaldu dabe. Ginkanea antolatu dabe, hori be literaturearen inguruko gaiakaz. Ondo pasetako eta jan-edanetarako tartea be ez da faltauko.
'Zer o no ser?' goiburupean, aisialdi eta kirol monitoreek be euskerea ikasteko laguntzinoa jasoko dabe Bilbon
2015-09-10 18:11 Euskerea berbagaiUdalak indartu egin nahi izan ditu hizkuntzearen normalizazinoan ondorio biderkatzaileak dituen kolektiboak. Esangura horretan, aisialdi eta kirol jardueretan dabilzan monitoreei zabalduko jake laguntzinoa jasoteko aukerea, egunero egiten daben lanak upealako garrantzia dauelako ume-gaztetxuen hizkuntza jokabidean.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko ekimenak aurkeztu ditue Bilbon
2015-09-09 15:28 Euskerea berbagaiAurkeztutako ekimenen artean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzeak dobako itzulpen zerbitzua eskainiko dau 123/2008 Dekretuak ukitzen dituan enpresa eta saltokientzako.


















Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...