Asterixen liburu barriko 4.000 ale, euskeraz

Bizkaie! 2015-10-14 13:55   Euskerea berbagai

Lehenengo laginak astelehenean zabaldu bazituen be, hilaren 22ra arte itxaron beharko da emoitza osoa ikusteko. Egun horretan, Asterixek 56 urte beteteko astebete faltako danean, aldi berean argitaratuko ditue 4 miloe ale, frantsesetik 20 hizkuntzatara eroanak. Gaztelaniazkoak 160.000 izango dira, 25.000 katalanezkoak eta euskerazkoak, barriz, 4.000. Galegoz 3.000 argitaratuko ditue, eta asturieraz beste 1.500.

Aurkikunza arkeologiko handi bat izango balitz lez aurkeztu eben astelehenean Parisen, Eiffel torrean, Asterix eta Obelixen abenturen 36. albuma, Le Papyrus de César jatorrizko bersinoan. Bildumearen sortzaile Albert Uderzo eta René Gosciny zanaren alaba Anne tartean ziran, eta oso pozik agertu ziran emoitzeagaz.

2013an argitaratutako Asterix eta Piktoak abenturan bezela, egileak Jean-Yves Ferri (gidoia) eta Didier Conrad (marrazkiak) izan dira, eta Zesarren papiroen inguruko idea eurei okurridutea gustauko litxakiela esan daben Uderzoren zein Goscinyren familiaren erabateko babesa izan dabe. Aurreko albumak izan eban arraskastea kontuan izanda, publikoak be onespena emon deutsela esan leiteke. Ha izan zan, hain zuzen, sortzailetako bat hil ondoren Uderzo eta Goscinyrenak ez ziran eskuek egindako lehen liburua.

Oraingo honetan be ahalegin berezia egin dabe jatorrizko sortzaile-bikotearen oinordekoek euren estiloari eusten. Lehenengo laginak (azala eta hiru orrialde) astelehen honetan zabaldu badira be, hilaren 22ra arte itxaron beharko da emoitza osoa ikusteko. Egun horretan, Asterixek 56 urte beteteko astebete faltako danean, hain zuzen be, aldi berean argitaratuko ditue 4 miloe ale, frantsesetik 20 hizkuntzatara eroanak. Gaztelaniazkoak 160.000 izango dira, 25.000 katalanezkoak eta euskerazkoak, barriz, 4.000. Galegoz 3.000 argitaratuko ditue, eta asturieraz beste 1.500.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu