EHUko ikasleek master amaierako lanak eta doktorego tesiak Euskaltzaindian egin ahal izango ditue
2015-10-15 18:12 Euskerea berbagaiEHUk eta Euskaltzaindiak sinatu daben hitzarmenak esparru barri bat zabaldu dau erakunde bien arteko lankidetzan. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia graduan dabilzan ikasleek aukerea eukiko dabe doktorego tesia edo master amaierako lana Akademiaren egoitzetako baten egiteko. Era horretako ikasleentzat, aproposa izan leiteke Euskaltzaindia ikerketak eta praktikak egiteko.
EHUk eta Euskaltzaindiak sinatu daben hitzarmenak esparru barri bat zabaldu dau erakunde bien arteko lankidetzan. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia graduan dabilzan ikasleek aukerea eukiko dabe doktorego tesia edo master amaierako lana Akademiaren egoitzetako baten egiteko. Era horretako ikasleentzat, aproposa izan leiteke Euskaltzaindia ikerketak eta praktikak egiteko.
Hitzarmenaren arabera, aurrerantzean, Euskaltzaindiak Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterreko eta doktorego programako ikasleak hartuko ditu. Bilboko egoitza zentralean, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean zein Euskaltzaindiaren beste edozein ordezkaritzatan egin ahal izango dira praktikak. Unibersidadeko irakasle ez diran profesional eta ikerlariek masterretan kolaborau leikee, gaur eguneko arauak dinoanez. Hartara, Euskaltzaindiko kideek parte hartu ahal izango dabe ikasle eta doktoregaien prestakuntza jardueretan.
Euskaltzaindira joten daben ikasleek, EHUko eta Akademiako ordezkari banagaz lan egingo dabe euren proiektua garatzeko orduan. EHUko irakaslea tutore akademikoa izango da eta Euskaltzaindiko kidea, lanaren zuzendaria. Era berean, Euskaltzaindiak begirale bat ipiniko deutso ikasle bakotxari, prestakuntza jarduerak antolatzeko.
Euskaltzaindia 2010ean batu zan Euskampus proiektura, erakundeen arteko hartu-emon barriak sortzeko asmoz. Erabagi haren ondorioa da orain sinatutako hitzarmena. Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dabe hitzarmena. Ekitaldian izan dira Adolfo Arejita Euskaltzaindiko Iker Saileko burua eta Nekane Balluerka EHUko graduondoko ikasketen eta nazinoarteko harremanen arloko errektoreordea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!