Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu dabe
2016-08-02 12:23 Euskerea berbagaiGasteizko Andra Maria Zuriaren jaiak laster hasiko dirala eta, euskalgintzako eragileek kanpainea aurkeztu dabe. Jaietan, eta urte osoan, euskeraz bizitzeko nahia adierazoten dau dekalogoak.
Euskaltzaindiak Gasteizko toponimiaren 5. liburukia ipini dau interneten
2016-08-01 13:18 Euskerea berbagaiUrte hasikeran aurkeztu eban Euskaltzaindiak Gasteizko Toponimia V (Arratzua I) ikerlana eta dagoeneko nahi daben guztien eskura dago sarean.
Administrazinoen adostasuna lortu dau Euskaltzaindiak, hiztegi juridiko-parlamentarioaren proiekturako
2016-07-26 10:12 Euskerea berbagaiGasteizen egindako bilkuran, oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioaren azken aurrerapenak aztertu ditu Euskaltzaindiak. 1.700 berba jasoko ditu eta baliabide informatikoen bidez argitaratuko da.
Jaurlaritzea, EEP eta Euskarabidea lankidetzan, Inkesta Soziolinguistikoaren harira
2016-07-26 08:43 Euskerea berbagaiEuskerearen sustapenaz arduratzen diran erakunde publiko nagusiek euren arteko lankidetzan sakondu dabela nabarmendu dabe, VI. Inkesta Soziolinguistikoaren aurkezpenean.
Trengintza Hiztegi espezializatua aurkeztu dabe euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez
2016-07-21 09:51 Euskerea berbagaiHiztegiak trenaren arloko 4.830 kontzeptu batzen ditu, 15 alorretan sailkatuta, eta Interneten konsultau daiteke dagoeneko hemen.
Finantza arloan euskerearen erabilerea areagotzeko hitzarmena sinatu dabe
2016-07-20 12:18 Euskerea berbagaiUEMAko erispideakaz bat egin, eta herri horreetan dituen bulegoetan euskerea lehenetsiko dabe Laboral Kutxak eta Kutxabankek.
Euskerearen Txantxangorriak abestia be badauka
2016-07-14 09:57 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak Euskerearen Txantxangorriaren kanpaina barria aurkeztu dau, abesti barri eta guzti, herritarrei euskerea erabilteko konbita eginez.
Txorierriko udalek eta kirol alkarteek futbolean euskerea sustatzeko akordioak sinatu ditue
2016-07-13 09:45 Euskerea berbagaiLehen aldia da eskualde bereko bost udal eta bost kirol alkartek holako akordio bat sinatzen dabela.
1,7 miloe euro Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko
2016-07-05 13:44 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak 2016ko diru-laguntzen ebazpena aurkeztu dabe.
'Euskara Eskura Txartela' programan izena emoteko epea zabalik dago
2016-07-01 08:37 Euskerea berbagaiHelduen euskalduntzea bultzatzeko asmoz sortu dabe kanpainea HABEk eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Euskaltegietan erabilteko txartelak garagarrilaren 22ra arte eskatu ahal izango dira.
Administrazinoan euskerearen erabilerea gora, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzearen arabera
2016-06-30 08:53 Euskerea berbagaiHerri administrazinoetan euskerea bultzatzeko 5. Plangintzaldiaren (2013-2017) tarteko ebaluazinoa aurkeztu dau Patxi Baztarrika sailburuordeak Legebiltzarrean. Erakundeetan, euskerearen ezagutzea eta erabilerea gora doaz, baina oraindino asko dago egiteko.
Euskharategia, artearen bidez euskerea ikasteko proiektua, Okela lantegian
2016-06-29 07:42 Euskerea berbagaiArtista erdaldunek euskerea ikasteko aukerea eukiko dabe datorren ikasturtean, Bilboko Okela sormen lantegian. Gramatika liburuen ordez, artea erabiliko dabe horretarako.
Itzultzaile Berriak programea hiru eguneko lantegiagaz amaituko da
2016-06-20 11:01 Euskerea berbagaiDeserria itzultzen izenburuko tailerraren bidez, Etxepare Institutuaren eta EIZIEren Itzultzaile Berriak programan parte hartzen dabilzan atzerriko zazpi itzultzaileek euren egonaldia biribilduko dabe. Bagilaren 20tik 22ra bitartean da lantegia, Donostian.
Euskaltegiek bat egin dabe Euskerearen Txantxangorriagaz
2016-06-17 07:25 Euskerea berbagaiEuskaltegiek eta barnetegiek udarako eskaintza zabala daukie eta Donostian egindako agerraldi baten emon dabe horren barri. Bertan, Euskerearen Txantxangorriagaz bat egin dabe.
'Geroari begira' jarriko gara Araba Euskaraz jaialdiagaz bat eginda
2016-06-16 10:35 Euskerea berbagaiDatorren domekan, bagilaren 19an ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia, aurten Aguraingo Lautada Ikastoleak antolatuta.
Baxoa euskeraz!
2016-06-14 06:48 Euskerea berbagaiBagilaren 15ean hasiko dira 2016ko Baxoaren azterketa idatziak, Filosofiako frogeagaz. Beste behin, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz egitea galarazoko jake, historia-geografia eta matematikak kenduta.
UEUk ezinbesteko jo ditu erakunde publikoen babesa eta unibersidadeen arteko lankidetzea
2016-06-13 11:02 Euskerea berbagaiIñaki Alegria UEUko zuzendariak unibersidadeko euskerazko online eskaintzea bideratuko dauen proiektu baten beharra azpimarratu dau Euskerazko online eskaintzea unibersidadean: egoera eta erronkak jardunaldiaren edegieran.
'Mongongo Dassanza: albaitaritzako idazlanak' liburua webgunean ipini dau Euskaltzaindiak
2016-06-10 08:49 Euskerea berbagaiTxomin Peillen euskaltzaina izan da liburuaren paratzailea, baina 1692an Mongongo Dassanzak lapurteraz idatzitako lanean oinarritu da. Euskaltzaindiaren webgunean osorik irakurteko moduan ipini dabe (hemen).
Euskal Hedabideen Behategia sortu dabe
2016-06-09 08:57 Euskerea berbagaiEuskerazko komunikabideen eragina neurtzeko eta sektorearen arazoak zein aukerak aztertzeko sortu dabe Behategia. Webgunean txosten, mapa eta datu piloa ipini ditue, euskal hedabideen gaur egungo egoerea zehatz-mehatz erakusteko.
'Gu gazteok', gazteen hizkuntz ohiturak, jarrerak eta praktikak ezagutzeko ikerketea aurkeztu dabe
2016-06-09 08:51 Euskerea berbagaiLan hau gazteon hizkuntza-esperientziaz blai dago, helburua gazteen eta hizkuntzearen arteko lotura hori gazteen errealidadean eta izaeran kokatzea izan baita.














Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...