Kike Amonarrizek, Banaiz Bagarak eta Mendia Optikak Bai Euskarari sariak jasoko ditue
2014-10-01 18:42 Euskerea berbagaiBai Euskarari sarien banaketa ekitaldia egingo da barikuan, urriaren 3an, Donostiako Basque Culinary Centerren, arratsaldeko 14:00etan. Urtero lez, hiru sari emongo dira: Bai Euskarari Laguna saria Kike Amonarrizek jasoko dau, eta Banaiz Bagara eta Mendia Optikea izango dira aurtengo ziurtagiridun sarituak.
Euskal literatureak 60ko hamarkadatik gaur egunera arte izan dauen garapena aztertuko dabe New Yorken
2014-09-29 18:24 Euskerea berbagaiNerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi EHUko irakasleak izango dira aurten City University of New York (CUNY) unibersidadeko Bernardo Atxaga Katedrako programa akademikoaren arduradunak. Lehenaldia gogoratzeak azken lau hamarkadetako euskal literaturaran izandako eragina izango dabe ikergai
Jagoneteko galde-erantzunen datu-basea, aberastua
2014-09-26 11:01 Euskerea berbagaiJagoneteko datu-baseak 84 galde-erantzun barri ditu eta hainbat galde-erantzun erabarritu: besteak beste, mozorrotu eta Areatza sarrerak.
Urriaren 11n jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketea
2014-09-25 14:50 Euskerea berbagaiLuma aldizkariak antolatuta, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketea jokatuko da Irunen datorren urriaren 11n, zapatuan. Irungo Udalaren babesa eta Eusko Labelaren eta Irungo EKT alkartearen laguntzinoa jaso dau aurtengo edizinoak.
Euskal hiztunak biderkatzeko trukoa topau dabe mintzalagunek
2014-09-24 15:52 Euskerea berbagaiJasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak prentsaurrekoan aitatu dauenez, euskeraz hobeto eta gehiago egiteko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, ez da magiarik behar, guk daukagu trukoa: berba egitea.
Lotsea galtzeko mintzapraktika egitasmoak martxan
2014-09-24 11:09 Euskerea berbagaiAEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian #lotsarikgabe lemapean. Horrenbestez, 2014-15 ikasturtean mintzapraktika programaren batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...) parte hartu nahi dabenek izena emon leikie dagoeneko Euskal Herrian osotuko diran 90etik gorako egitasmoren batean.
Atzerrian euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barria datorren barikuan hasiko da EHUn
2014-09-23 10:56 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Etxepare Euskal Institutuagaz lankidetzan eskainiko dauen atzerriko unibersidadeetan eta goi mailako zentroetan euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barriaren izen emotea amaitu barri da eta leku guztiak beteta dagoz.
Nafarren euskeraz biziteko nahiari erantzuteko ekimena abiarazo dau Kontseiluak
2014-09-18 11:20 Euskerea berbagaiEdegi dogun bide honen lehen geltokia da gaurko aurkezpena eta egongo diranen artean geltoki garrantzitsuaren barri be emon nahi dogu. Apirilaren 25ean, Anaitasunean euskeraz bizi nahi dogunok Nafarroan euskeraz biziteko zer norabide eta neurri hartu behar diran aurkeztuko dogu. Data garrantzitsua izango dala aurreratzen deutsuegu.
'Zatoz euskarara' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon
2014-09-17 14:56 Euskerea berbagaiZatoz euskarara kanpainearen helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazinoa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2014-2015 ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diran herritarrak eta gizataldeak animetea euskerea eguneroko bizimoduan erabil deien euskaltegitik kanpo, edozein gizarte-esparrutan.
Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu Behatokiaren euskerearen telefonoan batutako kexak
2014-09-17 11:08 Euskerea berbagaiUdalbiltzak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dabe bart eta akordioaren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesino Fondoak 10.000 euro emongo deutsoz Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lana egin daian.
Euskerearen zabalkundean gurasoen garrantzia azpimarratu dabe hezkuntzako eta euskaltegietako arduradunek
2014-09-16 15:24 Euskerea berbagaiUmeen hezkuntzan eta helduen euskalduntzean jarduten diran eragileetako ordezkariek bat egin dabe, Zatoz euskaltegira aldarriaren inguruan. Batez be gurasoak animau nahi ditue euskerea ikastera edo euren euskerea hobetzera, horrek hizkuntzearen transmisinoan eragingo dauelakoan. Seme-alabak D ereduan sartzea ez dala nahikoa eta gurasoek umeak euskalduntzen jarrera aktiboa euki behar dabela azpimarratu dabe.
Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien laugarren edizinoaren deialdia egin dabe
2014-09-10 12:01 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak antolatutako Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizinoaren deialdia egin dabe. EHUn 2012ko bagilaren 16tik 2014ko garagarrilaren 31ra bitartean euskeraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Eskariak aurkezteko epea 2014ko irailaren 26ra arte egongo da zabalik
Uemari ezarritako betoaz
2014-09-08 10:59 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak gure herrietan daukagun errealidade soziolinguistikoa onartu barik jarraitzen dau. Ez ditu ikusi nahi Nafarroan euskereak dituan arnasguneak. Ez gaitu kontuan hartu nahi euskeraz bizi nahi dogun Nafarroako herritarrak. Eta horregaitik, Nafarroako euskerearen arnasguneak ezabatu eta desagerrarazoteko politikak ditu abian.
'Posiblea da eta merezidu dau', AEK-k 2014-2015 ikasturteko matrikulazino kanpainea aurkeztu dau
2014-09-04 15:06 Euskerea berbagaiEuskerea ikasteko hainbat motibazino eta helburu egonik, posiblea dala eta merezidu dauela azpimarratu dabe AEK-ko arduradunek, nor bere arrazoiakaz, bere helburuakaz, nor bere mailatik abiatuta. Euskerea nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren barruan.
Reyes Prados eta Anne Igartiburu aurkezleek 'Poziktibity' proiektuaren hirugarren bideoa aurkeztu dabe Bilbon
2014-09-03 15:45 Euskerea berbagaiHirugarren honetan, Reyes Pradosek eta Anne Igartiburuk bestelako mezu bat botaten dabe: sekula ez dala berandu beste hizkuntza bat ikasteko. Heldutan be hizkuntzak ikastea oso garrantzitsua dala, hain zuzen. izan be, hirugarren bideo hau txikitatik etxean edota eskolan euskerea ikasi ez daben personei dago zuzenduta.
'Hamalau Heriotzena' lanaren jatorrizko bertsopapelaren kopia topau dabe Euskaltzaindian
2014-09-03 11:03 Euskerea berbagaiModesto eta Bertol Arrieta aita-semeek Hamalau Heriotzena izeneko sortearen jatorrizko bertsopapelaren kopia bat topau dabe Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Dokumentu berean agertzen danez, Tolosan argitaratu zan, D. Juan Manuel la Lamaren inprimategian, 1826an.
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak jaso dau aurtengo Euskara saria, Hau Pittu Hau konparsearen eskutik
2014-08-19 11:12 Euskerea berbagaiEuskerearen normalizazino eta sustapenerako egindako lana saritzeko asmoz, Hau Pittu Hau konparseak Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeari emon deutso aurtengo Euskara saria, Bilboko Aste Nagusian, konparsearen eta Uemaren helburua berbera baita, hau da, Euskal Herri euskalduna lortzea.
'Euskera' agerkariaren aholku batzordeak sei kide barri ditu
2014-07-30 12:02 Euskerea berbagaiMixel Aurnague, Martine Berthelot, Martin Haase, Jose Ignazio Hualde, Xabier Itzaina eta Jon Landaburu dira Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskera aldizkariaren aholku batzordeko kide barriak. Agerkariaren Idazketa batzordeak proponidu zituan, eta Akademiaren Osoko bilkureak onartu.
'Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geo-linguistikoa' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak
2014-07-29 11:09 Euskerea berbagaiAmaia Apalauzak idatzitako Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa beharra Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago daborduko. Liburua Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 10. zenbakia da.
'Humboldt: Selected Basque Writings' lana argitaratu dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Renoko Euskal Ikasketen Zentroak
2014-07-24 11:30 Euskerea berbagaiIñaki Zabaleta Gorrotxategik atondu dau Wilhelm von Humboldten testuen antologia, Basque Classics Series bildumako bederatzigarrena. Renoko Euskal Ikasketen Zentroak euskal kulturea AEBetan hedatzeko eta sustatzeko bultzatzen dauen programearen barruan dago saila.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. PaĆs!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...