Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia papelean eta interneten dago
2016-10-06 12:42 Euskerea berbagaiAndres Urrutia Euskaltzaindiko buruak adierazo dauenez, hiztegia barritu eta zabaldu egin dabe. Edizino barriak 37.884 sarrera dakarz.
Galeseko gobernuak euskerearen hurrengo hamarkadetarako hizkuntza plangintzeagazko interesa azaldu dau
2016-10-05 11:10 Euskerea berbagaiGalesko Gobernuak hurrengo hamarkadetarako hizkuntza-plangintzea abiatu dau, 2050. urterako galesereak miloe bat hiztun izatea helburu hartuta.
Euskerazko toki komunikabideen lana gizarteratzeko, Tokikom Sariak emongo ditue
2016-10-04 08:50 Euskerea berbagaiToki komunikabideek ekarpen handia egiten deutsie euren hurreko komunidadeari, baina halan da be, bigarren mailakotzat joten dira sarritan.
Biribilko programako euskera ikastaroetan izena emon leikie Bilboko merkatariek
2016-10-03 12:46 Euskerea berbagaiBilboko Udalak eta Bilbao Dendak alkarteak eratutako kursoetan, urriaren 13ra arte dago izena emoteko modua. 2009tik dago martxan Biribilko.
Soziolinguistika Klusterrak EHUgaz alkarlanean egin dauen 'Jendaurrean erabili' proiektua aurkeztu barri dabe
2016-10-03 08:30 Euskerea berbagaiEkintza eta ikerketea buztartzen dituan proiektu honek, euskerazko komunikazino publikoa errazteko eta hobetzeko alkarlaguntzako sarea jarri dau abian.
Eusko Jaurlaritzeak euskerearen bizibarritze prozesua azaldu dau Korsikan
2016-09-28 08:24 Euskerea berbagaiPatxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordeak berbaldi bi emon ditu Mediterraneoko uhartean, Linguimondi biltzarrean. Euskerearen Erakunde Publikoko Mathieu Bergé be bertan da.
Badator Kilometroak 2016, 'Demasa' lelopean
2016-09-27 12:52 Euskerea berbagaiUrriaren 2an izango da Gipuzkoako Ikastolen jaia, Bergaran. Gaur, Gasteizen, Lehendakariagaz batzartu dira Kilometroakeko arduradunak.
Euskaltzaindiak eta EHUk euskerazko tesien Koldo Mitxelena sariketea antolatu dabe
2016-09-27 08:52 Euskerea berbagaiUrte birik behin egiten da deialdia, euskeraz egindako ikerketea bultzatzeko. Aurtengoa bosgarrena da.
'Collins Elhuyar English Basque Dictionary euskera-ingelesa' hiztegia aurkeztu dabe
2016-09-22 15:50 Euskerea berbagaiElhuyarren eta Collinsen alkarlanaren emoitzea da hiztegia, euskaldunek ingelesa zubi-hizkuntzarik barik ikasteko baliabide barri bat.
EAS, Euskerearen Adierazle Sistemea proiektu europarra da dagoeneko
2016-09-19 08:36 Euskerea berbagaiEuskerearen bilakaerea era jarraituan neurtzeko tresna zientifikoa eskainiko dau EASek, unean uneko argazkia emongo daben 29 adierazleri esker.
Berbalagun programetan izena emoteko epea zabalik dago
2016-09-16 08:52 Euskerea berbagaiPraktikatu eta bizi lelopean, euskerea erabiltera animau nahi ditu AEK-k herritar guztiak. Horretarako, Berbalagun, Mintzalagun eta Gurasolagun programak abian ipini ditu.
Euskerea erabilteko konbita egiten dauen Txantxangorria ikustarazoteko jarduerak Getxon
2016-09-15 13:48 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak datozen bi urteotan kanpaina bat sustatuko dau, Txantxangorriaren irudia eraikin publikoetan ikustarazoteko eta udalerriko alkarteek eta herritarrek be erabil deien.
Euskerearen arnasguneak indartzeko proposamenak egin deutsiez UEMAk eta Kontseiluak Jaurlaritzeari
2016-09-15 08:45 Euskerea berbagaiDatorren legealdian Eusko Jaurlaritzeak lurralde antolaketarako gidalerro barriak onartuko dituala eta, Ana Oregi sailburuagaz batzartu dira UEMAko eta Kontseiluko ordezkariak, plangintza horretan arnasguneak kontuan hartu daitezan.
HAKOBAk, udal euskaltegiek eta pribatu homologatuek batera egin dabe aurten, 2016-2017ko matrikulea egiteko deia
2016-09-08 16:29 Euskerea berbagaiIrailaren amaieran amaituko da EAEko euskaltegietan izena emoteko epea, eta ikasleak jasoten hasteko prest dira 103 euskaltegi (39 publiko eta 64 pribatu homologatu), eta 1.400 euskera irakasle.
Euskerearen erabilerea sustatzeko Lankidetza Protokoloa sinatu dabe Osakidetzak eta Arabako Foru Aldundiak
2016-09-06 15:14 Euskerea berbagaiOsakidetzak baeukan hau lako akordioa, aurtengo maiatzean sinatua, Bizkaiko Foru Aldundiagaz; gaurkoaren ostean, barriz, Gipuzkoako Foru Aldundiagaz be gauzatzeko asmoa dago.
Irakaskuntza 'afektiboa' eta 'efektiboa' agindu ditu AEK-k aurtengo ikasturterako
2016-09-02 12:36 Euskerea berbagai2016-17 ikasturteko matrikulazino kanpainea aurkeztu dau AEK-k, % 100 afektiboa lelopean. Personen arteko hartu-emonak aberasteko euskerea erakustea da helburua.
Euskaltegietan izena emoteko kanpainea aurkeztu dabe Bilbon
2016-08-29 13:14 Euskerea berbagaiBilboko Udalak eta uriko euskaltegien sareak bat egin dabe, kanpaina koloretsu baten bidez herritarrak euskerea ikastera animetako.
Bilboko Berbalagunari emongo deutso Hau Pittu Hau konparseak Euskera Saria
2016-08-16 08:58 Euskerea berbagaiUrtero banatzen dau sari hori Hau Pittu Hauk, Aste Nagusian. Euskerearen bizibarritzeari Berbalagun egitasmoak egiten deutsan ekarpena aintzat hartu dau aurten.
Juan Zelaia enpresaburu eta euskerearen bultzatzailea hil da
2016-08-10 13:09 Euskerea berbagaiEnpresen mundutik euskereari egin eutsan ekarpenagaitik nabarmendu zan Juan Zelaia oñatiarra. Bart hil da.
Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak 2016ko hitzarmena sinatu dabe
2016-08-08 09:48 Euskerea berbagaiAkordioari esker, Euskaltzaindiak hainbat argitalpen plazaratuko ditu eta, trukean, EEPk 140.000 euro emongo deutsoz.













Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...