Eskuko telefonoetarako Akuilari aplikazinoa sortu dau Hizkuntz Eskubideen Behatokiak
2015-11-24 13:45 Euskerea berbagaiHizkuntz Eskubideen Behatokiak kudeatzen dauen Euskerearen Telefonoak Akuilari aplikazino barria sortu dau eskuko telefonoetarako, aplikazino praktikoa eta azkarra; horren bitartez, erabiltzaileek kexa, galdera eta iradokizunak zuzenean helarazo ahal izango ditue.
Euskal Autonomia Erkidegoan, enpresen webguneen erdiak euskerazkoak dira
2015-11-18 09:29 Euskerea berbagaiEustat estatistikarako erakundeak emondako datuaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, webgunea daukien enpresen erdiek euskerazko bersinoa daukie. Zehatz esanda, %48k. Ganerakoek erdera hutsezko webgunea daukie. Herrialdeka, Gipuzkoa da euskerazko webguneen portzentaje handiena daukana eta, eskualdeka, Debagoiena.
Euskaldun barriei errekonozimendua, Poziktibity kanpainearen bideo barrian
2015-11-16 12:52 Euskerea berbagaiEuskerearen Nazinoarteko Eguna hur dagoala eta, Poziktibityk bideo barria plazaratu dau, aurtengo laugarrena. Oraingo honetan, euskerea ikastea aukeratu dabenei, euskaldun barriei, omenaldia egin nahi jake, euskereari ezinbesteko aportazinoa egiten deutsielako. Ana Urrutia telebistako aurkezleak parte hartu dau bideoa aurkezteko Bilbon egindako ekitaldian, bera be euskaldun barria dalako.
200 informatikarik parte hartuko dabe Informatikari Euskaldunen X. Bilkuran
2015-11-11 13:12 Euskerea berbagaiUEUk eta Enpresa Digitalak antolatu eta euskerazko informatikearen munduan lanean, ikertzen zein ikasten dabilzanentzat erreferentziala dan Informatikari Euskaldunen X. Bilkurea egingo da gaur, hilak 12, Donostiako Teknologia Alkartegiko areto nagusian.
Xuxen 5, euskerazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal barria aurkeztu dabe
2015-11-10 12:57 Euskerea berbagaiZuzentzailearen datu-basea barrituta, aurrerantzean eraginkorragoa izango da Xuxen eta eguneratuago egongo da. Izan be, Elhuyar hiztegien eta Hiztegi Batuaren azkenaldiko aldaketak kontuan hartuta preparau dabe bersino barria. Sistema eragile ugarigaz bateragarria izan daiten, plugin barriak sartu deutsez Xuxen 5i. Elhuyar Fundazinoa eta Ixa taldea ibili dira zuzentzailea gaurkotzen.
Ortzadar-KMK euskerazko komiki lehiaketako lanak Rekalde aretoan ikusi leitekez
2015-11-10 09:24 Euskerea berbagaiAlai Zubimendi hernaniarrak irabazi dau Ortzadar-KMK lehiaketako 5. edizinoa, Superheroi izenburuko komikiari esker. Zubimendiren lanagaz batera, lehiaketan parte hartu daben beste lau egileren komikiak ipini ditue Bilboko Rekalde aretoan, epaimahaiak horretarako maila nahikoa daukiela dino eta. Bestetik, Juanba Berasategi irudigileari omenaldia egin deutse lehiaketako antolatzaileek eta bere ibilbide oparoa erakusten daben marrazkien bildumea eroan dabe Rekalde aretora.
Euskerea Bizkaiko Foru Aldundiaren oinarri izatea nahi dau Lorea Bilbao Kultura diputaduak
2015-11-09 16:09 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiaren Kultura, Kirol eta Euskera Sailaren 2016ko aurrekontu proiektua aurkeztu dau Lorea Bilbao alor horretako diputaduak. 2015ean baino % 2,3 gehiago gastauko dau datorren urtean sail horrek. Igoerarik handiena, euskerearen ezagutzea eta erabilerea bultzatzeko politiketan egongo da. Bilbaok azpimarratu dau, euskerea Foru Aldundiko oinarri bihurtu nahi dauela, erakundeko sail guztien zeharkako ezaugarria.
'Jalgi' lemapean egingo dabe 33. Herri Urrats, 2016ko maiatzaren 8an
2015-11-06 12:55 Euskerea berbagaiEuskara, jalgi hadi plazara... Jalgi hadi mundura, Bernart Etxepare idazleak 1545. urtean idatzitako berbak dira eta orain, barriz, aldarri horri eutsi deutsie datorren urteko Herri Urrats jaiaren antolatzaileek. Jalgi lemapean, Bernart Etxepare Lizeoari pasau deutso lekukoa Ziburuko Ikastoleak. Lizeoa lekuz aldatzeko proiektua abian da eta bi urtean eraikin barrian izatea da euren amesa.
Euskerea bultzatzeko hedabideen zeregina aztertuko dau Euskaltzaindiak Jagon jardunaldian
2015-11-05 16:19 Euskerea berbagaiZemendiaren 20an egingo da Jagon jardunaldiaren 20. edizinoa, Euskaltzaindiak Bilbon daukan egoitzan, Akademiako Sustapen Batzordeak bultzatuta. Saio horretan, hedabideek euskerearen sustapenean daukien zeregina aztertuko da. Hizkuntza politikak eta hedabideen egitasmoak jorratuko dira. Edonor joan leiteke jardunaldira, doban.
Topikoaren atzeko Azkue argitara ekarri dau Jurgi Kintanak
2015-11-05 13:50 Euskerea berbagaiResurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864- Bilbo,1951) euskaltzale, ikerlari eta idazlearen inguruko liburua argitaratu dau Jurgi Kintanak, Azkue, bilbotar ezezaguna (Erein). Bilboko Udalaren Unamuno Saiakera Saria irabazi dau. Azkueren lana ezezaguna da, bere sasoiko beste autore batzuenaren aldean eta, ganera, topikoz betetako irudia baino ez jaku heldu. Horri bueltea emotera dator liburua.
Lodosa eta Vianako ikastolek alkarregaz antolatuko dabe 2016ko Nafarroa Oinez
2015-11-04 11:43 Euskerea berbagaiHartu, tenka, tira lemapean helduko da Nafarroa Oinez Lodosa eta Vianako ikastoletara 2016an. Sokatirako epaileek erabilten dituen aginduak kontuan hartuta, proiektua alkarregaz zuzentzeko helburua islatu nahi izan dabe, baita soka desbardinen batasunen ikurra: Holan sendoagoa, hausigatxa dan soka barri bat sortu nahi dogu.
'Euskaldun hazi Nafarroan' liburua Euskaltzaindiaren webgunean irakurri leiteke
2015-11-04 09:21 Euskerea berbagaiPaula Kasaresek Nafarroako Unibersidade Publikoan, NUPen, 2013an aurkeztu eban tesia jasoten dau Euskaldun hazi Nafarroan, euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan argitalpenak. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren webgunean konsultau ahal izango da lana, Akademiak iragarri dauenez. Liburua irakurteko loturea, hemen.
Zabalik dago 2015eko ENE sarirako hautagaiak aurkezteko epea
2015-11-03 09:43 Euskerea berbagaiZabalik da Eusko Ikaskuntzak emoten dauen ENE sarirako hautagaitzak aurkezteko epea, eta zemendiaren 27ra arte hartuko dira proposamenak. Euskerearen Nazinoarteko Eguna 1949an aldarrikatu eta Eusko Ikaskuntzak 2006an sortu eban saria, Euskal Herritik kanpo euskerearen alde lan egiten daben alkarteak aintzat hartzeko helburuagaz.
Informatikari Euskaldunen Bilkurea egingo dabe zemendiaren 12an Donostian
2015-10-29 09:20 Euskerea berbagaiEdizino berezia izango da aurtengoa, topaketeak hamargarren urteurrena beteko dauelako. 'Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?' lelopean, robotikea izango da Informatikari Euskaldunen Bilkurako gai nagusia. Donostiako Miramon teknologia parkean egingo dabe, zemendiaren 12an. UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak antolatu dabe bilkurea.
Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena omenduko dau barikuan Donostian
2015-10-27 14:01 Euskerea berbagaiKoldo Mitxelena (1915-1987) hizkuntzalari, idazle, kulturgile eta euskaltzaina jaio zala ehun urte dira aurten eta, efemeridea kontuan hartuta, gorazarrea egingo deutso Euskaltzaindiak barikuan, urriak 30. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, agiriko bilkurea egingo dau Akademiak, Mitxelenaren omenez.
Amorebieta-Etxanok '501 baietz!' kanpainea abiarazo dau euskerearen erabilerea sustatzeko
2015-10-23 10:18 Euskerea berbagaiEuskeraz jakin zein jakin ez, euskereagazko konpromisoa hartu nahi dauenak idatziz adierazo ahal izango dau. Horretarako twitter-en hastag bat (#501baietz) eta e-posta helbide bat (501baietz@ametx.net) zabalduko dira nahi dauenak konpromisoa helarazo daian. Udalerrian be, postontziak jarriko dira konpromisoak bertan ixteko.
Euskeraz lan egitea helburu eskuragarria da
2015-10-22 15:48 Euskerea berbagaiPrograma pilotu honen helburua da, enpresa industrialetako lan-hizkuntza legez euskerea gero eta gehiago erabilteko prozedurak eta praktikak diseinau eta gauzatzea, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza paisajean. Programan parte hartzen dagozan enpresak dira: Alejandro Altuna, Batz, Cikautxo, Copreci, Danobat, Eika, Elay, Goizper, Maier, Matz-Erreka, Orkli eta Ulma CYE.
Berbalagun egitasmoa indartzearen aldeko apustua AEK-k, Topaguneak eta Maramarak
2015-10-22 10:18 Euskerea berbagaiEuskerea praktikau nahi dabenentzat sortu zan Berbalaguna orain dala urte batzuk. Denporeagaz, zabaltzen eta hobetzen joan da proiektua eta, horren lekuko, AEK-k, Euskalzaleen Topaguneak eta Maramarak sinatutako hitzarmena. Ganera, Mintzanet zerbitzua martxan ipiniko dabela aurreratu dabe, internet bidez be euskerea praktiketako aukerea emoteko.
Getxoko VI. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 2ra arte zabalik
2015-10-20 13:48 Euskerea berbagaiDatorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Euskera Sariaren VI. edizinorako proposamenak aurkezteko epea. Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da ekimenaren helburua.
Baztan Ikastoleak dana prest dauka domekan Nafarroako Ikastolen egun handia ospatzeko
2015-10-16 15:33 Euskerea berbagai32 urte geroago, urriaren 18an, Elizondora itzuliko da Nafarroa Oinez eta aurten Baztan Ikastoleak izan dau jaia antolatzeko ardurea. Hamabortz, ama bat lemapean, 5’8 kilometroko ibilbidea izango da aurten eta Lekarozetik, Elizondotik eta Elbetetik pasauko da.














Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...