Zortzi hiztegi terminologiko barri plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzak

Bizkaie! 2016-11-21 13:05   Euskerea berbagai

Dagoeneko, era horretako 49 hiztegi dagoz herritarren eskura. Euskerearen erabilerea indartzeko tresna baliogarriak dirala dino Jaurlaritzeak.

Aukezpeneko une bat (argazkia: UZEI) | Ikusi handiago | Argazki originala

Zortzi hiztegi terminologiko barriak defizininozko hiztegiak dira funtsean. Ganera, euskerazko berben gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak dakarrez. Kasuan kasuko eremuari egokitutako aurkibide sistematikoaren arabera antolatuta dagoz, baina baditue hizkuntza bakotxaren araberako aurkibideak be. Zuzenbideari lotutako hiru hiztegiek gaztelaniazko hiztegi-sarrerak daukiez, euskerazkoez gan.

Honeek dira aurkeztutako zortzi hiztegiak:

Elektronika eta mikroelektrika hiztegia: 361 sarrera.

Energia barriztagarriak: 204 sarrera.

Zeramika hiztegia: 311 sarrera.

Bibliotekonomia hiztegia: 313 sarrera.

Museologia eta Museografia hiztegia: 191 sarrera.

Zigor arloa eta espetxe-zaintzea: 232 sarrera.

Erregistro Zibila: 151 sarrera.

Prozedura Zibila: 107 sarrera.

Terminologia Batzordeak onartutako hiztegi guztiak Euskalterm basean dagoz herritar guztien eskura, on-line. Ganera, papelean argitaratuta dagozanen PDF bersinoa dago Euskara webgunean (hemen).

Gaur aurkeztutako zortzi hiztegiakaz, dagoeneko 49 dagoz  argitaratuta. Ganera, Jaurlaritzeak aurreratu dau beste hiztegi terminologiko batzuk argitaratzeko bidean dala. Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeagaz batera, beste honeek be izan dira aurkezpenean: Imanol Agote (Kultura Ondarearen zuzendaria), Blanka Gomez de Segura (Euskal Buztingintza Museoko arduraduna), Olatz Ajuria (EVEko teknikaria), Xabier Balerdi (Jaurlaritzako Justizia sailekoa), Kepa Altube (Laneki egitasmoko kidea) eta Araceli Diaz de Lezana (Hizkuntza Plangintzako arduraduna).

2001en Eusko Jaurlaritzeak terminologia plangintzea martxan ipini ebanetik  argitaratu diran hiztegi terminologiko guztiak Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordearen jarduketa-planaren baitan egin dira. Lehenengo eta behin, hiztegiok UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak eginak dira, segidan hizkuntzalariz eta arloko adituz osotutako batzorde teknikoak aztertuak, eta amaitzeko, Terminologia Batzordeak onartuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu