'Euskoiberismoa XXI. mendean', Euskerearen Jatorriaren 9. Biltzarra Gernika-Lumon
2014-04-28 18:19 Euskerea berbagaiEuskereak iberiereagaz izan eban loturea ulertzea eta ondo kokatzea ezinbestekoa da euskerearen jatorrian aurrera egiteko. Euskoiberismoa egunez egun indarra hartzen doa: iberiar eta euskal zenbakien arteko lotura ukaezina, toponimia, genitiboa (-en), ergatiboa (-ka) eta partitiboa (-ik-e-) partekatzea, etab. Horreek guztiek, barriro jarri dabe eztabaidan aspaldiko gai hau.
Maiatzetik abendura artekoa izango da Darabilbo ekimenaren bigarren aldia
2014-04-28 15:07 Euskerea berbagaiEuskaltegien sareko arduradun Tito Serranok, berba gitxitan laburbatu dau Darabilboren helburu nagusia, euskerea praktiketako aukerea emon nahi dogu, euskaltegitik kanpo, euskerea Bilboko bazter guztietara eroan nahi dogu, uriburuko zortzi barrutietara. Aitor Argotek ganeratu dauenez, helburua parte-hartzea bultzatzea da, Bilbon euskeraz egiteko esparruak dagozala erakustea.
Atzerrian Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa garagarrilean egingo da Donostian
2014-04-25 12:30 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibersidadeetan Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV) antolatu dau aurten be, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Udako Ikastaroakaz lankidetzan, Donostiako Miramar jauregian garagarrilaren 7tik 9ra bitartean.
Euskerearen Aholku Batzordeak urteko lehenengo bilkurea egin dau bart
2014-04-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak bere jarduerearen muinean jarri dau euskerearen sustapena, zeharkako lerro funtsezko bati jagokon trataerea emonez, eta Euskara 21. Itun barritu baterantz dokumentuan jasotakoa da Jaurlaritzea gauzatzen dagoan eta legealdi osoan zehar gauzatuko dauen hizkuntza politikearen gidalerroa. Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana da gidalerro horren garapenerako tresna garrantzitsua.
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dabe
2014-04-09 11:05 Euskerea berbagaiAurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zan ekitaldian, eta Euskarabidearen izenean, Maximino Gomez erakunde horretako zuzendari kudeatzailea.
'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa ibiltaria martxan da Gipuzkoan
2014-04-08 15:47 Euskerea berbagaiGipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazinoak eta lurraldeko udalek lankidetzan antolatutako Euskara, ospeletik eguterara erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da Gipuzkoan zehar, Oiartzunen hasita, euskereak bizi izandako zapalkuntzearen barri emateko.
Euskerearen etorkizuna inoiz baino gehiago dago gazte euskaldunakan
2014-04-07 14:22 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzearen eretxiz, euskerearen etorkizuna inoiz baino gehiago dago euskaldunakan. Euskaldunak dira euskerearen etorkizuna bere esku dabenak, izan be, euskerearen botilea ez baita bardin bete arlo guztietan. Askoz gehiago bete da eremu formalean (hezkuntzan, adibidez) ez formalean baino. Eremu ez formalean, etxeko salan edota sukaldean, botilea ez da bete.
Eusko Jaurlaritzearen itzultzaile automatikoaren aukerak zabaldu ditue
2014-04-02 15:33 Euskerea berbagaiOrain, interfazea barrituta eta ahalmena areagotuta dator. Lehen 1.024 karakterera arteko testuak itzultzen zituan eta aurrerantzean, barriz,1.500era artekoak. Interneteko testuak itzultzeko aukerea be emoten dau. Barrikuntza nabarmenena, dana dala, hizkuntza gehiago sartzetik dator.
1,6 miloe euro Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko
2014-04-02 11:18 Euskerea berbagaiIpar Euskal Herrian euskerearen erabilerea sustatzeko ekimenak garatzen dituen erakunde pribatuen lana diruz laguntzeko, 2014. urterako 1.600.000 euroko lankidetzarako funtsa eratuko da, alde bien ekarpenez. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 400.000 € ipiniko ditu horretarako.
Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak 2014rako sinatutako hitzarmena aurkeztuko dabe gaur Baionan
2014-04-01 11:27 Euskerea berbagaiAkordioak bi ardatz nagusi izango ditu: alde batetik, bi erakundeen arteko lankidetzarako bide nagusiak zehaztuko dira eta, bestetik, euskerearen alorrean lanean dabilzan Ipar Euskal Herriko eragileek aurkeztutako proiektuak diruz laguntzeko moduak zehaztuko dira.
Igaz izentautako euskaltzain urgazle barriek diplomea jaso dabe
2014-03-28 15:19 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak 2013an izentau zituen euskaltzain urgazleei diplomak emon deutsiez, Bilbon. Hamalau euskaltzain barri dira danetara: Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza.
Ahozkotasunaren inguruko jardunaldiak Parisko Sorbonne Unibersidadean
2014-03-27 09:37 Euskerea berbagaiAhozkotasuna ardatz izango daben jardunaldiak egingo dira Parisen martiaren 27tik 29ra. Etxepare Euskal Institutuak Pariseko Sorbonne Nouvelle III Unibersidadean dauen Euskera eta Euskal Kulturako irakurle Miren Ibarluzeak bertako kataluniar eta galiziarrakaz antolatuak dira ekimenok.
Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaiaren kantea aurkeztu dabe
2014-03-26 13:55 Euskerea berbagaiGorantz goaz, GO, GO!kanteak iragarriko dau bagilaren 1ean Balmasedan egingo dan Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau Siroka taldeak eta EHIGE gurasoen alkarteak. Aitor Arruti bertsolari balmasedarrak idatzi ditu berbak.
Askartzako Claret ikastetxeko bizkaierazko lerroari eusteko ume bi falta dira
2014-03-25 14:01 Euskerea berbagaiBizkaiera lerroa Askartza Claret Leioako ikastetxean egon dan 30 urteotan ikasleen zein gurasoen esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da baina proiektuaren iraupena kolokan egon daiteke gitxieneko taldetxua sortzen ez bada. Hogei ume behar dira taldea osotzeko eta bi falta ei dira.
Sabino Arana Fundazinoak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2014-03-20 14:10 Euskerea berbagaiAkordioaren helburua euskerea sustatu, normalizau eta egoki erabiltea da, eta bost urteko iraunaldia izango dau. Bilbon sinatu dabe hitzarmena, Euskaltzaindiaren egoitzan, Juan Mari Atutxak Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Euskereagazko maitasuna neurtzeko test bat jarri dau Bermeoko Udalak bere webgunean
2014-03-19 11:48 Euskerea berbagaiBermeoko Udalak Benetan maite nauzu? testa jarri dau bere webgunean, bermeotarrek eta nahi dabenek euskerea zenbat maite daben ezagutzeko. Euskereagazko fidela bazara eta benetan maite badozu jakin nahi izan ezkero, webgunean sartuta modu errazean egin zeinke, adierazo dabe Bermeoko Udaleko ordezkariek.
Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkarien agerraldia Eusko Legebiltzarrean
2014-03-19 09:37 Euskerea berbagaiEusko Legebiltzarraren Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol batzordearen aurrean agerraldia izan eben bart Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkariek. Guztien izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu eban berbea eta, besteak beste, Euskaltzaindiaren sorrerea, izaerea eta zereginak azaldu zituan. Laster ehun urte beteko dituan erakunde honen erronka eta helburu nagusiak be aitatu zituan.
Espainiak eta Frantziak euskereari traba gehiago egin deutsiela salatu dau Kontseiluak
2014-03-18 13:53 Euskerea berbagai2013ko Hizkuntza Politiken Urtekaria aurkeztu dau Bilbon Kontseiluak, euskerearen normalizazinoaren bidean egin diran pausuak eta jasan diran erasoak batzeko txostena.
Martiaren 19an hasiko dira Ermuko Berbetan jardunaldiak
2014-03-18 10:12 Euskerea berbagaiEuskerearen ezagutzea eta erabilerea ardatz dituan Berbetan jardunaldiak laster izango dira martxan Ermuan. Hain zuzen be, martia eta apirilean hiru saio egingo ditue. Aurtengoa hamabosgarren edizinoa da.
Herrien arteko IX. Berba Probak Mungian
2014-03-17 17:38 Euskerea berbagaiLagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo euskera eta kultura-alkarteak bultzatuta, apirilaren 5ean, Herrien arteko IX. Berba Probak egingo dira Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzeko eta sustatzeko asmoz.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...