Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak 2016ko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2016-08-08 09:48   Euskerea berbagai

Akordioari esker, Euskaltzaindiak hainbat argitalpen plazaratuko ditu eta, trukean, EEPk 140.000 euro emongo deutsoz.

EEPk Baionan dauka egoitza nagusia | Ikusi handiago | Argazki originala

Erakunde bien arteko lehen hitzarmen-markoa 2008an sinatu zan. Harrezkero, alkarlan estuan ibili dira Euskaltzaindia eta EEP. Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean euskerea jagoteaz arduratzen da EEP. Euskaltzaindiak goi mailako erakunde baten aitortzea dauka Iparraldean, adierazo dau Andres Urrutia euskaltzainak, 2016ko akordioa sinatzeko ekitaldian.

Euskaltzaindiaren eta EEPren arteko lankidetzearen lerro nagusiak berresteko balio dau 2016ko hitzarmenak eta, era berean, konpromiso zehatzak be hartu dira: Akademiak aholkularitzea emongo deutso EEPri, hizkuntzearen kalidadeagaz eta toponimiagaz lotutako arloetan. Euskal Corpus Onomastikoa osotuten be segiduko dau Euskaltzaindiak eta Piarres Larzabalen antzerkigintza 1950-1982 liburua argitaratuko dau.

Bere aldetik, EEPk 140.000 euro emongo deutsoz Akademiari, lan horreek egin ahal izan daiazan. Ipar Euskal Herrian agintea daukien hainbat erakunde publikok 2004an sortutako erakunde ofiziala da EEP eta helburu nagusi bi daukaz: Batetik, euskerearen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua definidutea eta, bestetik, horretarako behar diran finantza baliabideak bermatzea.

Urrutiaren esanetan, Akademiak ondo gogoan ditu euskal herrietako errealidade desbardinak. Ganeratu dauenez, euskereak batzen gaitu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu