Baxoa euskeraz!
2016-06-14 06:48 Euskerea berbagaiBagilaren 15ean hasiko dira 2016ko Baxoaren azterketa idatziak, Filosofiako frogeagaz. Beste behin, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz egitea galarazoko jake, historia-geografia eta matematikak kenduta.
Baxoa euskeraz egiteko aukerea izatea, euskereari zor jakon ezagutza emotea litzateke eta eskolatze guzia euskeraz egin daben ikasleen ibilbidearen ezagutza bere. Urteak dira Hezkuntza Ministerioak Euskerearen Erakunde Publikoaren bidez azterketak euskeraz egiteko pausuak berbatu eta bermatu zituala. Baina Parisetik, Bordeletik zein Pauetik, ez dabe ezelako borondaterik agertu egoerea aldatzeko.
Harrigarriena da Hezkuntza kodeak argi eta zehatz baimentzen dauela azterketak lurralde hizkuntzetan egiteko aukerea: La langue de l’enseignement, des examens et concours, ainsi que des thèses et mémoires dans les établissements publics et privés d’enseignement est le français, sauf exceptions justifiées par les nécessités de l’enseignement des langues et cultures régionales ou étrangères, ou lorsque les enseignants sont des professeurs associés ou invités étrangers.
Kontuak kontu, jazoera hori salatzeko, Seaskak, Etxepare Lizeoak eta Baxoa Euskaraz! ikasle kolektiboak konzentrazinoa deitu dabe eguaztenean, Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrealdean, 12:00tan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!